Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Eguneko 12 momentu berezi bilatzen ditugu eta 12 ‘tablet’ oparituko dirugu!

Eguneko 12 momentu berezi bilatzen ditugu eta 12 ‘tablet’ oparituko dirugu!

Ongietorri, 2015!

Goiz da, bai, datorren urteari ongietorria emateko baina LABORAL Kutxan lanean ari gara dagoeneko 2015. urteko egutegia egiteko. Guztiz berezia izango da, gainera. Beti izaten da, horixe da egia, badakigulako egutegia gure bezeroen etxeetan, bulegoetan eta sukaldeetan egoten dela. Maitasun berezia diegu orain arte egin diegunei. Eta ez gara bakarrak! Nostalgia zaleak zaretenok, egutegien bilduma egiten duen blog honetako sarrera hauxe begiratu dezakezue. Baditu urte batzuk baina beharbada guri egin zigun ilusioaren antzekoa egingo dizu zuri ere. Euskadiko Kutxaren egutegi horietakoren bat izango zenuen etxean, akaso.

Ba, datorren urtean, berez berezia denari are ukitu bereziagoa eman nahi diogu. Horregatik egutegiaren sorreran parte hartzeko aukera emango dizuegu gure bezeroei, egutegia horman jarri eta egunero zuen bizitzaren parte egiten gautuzuenoi. 2015. urteko egutegiko 12 orrialdeetan eguneko 12 momentu agertuko dira. Alaiak, atseginak eta zorionez beteriko uneak izatea nahi dugu baina ez ditugu guk aukeratuko.

Aurten, zuona da aukera.

Zein da eguneko zure momentu berezia?

Krisi ekonomikoak ez dio soilik gure poltsikoari eragin, gure kemenari ere eragin dio. Etorkizunari mesfidantzaz begiratzen diogu orain eta ezkorrago bihurtu gara, orkorrean. Hala ere, gauza batzuk ez dira aldatu eta bizi pozak bizi poz izaten jarraitzen du. Krisiak krisi, askotan sentitzen gara zorioneko eta momentu berezi horiek ezin dizkigu inork kendu.

Egunero gertatzen dira, gutxien espero ditugunean. Ordu bete, minutu bat edo segundu bakar bat iraun dezakete. Irribarrea eragiten ditugun une txikiak dira. Ez diegu ematen merezi duten garrantzia, beharbada, nahiz eta sarritan eguneko tarte gozoenak izaten diren. 2015. urtean une berezi asko egon direnez, omen egin nahi diegu eta horretarako zeuri galdetzen dizugu, zeintzuk dira zuretzako eguneko momentu onenak?

Asteartearen ere badira larunbat zaporeko uneak

Larunbateko gosaria, aldizkari bat irakurtzen dugun bitartean. Paseo bat bizikletan. Euria botatzen hasten denean bustitzea. Autoan abestea. Bero larria egiten duenean freskagarri baten ontzia zabaltzeak egiten duen zarata entzutea. Olatu bat lehen aldiz oinetan sentitzea. Berogailu gainean egon diren galtzerdiak janztea. Egunsentian txakurra kalera ateratzea. Bainuontzian luzaroan geratzea, atzamarrak zimurtu artean. Etxeko sofan lo geratzea, telebista jarrita dagoenean. Lanetik atera eta norbait zain duzula ikustea. Eskuekin plastikozko burbuildun plastikoa lehertzea. Asteburuetako siesta egitea.

Haien txikian, eguneko momentu handiak dira. Zein da zurea?

LABORAL Kutxaren bezeroa bazara, utzi iruzkin bat blog honetan bertan eta gure epaimahaikideek egutegiko 12 hilabeteetako baterako aukeratzen badute sari bikoitza jasoko duzu. Zure momentu berezia milaka etxetan dagoela jakingo duzu eta, horrez gain, Lenco etxeko ‘tablet’ bat bidaliko dizugu (pantailaren tamaina, 9,7’’). Pertsona batek baino gehiagok deskribatu duten momentu bat aukeratzen badugu hilabete horretako ‘tablet’-a denen artean zozketatuko dugu.

Beraz, badakizu: parte hartu, kontatu zerk egiten zaituen zoriontsu eta… zorte on!

“2015eko EGUTEGIA” LEHIAKETAREN OINARRIAK

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


92 Iruzkinak:

    Lorea (2:17 pm 3 uztaila, 2014)

    Egunak momentu berezi asko izaten ditu eta batzutan, eguneroko presagatik, buruan hamaika gauza ditugulako,… oharkabean pasatzen dira.

    Niri, horrela bote prontoan, honako hauek etortzen zaizkit gogora:
    – Ia egunero gosaltzen lasai nagoela, nire alaba txikia etortzen zait sukaldera, pijama tarraz eta erdi lotan, gaueko bireroi hutsa eskuan duela niri luzatuz. Biberoi berri bat prestatu eta nire magalean hartu nahi izaten du.
    – Iluntzean berriz biberoia berak hartzen du gehienetan, ipuin bat irakurtzen diodan bitartean.

