Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Eguneratu zure ordenagailu, tableta eta mugikor zaharra zure Online Bankan segurtasunez jarduteko

Eguneratu zure ordenagailu, tableta eta mugikor zaharra zure Online Bankan segurtasunez jarduteko

Interneten, segurtasuna helburu ukaezin bat da mundu digitalean lan egiten dugun guztiontzat, hau da, Google Chrome eta Apple Safari gisako nabigatzaileetan lan egiten dugunontzat nahiz enpresentzat eta, jakina, LABORAL Kutxa moduko finantza-erakundeentzat.

Batzuetan, segurtasun hori bilatzeko hobekuntzak egin behar izaten dira, denbora igaro ahala zaharkituta geratu diren teknologiak eguneratuz.

Une horietako batean gaude: azarotik aurrera, LABORAL Kutxaren Online Bankan orain arte bezala jardun ahal izateko eguneratuta izan beharko duzu zure ordenagailu, tableta edo telefono adimendun zaharraren sistema eragilea, hura segurtasun-protokolo berri moderno eta seguruagoetara egokitzeko.

Zer dira segurtasun-protokolo berriak

Protokolo horiek bermatzen dituzte, besteak beste, Online Bankaren bitartez egiten dituzun eragiketen pribatutasuna eta segurtasuna, baita eCommerce batean egiten dituzun erosketena ere, eta nabigatzailean, web-orriaren helbidearen ondoan, agertzen den giltzarrapoak irudikatzen ditu.

Orain arte, Windows XP gisako sistema eragile zaharreko ordenagailuetan eta Android 4.4 aurreko mugikorretan instalatuta zeuden protokolo zaharrenak, TLS 1.0 eta TLS 1.1 deituak, modernoenekin batera bizi zitezkeen. Dena den, Chrome, Apple Safari, Microsoft Edge eta Mozilla Firefox nabigatzaile nagusiek bertsio zahar horiei euskarria ematen ez jarraitzea erabaki zuten 2018an.

Horrek esan nahi du, zure gailu zaharren sistema eragileak eguneratzen ez badituzu, ezin izango duzula segurtasun-protokolo modernoagoak dituzten gune seguruetan sartu, Online Bankan, adibidez. Era berean, ezin izango duzu nabigatu horiek eguneratu dituzten webguneetan, gehienetan, alegia.

Nola egokitu segurtasun-protokolo berriak

TLS 1.2 eta 1.3 segurtasun-protokolo berriak eduki ahal izateko, zure sistema eragilearen eguneratze automatikoak aktibatuta mantendu behar dituzu. Zure ordenagailua, tableta edo telefono adimenduna oso zaharrak badira eta sistema eragileak protokolo horiekin bateragarriak diren bertsioetara eguneratzeko aukerarik ematen ez badute, beharbada horiek berritu beharko dituzu segurtasunez nabigatzen jarraitzeko.

Segurtasun-ziurtagiria duen webgune bat baduzu, TLS protokoloaren bertsio seguru bat dela egiaztatu behar duzu. Incibek (Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak) azaldu duenez, zure enpresaren web-zerbitzarian TLSren zein bertsio gaituta dauden egiazta dezakezu GlobalSignek eskaintzen duen SSL Server Test izeneko erabilgarritasunaren bidez. Enpresaren domeinua “hostname” izeneko koadroan sartu eta “submit” aukeratu behar duzu azterketa hori egiteko.

Kontuan izan behar duzu zure enpresaren web-zerbitzariak TLS 1.0 edo 1.1 erabiltzen jarraitzen badu, zure erabiltzaileen, enpresaren edo hark eskaintzen duen irudiaren pribatutasuna eta segurtasuna arriskuan jarriko dituzten egoerak sortuko direla, hainbat arrazoi direla eta:

Webgunea zerbitzari propio batean baduzu, eguneratzea egiteko langile adituekin harremanetan jartzea da onena, arazorik ez izateko. Baina zure webgunea hosting-zerbitzuak hornitzen dituen kanpoko enpresa batean badago, hark egin behar du.

Gogoratu, Interneten nabigatzen duzunean salbu egoteko modurik onena zure gailuak eguneratuta izatea dela, eta azarotik aurrera, LABORAL Kutxaren Online Bankarekin orain bezala jardun ahal izateko, zure gailu elektronikoen sistema eragilea eguneratuta izan beharko duzula.

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.