    Eguna hasi eta bukatzeko momentu lasai eta goxoenak.

    Erantzun

    Xabier (5:23 pm 10 uztaila, 2014)

    Nire aste eguneko momento bereziena eguerdian lanetik irtetzen naizenean da. Lasai hartu eta bazkal aurretik, oinez ibilaldi bat hirian dauden gauzak begiratuz eta burua freskatuz.

    Erantzun

    Oswaldo (5:48 pm 10 uztaila, 2014)

    Eguneko momentu berezia da hondartzara heltzen naizenean olatuak dauden ikustera. Ia zortea dagoen eta surf egiten sartu ahal naizen.

    Erantzun

    Nekane (5:55 pm 10 uztaila, 2014)

    Kaixo, Donostia eguna, gaueko hamabiak jotzen dutenean eta Donostiako martxaren lehen notak entzuten ditugunean.
    Anoetatik ateratzean gure taldearen, Realaren, partido zoragarri bat ikusi eta gero.
    Ulia mendira igo eta Donostiko beste argazkia ikustean.
    Eskerrik asko, ondo izan.

    Erantzun

    Eukeni Sustaeta Oianguren (5:59 pm 10 uztaila, 2014)

    Bizitza honetan maite duten pertsonak oraindik nire artean egoteak gogoko dut, eta hau diot orain dela gutxi nire aita joan zelako eta egia esan bere bizitza oso motza egin zait,horregatik aukeratu dut momentu hau niretzako bereziena bihurtzea:
    Egunero pare bat edo hiru aldiz nire bikotearekin telefonoz hitz egitea,bere ahotsak ematen nau indarra,konturatzen naiz zenbait maite duten eta zenbait maite naizen bere ondoan ikusteak,onen bukaera onena edo bereziena da gero astegunean elkar ikusteak.Bizitza motza da eta ahal duten denbora gehiena maite duten jende guztien onduen egotea da,segundu guztiak dira bereziak.

    Erantzun

    maria rafael (6:07 pm 10 uztaila, 2014)

    Mi mejor “momentazo” en llegar a casa con mis hijos, oir a los perros de casa como nos reciben, la cabras, pájaros,los gatos,…., hacemos recuento de todos dando un paseo por la campa, y cuando llega la noche esperamos hasta que nuestro vecino el buho, nos avisa de su presencia, esa es la hora de ir a la cama.
    Lasai,lasai, mantso mantso!!!

    Erantzun

    BEÑAT (6:08 pm 10 uztaila, 2014)

    Eguneko momentu berezietarikoa niretzat, nire alaba txikia izartzen denean da aitaaaa aitaaaa etoriiiiiii ona….naianera(naia deitzen da) momentu berezia niretzat da lanagatik ezin dudanean hori entzuteko faltan botaten dut.

    Erantzun

    MONTSE ATXEGA (6:59 pm 10 uztaila, 2014)

    Nere eguneko momentu berezia, batez ere, udaran izaten da, Itzurun hondartzan, arratsaldeko azken orduetan, eguzkia badihoanean eta hondartza ere poliki-poliki dihoanean eta bertan gutxi batzuk geratzen gara, eguzkiari begira eta azkenengo izpiak goxatzen. Horixe da nere eguneko momenturik bereziena!!!

    Erantzun

    mirotz (7:06 pm 10 uztaila, 2014)

    Urtaro desberdin danetan, illunabarrak dastatzea, hodeiertzari begira.
    Norbera kokatzen, inguro osoarekin barne.

    Erantzun

    Aitor (7:31 pm 10 uztaila, 2014)

    Ni banaiz egun guztiek beraien gauza onak badituztela pentsatzen dutenetarikoa, astegun zurietan denbora osoan astebukaeraren zain egon gabe, eta momentu horiek ihes egiten uzten ditugu, konturatu gabe pasatzen zaizikigulako. Eta oso erreza izaten da une horiek besterik gabe guregandik aldentzea, konsziente egiteko ahalegina ez dugulako egiten.

    Niri izugarri gustatzen zait goizeko lehen momentuetako bat, izugarrizko indarra ematen didalako egun horretan gerta daitezkeenak gainditzeko: nire ume txikia (ez hain txikia ere, baina oso arina denez, edo niri horrela iruditzen zait, behintzat, ez zait neketsu egiten) ohetik ateratzen dudanean eta, oraindik lo dagoela, nire lepoari zein idarrekin eusten dion komunerako bidean eta, gero,jazteko asmoz, sofarako bidean. Ez da momentu luzea izaten, gure errutina ederki kronometratuta dagoelako (amamarenera joan umeak uztera, lanerako bidea hartu, ditxosozko errepide estu horretan inongo kamiorik ez egotearen esperoan), baina egoera sinple horren goxotasunak nabarmenki puskatzen du mekanismoa, hainbeste aldiz errepikatzen den unea, baina, hala ere, errutina oraindik bihurtu ez dena.
    Beso txiki horiek, baina indarrez helduta, egunean zehar, egun guztietan zehar, askotan etortzen dira oroimenera eta irrikitan edukitzen naute arratsaldeko buelta noiz helduko, berriz ere beso horien besarkada sendoa sentitzeko, hori bai, beren jabea erabat esna dagoela.

    Erantzun

    Arrate (7:55 pm 10 uztaila, 2014)

    Nire eguneko momentu berezi eta hoberena dudarik gabe, goizean goiz esnatu, lehioa ireki eta eguzkiaren lehen izpiak sumatzearenak dira. Ondoren, ama eta ahizparen konpainian gosaria eta dudarik gabe Donostiako terrazaren batean lanera sartu baino lehen hartzen dudan kafesnea.

    Erantzun

    Jose Luis (7:55 pm 10 uztaila, 2014)

    Niretzat momenturik onena eta lasaiena da afaldu eta gero.
    Umeak ohera doaz eta ipuina kontatzen diet lasai lasai.
    Han egoten dira, adi adi, begiak zabalik eta arretaz entzuten.
    Badakit haien burua eta irudimena ipuinaren munduan dagoela.
    Lanean. Ipuin horretan ematen den egoera imajinatuz.
    Momentu horretan umeak desio bakar bat daukate:
    hor agertzen den korapiloari erantzuna ematea.
    Beste guztia soberan dago munduan.
    Eta une horretan izugarri gozatzen dut nik ere.

    Erantzun

    Ander (7:59 pm 10 uztaila, 2014)

    Eguneko nire momentu berezia zapaten kendu eta sofan esertzea da

    Erantzun

    María Isabel (8:05 pm 10 uztaila, 2014)

    Nire momentu berezia larunbeko gosaria izanten da egunkaria irakurtzen kafetxo batekin. Zoragarria

    Erantzun

    Amparo Ugalde Sautua (9:34 pm 10 uztaila, 2014)

    Egunak 24 ordu ditu eta hainbat eta hainbat momentu on eta txar ditu. Baina hemen onak bakarrik jarriko ditugu, horien artean, bi aukeratu ditut:

    – Horrelako bat ….terraza dotore batean, eguzki izpien beroa sentitzen, aurrean kafe bero eta on bat eta ondoan lagun baten elkarrizketa….Hori izan daiteke momentu zoriontsu bat.

    -Beste bat ere izan daiteke…zapatilak jantsita, kaskoak belarrian jarri, nire gustoko musika ipini eta—- “kolesterolaren bidea” egin!!!

    Erantzun

    Ruth GutsensLizarreta (9:45 pm 10 uztaila, 2014)

    Une berezia niretzat da goizean, etxeko guztiak ohean dauden bitartean ni esnatzen naiz, yoga mugimentu batzuk egin, lasai gozaldu eta gero indarberrituta esnatzen ditut familiakoak.

    Erantzun

    Arkaitz (9:58 pm 10 uztaila, 2014)

    Niretako eguneko momento bereziena hau da:

    Lo aurpegiarekin balkoira irten eta Aloña eta Aizkorri mendien arteko mendi punta guztiei begirada bat botatzea. Horrek egiten nau eguna irrifarre batez hastea.

    Erantzun

    Jon Arrizabalaga (10:35 pm 10 uztaila, 2014)

    Nire eguneko momentu berezia:
    Nire seme-alaba egun bat pasa eta gero oheratuta daudela, lo daudenean,
    logelara sartu, eta biak literan daudela eta logelako gaueko argitxoak ematen duen argi puxkarekin beraien aurpegitxoak ikustea. Garbiak, lasaiak, maitasunez beteak. Muxu txiki suabe bat eta gero nire bihotzaren erdira doan sentimentu hori da, nire eguneko momentu berezia. Eskerrikasko Aitor eta Ariane.

    Erantzun

    Izaskun (11:01 pm 10 uztaila, 2014)

    Gaur ere bete beharreko lehengo orduko lana bukatu da eta ondo burutu da.
    Egunero, amaren etxera joan behar naiz laguntzera, garbitu aldatu, jantzi, botikak ipiñi eta antolatu beste 4 ordu lasai egoteko bere silloian eserita, telebista eta periodikoa aurrean.
    Egunero sartzen naiz beraren etxean beldur puntu batekin zelan aurkituko dudan, eta egunero ateratzen naiz beraren etxetik lasai ondo dagoelako jakinda. Nere eguneroko lana edo solasaldia pozik egiteko.

    Erantzun

    Joserra (11:44 pm 10 uztaila, 2014)

    Langabezian egon ondoren, eta aldi baterako aurkitu ondoren
    Lanera irtetzeko unea, ze suerte!!

    Erantzun

    MARIA CARMEN LEKUBE SÁNCHEZ (12:08 am 11 uztaila, 2014)

    nire mementua: Irribarrez egun On agurtzea,
    izan Zorion, Argi besarkada!
    BAKEA ETA ZORIONTASUNA GUREKIN!!!

    Erantzun

    Miren (7:58 am 11 uztaila, 2014)

    Nire eguneko momento berezia, lanetik atera, etxera iritsi eta sofan esertzen naizenean hasten da, liburu bat irakurtzen dudan bitartean. Eguneko tarte lasaia eta atsegina. Tarte horretan indarrak hartzeko aprobetxatu eta berriz ere eguneroko errutinarekin jarraitzeko.

    Erantzun

    naiara (8:35 am 11 uztaila, 2014)

    Nire eguneko momentua ohetik jaiki eta lasai-lasai gosaltzea da. Eta egunkaria badaukat askoz hobe.

    Erantzun

    Leire (8:36 am 11 uztaila, 2014)

    Momentu berezi asko daude urtean eta egunean zehar baina udan adibidez ilunabarrean eguzkiak agurtzen gaituenean, nire bi seme-alabekin eta senarrarekin Lekeitioko talan jesarrita itsaso urrunera begira egotea,San Nicolas irla alboan dugula, indarberritu eta lasaitzen nau benetan.

    Erantzun

    aitor berganza lezeta (8:41 am 11 uztaila, 2014)

    nire momenturik goxuena…. ohera joan aurretik, nire seme-alabak, lotan daudenean, musukatzea!

    Erantzun

    Jone (8:41 am 11 uztaila, 2014)

    Nere eguneko momentu berezia egun osoa lanean, parkean, erosketak egin eta afaldu ondoren sofan eseri eta besteak ohean dauden bitartean liburu bat irakurtzea da.

    Erantzun

    Nekane (8:42 am 11 uztaila, 2014)

    Nire eguneko momento berezia, beharrera joateko auzokoaren zain nagoenean Anbotoko tontorra bistan eukitea. Lasaitasuna eta mendiz inguratuta. Momentu lasaia bezain berezia

    Erantzun

    Jon (8:44 am 11 uztaila, 2014)

    Nire eguneko momentu berezia, nire bi semeak iluntzean ohean lo hartzen dutenean beraiei begira egotea izaten da eguneko momenturik bereziena.

    Erantzun

    Nora (8:50 am 11 uztaila, 2014)

    Gogokoen dudan momentuetako bat, eta gutxitan holakoetan ikusi dudan argazkia; nire amabitxiarekin (96 urtetako) bizi den egoitza ko terrazan eta aurtengo udarak eguzki izpi batzuk oparitzen dizkigunean (garestiak bait daude) pasiatzen egoten naizenean, bera bere taka-takarekin pausotxoak ematen eta ni ondoan, berriketan egoten gara benetan gustora.

    Erantzun

    BELEN ARRIBILLAGA GOIKOETXEA (8:53 am 11 uztaila, 2014)

    GOIZETAN ISPILU AURREAN RIMELA EMATEN ARI NAIZENEAN EGUNA HASTEKO.

    Erantzun

    Maria (8:55 am 11 uztaila, 2014)

    Nireak ez dira egunerokoak, baina bai asterokoak:

    – nire lagunminarekin Donostiako hiru hondartzetatik korrika egitea. Batzutetan paseotik, beste batzuetan hondartzatik. Eguraldi ona egiten badu primerakoa izaten da, baina euria egiten duenean ere oso sentsazio atsegina izaten da.

    – nire bikotearekin izaten dudan larunbat goizeko gosari berezia (tomatea, urdai azpikoa…), lasaia eta presarik gabekoa; eta aurretik asteburu osoa daukazuka jakinda. Zoragarria.

    Erantzun

    Aintziber (9:10 am 11 uztaila, 2014)

    Arratsaldetan nere 88 urteko amatxo eta nere aizpa ( S.Down) haien etxera ikustera joaten naizenean miresgarria iruditzen zait

    Erantzun

    Abi (9:13 am 11 uztaila, 2014)

    Eguneko momentu bereziena da, atsaldean lanetik atera kalera irten korrika egitera eta etxera bueltatzean sofan botata gelditzea.

    Erantzun

    Andrés (9:34 am 11 uztaila, 2014)

    “Goizean, gosaltzean, kafea ahora eroan eta begiak altzatzean, zure begiak ikusten ditut.”

    Erantzun

    Izar (9:35 am 11 uztaila, 2014)

    Niretzako eguneko momenturik bereziena hauxe da:

    Zortzi urteko alaba, egun osoan udako oporretan jolasten ibili eta gero leher eginda bere ohean lo, muxu ematen diodanean.

    Erantzun

    Encarna (9:47 am 11 uztaila, 2014)

    Lanean nagoenean, pentsatzen zela eman erantsuna beseroak planteatu didan arazoari… Erantzun zuzena, ideia berria okurritzen zaidanean… orduan hartzen dut poxa!!!

    Erantzun

    Andoni (9:48 am 11 uztaila, 2014)

    asko dira, baina bat aukeratzekotan umeekin Bilboko merkatura zapatu goizeetan noanean eta bertan saltzaileekin berba egin,erosketak egin eta umeei barazki eta arrain mota ezberdinen izenak eta formak erakuzten dizkienean.

    Erantzun

    Naiara Garmendia (10:18 am 11 uztaila, 2014)

    nire eguneko unerik gogokoena, patinak hartu eta bueltatxo bat ematera joaten naizenean da. irristaketaren bitartez eguneko arazoez ahazten naiz (une batez bada ere) eta gorputzak kirol egitean sentitzen duena deskribaezina da. une horri azken puntua jartzeko, eguraldiak laguntzen duenean behintzat, garagardo fresko bat hartzen dut. bai bikain sartzen dela!

    Erantzun

    Myriam Goenaga Juez (11:04 am 11 uztaila, 2014)

    Eguneroko momenturik onena, presarik gabe, arazoak ahaztuta…etxeko lurrean botata, semeekin jolasean nabilenean da!

    Erantzun

    Josu (4:03 pm 11 uztaila, 2014)

    Lanetik irten ondoren, arratsaldero Bilboko Itsasadar pasealekutik eta bereziki Guggenheim Bilbao Museo aurretik irteten naz korrika egitera.

    Erantzun

    Usoa Agirre (4:53 pm 11 uztaila, 2014)

    4 urteko semearen bila Ikastolara joan eta irrifarre handi batekin, korrika, muxu bat jasotzera etortzen den momentua.

    Erantzun

    Begoña (6:02 pm 11 uztaila, 2014)

    Ia egunero, lanetik irten ondoren eta arratsalde erdian, adineko nere gurasoen etxera joateko ohitura izaten dut. Han egoten dira biak zain, irripartsu, eta hitz goxo batzuren ostean, betiko rituala: amak kafesne goxoa prestatu eta kaxoitik pasten kaxa ateratzen du. Une berezia, begirunez eta goxotasunez betea, sinplea dirudien arren, neretzat eta beraientzat berebiziko garrantzia duena. Esaerak dioen bezala ” eguneroko ekintza txikiak dira benetan balio haundia dutenak”.

    Erantzun

    Vitali (12:10 pm 12 uztaila, 2014)

    Egunoon?eguneko momenturik onena bizikleta hartu eta bueltatxo bat ematea..Auto istripu batengatik txirrinda puskatu eta aseguruak ezertxo ere eztuela egin pentsatzeak miñ hematen dit..Pasatuko da barruko miña eta bidean izango gara berriro ere eguneko momentu bikain horien zain..

    Erantzun

    Gartzen (1:40 pm 12 uztaila, 2014)

    Unerik gogokoena udan izaten da. Oporretan nago, bizikletagaz nabil, mendia gora ta behera, haizea aurpegian, burua lainoetan, killometroak janez goiza pasatzen da.

    Erantzun

    julen (3:17 pm 12 uztaila, 2014)

    Goizean esnatu albora begiratu eta zoriontsu egiten nauen pertsona ikustea da momenturik gozoena.

    Erantzun

    Soraya Alonso Mediavilla (4:15 pm 12 uztaila, 2014)

    Nire eguneko une berezia….Lan ostean,udazken-negu partean hordartzara paseiatzera joan,jende gutxi,euria mela-mela aurpegian,lasai eta olatuen arnasa entzutea da.

    Erantzun

    Maribi (10:02 pm 12 uztaila, 2014)

    Eguneroko momenturik onena, afaldu eta gero, senarra eta alabarekin logelan jolastea eta egunean zehar egin dugunari buruz hitzegitea da.

    Erantzun

    IRATXE (12:01 pm 13 uztaila, 2014)

    Eguneko nire une berezia goizetan lanera bidean musika entzuten joatea da. Zoragarria!!

    Erantzun

    ANE ALBISU IRIARTE (6:19 pm 13 uztaila, 2014)

    Txikitan “ilargia” izan omen zen ikasi nuen lehenengo hitza. Ba hain zuzen ere, korrikalari goiztiarra naizenez, urtarril eta otsail goizetan Donostiako itsasoan “sartzen” ikus daitekeen ilargi betea ikusiz korrika egitea da nire momenturik onena garai horretan. Argazki ederrak ere badauzkat. Izan ere, salbuezpen bat eginez, mugikorrarekin korrika egiten dut argazkiak hartu ahal izateko.

    Erantzun

    Ane Miren (9:14 pm 13 uztaila, 2014)

    Oso gustukoa dudan momentua, lagun artean, ardautxu bat edan eta zerbait pikatzea elkarrizketa interesgarrian. Primerakoa da eguna borobiltzeko.

    Erantzun

    Youness (9:36 pm 13 uztaila, 2014)

    Niri gehien gustatzen zaidana lanera joan behar ez dudanean egiten dudan gosari luzea da. Irratia piztu, te ontzia gainezka, eta gutiziz betetako otordua egiten dut, poliki, lasaitasun osoz. Une hori zoragarria da.

    Erantzun

    Ane Miren (9:40 pm 13 uztaila, 2014)

    Oso gustuko dudan unea lagun artean ardautxu bat eskutan eta zerbait pikatzen dugunean gai interesgarriren bat eztabaidatzen dugun bitartean. Oso ongi sentitzen naiz, barre batzuk egin eta eguna borobildu egiten zait.

    Erantzun

    Julen Ruesgas (10:22 pm 13 uztaila, 2014)

    Nire alaba esnatzen denean eta nire logelara elkarri musu bat emateko datorrenean eguna pozik hasteko.

    Erantzun

    AITOR ZABALA ALTUNA (7:46 am 14 uztaila, 2014)

    Niretzako eguneko momenturik bereziena lanetik atera ondoren, etxera joan eta nerebi semearekin jostailuak atera , lurreran etzan eta aiekin jolastu. gero ollean sartu eta ipuin bat letu lo artu arte.oixe da nire eguneko momento bereziena eta denbo askorako izan dezan espero dut..

    Erantzun

    ALAZNE (10:35 am 14 uztaila, 2014)

    Nik ez dut eguneko momenturik onena. Gaur egun estresatuta bizi gara eta semea ohera joaten denean aprobetxatzen dut senarrarekin “eguneko arazoei” buruz hitzegiteko. Beraz, nire momenturik onena:

    Pareta bertikal zuzen, zuzen batetan, zintzilikazko jarleku batetan, oinak airean, lagun batekin itsasoari begira, kontu kontari arima lasaitzen dudanean da.

    Erantzun

    sorkunde (11:02 am 14 uztaila, 2014)

    Arrastian gimnasioara joan eta bukatutakoan lagun artean saunan sartzen garenean relaxatzeko. Eguna borobildu ostean, lagunarteko solasaldi bikaina eta erlaxagarria.

    Erantzun

    jaione (1:27 pm 14 uztaila, 2014)

    Une gozagarri asko ditut egunean zehar baina kuttunena seme-alabekin bakoitzak bere liburua eskutan duela ohe handian etzan eta irakurtzea. Edota goizetan azokara joatea barazkiak erostera.. edo santa barbarara joan ibiltzera senarrarekin .. irribarrea ahaztu gabe.

    Erantzun

    Montse (4:26 pm 14 uztaila, 2014)

    Niretzat, eguneko une bereziena da gauean ohera sartzen naizenean. Egun osoa pasa eta gero, oso nekatuta bukatzen dut. Horrexegatik, lo egitea niretzat da hain garrantzitsua. Baloratzekoa da! Pilak kargatu eta hurrengo egunean berriro martxan jartzeko prest!

    Erantzun

    Josu (6:42 pm 14 uztaila, 2014)

    Udan, Gorbeiako edozein bazter baten egiten dogun hamarretakoa datorkit gogora.Eta eguzkiak berotzen hasi orduko etxeratzen naizen momentua ere bai

    Erantzun

    Aitziber (9:27 pm 14 uztaila, 2014)

    Eguneko momentua, afalostean, sukaldea batu ondoren, kafesnea hartu eta balkoian eserita, ilargiari begiratuz neure pentsamentuetan murgiltzen naizen tartea da.

    Erantzun

    Ainhize (11:37 pm 14 uztaila, 2014)

    Nire eguneko momenturik bereziena goizeko 5:30etan eskolara joan aurretik aita eta biok korrika egitera joaten garenekoa da. Eta noski, ondorengo gosaria!

    Erantzun

    Joseba (10:24 am 15 uztaila, 2014)

    Gauean, umeak oheratu, argiak itzali eta etxean zabaltzen den isiltasun lasai gozagarri hori.

    Erantzun

    Oskar Garcia (1:54 pm 15 uztaila, 2014)

    Nire momentu goxoena goizeko lehen orduan da, nire 11 hilabeteko hirukiei banan banan musuak ematen eguneko lehenengo irribarrea beraien aurpegian ikusten ditudanean.

    Erantzun

    Leire (8:47 pm 15 uztaila, 2014)

    Eguneko nire une berezia lanetik etxera itzulitakoan txeloa hartu eta doinu luze, sakon eta sarkor eder bat sortzea da. Behin hori eginda, bestela baino samurragoak egiten zaizkit nahi eta ezin guztiak, eta berez ederrak diren une goxoak, berriz, are goxoagoak.

    Erantzun

    Josemari Larrañaga Orbea (10:35 pm 15 uztaila, 2014)

    Nire une berezia eta atseginena da, etxera etortzen direnean gure lau ilobak.

    Erantzun

    Ludi (11:34 pm 15 uztaila, 2014)

    June gure alaba lotara joan aurreko gaueroko irakurraldia oso une goxoa izan da urteetan niretzat. Biok ohean eserita, ondo helduta, ipuinen orriak astiro-astiro aletzen, errituala bilakatu zitzaigun. Orain berak bakarrik irakurtzen du, asko gainera, eta esku artean duen liburuaren pasarte bat ozen irakurri nahi didala esaten didanean…uffa!, besoetako ilea laztu egiten zait…

    Erantzun

    Itziar (12:14 am 16 uztaila, 2014)

    Nire eguneko momenturik bereziena lanetik etxera bueltatzean erleak erletokian nola lan egiten duten ikusten ditudanean da. Beraien hegaldi perfektu eta mugimenduek hipnotizatzen naute 😉

    Erantzun

    Enara (9:37 am 16 uztaila, 2014)

    Nere eguneko momentu berezia goizean goiz da, altxa berri nagoela. Ez naiz umore onez eta alai esnatzen diren hoietakoak, nere denbora eta lasaitasuna behar dut hortarako txiki-txikitatik. Baina nere bi txakurrak laztan eta mimo bila gerturatzen direnean parre bat agertzen da nere aurpegian eta alaitasunez betetzen dute nere gela.

    Erantzun

    Ana (5:30 pm 16 uztaila, 2014)

    nire unerik gozoena da goizean frontoitik datozen pala partidaren hotsak entzuten ditudanekoa, igandea dela adierazten didatelako.

    Erantzun

    Eva (11:09 pm 16 uztaila, 2014)

    Nik bi momentu azpimarratuko nituzke:
    Bata aste egunekoa lehen orduan kalera atera eta bizilagun, dendari e.a. solasalditxoa kaixo, egunon, zelan?
    Bestea aldiz asteburukua inguruko mendi tontorren baten eseri eta isiltasunian paisaiaz gozatu.

    Erantzun

    Gurutze (10:29 am 17 uztaila, 2014)

    Momentu gozo ugari ditut, baina aukeratu beharko banu:

    – Nire eguneko momentu ederrena gure txikia zapian nirekin lotu eta txakurra pasiatzera mendira joaten garenekoa da

    Irudika dezazuen, orain gure mutikoak 9 hilabete ditu, baina jaio zenetik zapian daramat, eta txakurra, ehiza txakurra izatean, ba non hobe mendian baino! Eta ze inporta eguraldiak. Euria ari badu, aterkiak babesturik goaz eta eguzkiarekin, beste horrenbeste itzala izan dezagun. Udazkenean, hostoak horitzen eta erortzen ikusi genituen, neguan, ba mendien handitasuna gozatu genuen zuhaitz biluziek parajea garbi uzten baitute, udaberriko berdea gozatu genuen, eta orain, udarako eguzkiaz gozatzen dugu. Pentsa, atzo tximeleta handi bat jazarri zitzaion bularrean gure txikiari! Zeinen momentu ederra!

    Erantzun

    Itziar (12:29 pm 17 uztaila, 2014)

    Lanetik irtenda, alabaren bila autobusaren geralekura joan, eta alabak, ni zain ikustean, irribarre xoragarria aurpegian eta besoak zabal-zabal, pozez txoratzen “kaixo, ama” esaten didanean (eta ondotik datorren besarkada luze musuz betea…); horratx nire eguneroko une berezia: akabo ikastola eta lanaldia: arratsaldeak gureak dira 😉

    Erantzun

    Oihana (3:33 pm 17 uztaila, 2014)

    Nire eguneko momentu berezia, ohean lokartzen ari naizenean albokoak besarkatzen nauenean gertatzen da.

    Erantzun

    Miriam (4:04 pm 17 uztaila, 2014)

    Afal ondoren dena jaso eta sofan eserita lasai-lasai nire 10 hilabeteko semeari bularra emateko momentua da berezia niretzat. Liluratu egiten nau nire besoetan lokartzean duen aingeru aurpegiak!!!

    Bigarren momentua, ohean sartu eta bikotearen ondoan liburu bat irakurtzea da.

    Erantzun

    Gaizkane (5:54 pm 17 uztaila, 2014)

    Nire momentuak maite ditudanak besarkatzen ditudanean dira. Eguneko edozein unetan izan daiteke. Beti da zoragarria. Besarkada batean asko eman eta jasotzen da.

    Erantzun

    Izaro (6:01 pm 17 uztaila, 2014)

    Komertzio batean egiten dut lana, oso gustokoa dut jendearekin kontaktuan egotea egunero… Baina hala ere, lanetik atera eta ixiltasunean txango bat egitea, bakardadean, nire barruko ahotsa entzuteko unea da eta horrek indarberritu egiten nau gero berriz ere, jendeari naizen hoberena eskeintzeko.

    Erantzun

    Asier (7:18 pm 18 uztaila, 2014)

    Niretzat momenturik onena, udako egun bero baten ostean, arratsalde edo gaupartean sortzen den ekaitz bat, nire etxeko terrazatik ikustea da. Honek beste momentu ederra ekartzen digu, ohean gauden bitartean entzuten den euriaren soinua.

    Erantzun

    Martin (12:37 am 19 uztaila, 2014)

    Nire momentu berezietako bat, goizean goiz, etxetik ateratzean, eguzkiaren berotasun gozoa nire azalean sentitzea da.

    Erantzun

    Haizea (9:59 pm 20 uztaila, 2014)

    Egunsentian eguzkia mendien artean ikustea

    Erantzun

    Itziar (10:38 am 21 uztaila, 2014)

    Nire unerik goxoena da alabaren aurpegia ikusten dudanean egunero Ikastolako autobusetik jaistean: niri begira pozarren, irribarre zoragarria aurpegian eta besoak zabal-zabal!! Bukatu dira eguneko eginbeharrak, ikastola orduak eta lanaldia: arratsaldeak gureak dira!

    Erantzun

    Koldo Larreta Astola (2:07 am 22 uztaila, 2014)

    “Bizitzako momentu onak
    aprobetxatzen jakin bidiz…”

    Erantzun

      Koldo Larreta Astola (2:09 am 22 uztaila, 2014)

      Bizitzeko behar dodana – THE USKI´S

      Erantzun

    Ana M. (9:07 pm 22 uztaila, 2014)

    Pagadi baten eguzki-itzalean, hara eta hona ibiliaz, onddo polit bat topatzen dudan unea

    Erantzun

    AMAIA (4:05 pm 24 uztaila, 2014)

    Goizean goiz, lanera joan aurretik, paseoa. Anbotopean, pilak kargatu, dutxa bero bat eta lanera.

    Erantzun

    Karmele Salaberria (9:05 pm 25 uztaila, 2014)

    Nire unerik polittena, jai eguneko goiza (eguraldi ona bada hobe). Lasai esnatu eta dutxa goxo bat hartu ondoren etxeko lehiatilak ireki eta eguzkiaren lehen printzen goxotasuna nola sartzen den sentitu gosari gozo eta lasai hartzen den bitartean.

    Erantzun

    Jabier (12:54 pm 28 uztaila, 2014)

    Pozik izatea gure aukera da eta egunero, esnatzerakoan, erabakitzen dut pozik bizi izatea.

    Erantzun

    Xabierre (10:02 am 29 uztaila, 2014)

    Bizikletaz gogoz kirola egin ostean, dutxa hartu, eta bitartean konturatzea gure barnean zer nolako ahalmena dugu, bizitzan gure aurrean sortzen eta agertzen diren ostopo eta mugak gainditzeko

    Erantzun

    Ibai (7:59 pm 6 abuztua, 2014)

    Nire eguneko momentua:

    “Lanaldi luze baten ostean, etxera itzuli eta etxeko zapatilak janztea!”

    Erantzun

    Aitziber (1:06 pm 28 abuztua, 2014)

    Nire bi seme zoragarriak oheratzerakoan, ematen dizkidaten musuak eta besarkadak paregabeak direlako. Betirako gordeko ditut momentu horiek nire bihotzean.

    Erantzun

    Mertxe (1:17 pm 30 abuztua, 2014)

    Nire eguneko momenturik magikoena: “munduari eta bizitzari aurre egiteko erabakia nire aurpegian islatuta, goizean etxeko ataritik irteterakoan, kalea zapaltzeko unea”. Beti ez naiz garaile itzultzen, baina jarrera hori mantentzen saiatzen naiz.

    Erantzun

    gurutz (12:52 pm 9 iraila, 2014)

    Goizeko 6rak izan arren, iratzargailuak jo eta ondoan dudana mosu batekin esnatzen dudanean

    Erantzun

    moxo (11:55 am 2 urria, 2014)

    Etxetik, Loiolako jardiñeta paseue in ondoren, arbolapien lasai lasai jarri, ibuke hartu ta letu, egun honakin ta eozein garaiten earra, la letxe dek.

    Oharra:Loiola azpeitikue.

    Erantzun
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.