Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

EITa edo Eraikinen Ikuskapen Teknikoa. Zure etxearen IATari buruz jakin behar duzuna

EITa edo Eraikinen Ikuskapen Teknikoa. Zure etxearen IATari buruz jakin behar duzuna

Jabeen erkidegoko presidente gisa egokituko zitzaizun beharbada hura gestionatzea, edo etxebizitza baten jabe bazara entzungo zenuen haren inguruko zerbait. Edozein kasutan, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa zer den edo zergatik existitzen den galdetuko zenion zure buruari.

Erantzuna erraza da: eraikinentzako IATa moduko bat da, eta haren helburua ere antzekoa da, noizean behin kontrolak egitea, ezustekorik eta istripurik ez izateko. Xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.

Zer da EITa, zehatz-mehatz?

Etxebizitzak baldintza egokietan mantentzen, eraikinak birgaitzea sustatzen eta hiri-eremuak leheneratzen laguntzen duen erreminta bat da. Gaur egun, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa Eraikinaren Ebaluazio Txosten zabalago baten barruan sartzen da, zeinak energiaren ziurtagiria eta desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasun-baldintzen balorazioa ere jasotzen dituen.

Zein administraziok arautzen du?

Autonomia-erkidegoek arautzen dituzte EITaren forma, epeak eta baldintzak, baina udalerriek ere beren jarduketak ezar ditzakete Estatuko eta autonomia-erkidegoko gutxienekoen esparruan. Hasiera batean, legeriak mende erditik gorako eraikinei eragiten zien (25.000 biztanletik gorako udalerrietan), autonomia-erkidegoek edo udalek beste berrikuspen batzuk ezartzen zituztenean salbu —30 urte baino gehiagoko eraikinetan Madrilen, eta 40 urtetik gorakoetan Gaztela eta Leonen—.Legearen arabera, jabetzaren betebeharra da eraikinak mantentze-baldintza egokietan izatea.

Zein eraikinetan da beharrezkoa?

50 urtetik gorako eraikinek 2018ko ekainera arte izan zuten EITa pasatzeko epea. Gainerakoek pixkanaka egin beharko dute, mende erdia betetzen doazen heinean. Momentu horretatik aurrera, hamar urtez behin errepikatu behar dute berrikuspena, eta Erabilera eta Mantentze Planean jasotako jarraibideak errespetatu behar dituzte. Lurralde batzuetan lehen ere baziren EITa barne hartzen zuten araudiak —Euskadin, adibidez, 2006ko arau bat zegoen—, baina egutegirik ez zegoenez eta zigorrik jartzen ez zenez, oso eraikin gutxik egiten zuten. Kasu batzuetan, datak finkatu ziren, baina luzapenak ematen zituzten.

Nork egiten du?

EITa txosten bat da, dagokion irizpena barne hartzen duena, eta teknikari gaituek egiten dute. Legeriak Arkitekturan edo Arkitektura Teknikoan titulua duten profesionalak bakarrik baimentzen ditu horretarako.

Nola egiten da?

8/2011 Errege Lege Dekretua onartu zenetik, egituraren, fatxadaren, estalkiaren eta saneamenduko eta hornidurako sare arrunten ikusizko-ikuskapena da. Baina ikuskapena egiteaz arduratzen den teknikariak uste badu proba bat egin behar dela, sumatzen duen arazoaren norainokoa argi ikusten ez duelako, laguntza-jarduketak gomenda ditzake, hala nola fatxada bertikalekin ikuskatzea edo egitura-elementua ikusteko laginak aztertzea.

Zein da helburua?

Eraikinaren eraikuntza-ezaugarriak, haren egoera eta izan ditzakeen erasanak (hala bada) ezagutzea, horiek konpondu ahal izateko.

Administrazioek jarraipena egiten dute?

Udal-ordenantza guztiak ez dira berdinak, eta autonomia-erkidego guztiek ez dute zorroztasun berarekin jarduten. Eraikin batzuek duela gutxi pasatu dute EITa, duela urte batzuk pasatu behar bazuten ere. Legez, udalek egin behar dute jarraipena, eta udalek gauzatu behar dituzte lan horiek, modu subsidiarioan.

Zer gertatzen da betetzen ez bada?

Eraikinen jabe diren pertsonek edo erakundeek EITa pasatzeko betebeharra ez dutenean betetzen, edo eraikinen ikuskapen teknikoko txostenetatik eratorritako konponketa-lanak, neurriak eta jarduketak zehaztutako epeen barruan gauzatzen ez dituztenean —horiek berehala egin behar direnean edo oso larriak direnean—, legez erreklama daitekeen hirigintzako arau-hauste bat egiten dute.

Irizpena loteslea da?

Bai. Txostenak jasotzen badu eraikinean esku-hartzeren bat egin behar dela, esku-hartze hori nahitaez gauzatu beharko da. Txostenak adierazitako epean egin beharko da: berehala, modu urgentean edo oso urgentean (1, 2 eta 3 graduak), edo urtebetetik gorako epean (4 eta 5 graduak, hau da, epe luzeagokoak edo datarik gabeak). Edonola ere, txostena jaso ondoren planifikatu egin behar da noiz egingo diren lanak. Era berean, txostenean adieraziko da zein diren eta nola konpondu behar diren irisgarritasun-gabeziak, baita eraikinaren energia-kalifikazioa handitzeko zer egin behar den ere.

Berriztatze-lanak dakartza beti?

EITa gainditzeko, normalean fatxada berritu behar izaten dela pentsatzen dute askok. Ez da egia. Gure eraikinak zaintzen baditugu, EITa eraikinaren osasun ona berresteko izapide hutsal bat besterik ez da izango. Eraikinaren egoera ezagutzeak etengabeko zaintza-prozesua dakar, denbora igaro ahala erakina ahalik eta baldintzarik onenean izateko.

“Derrama” gehiago edo gutxiago?

Zaintzea aurreztea da. EITaren bitartez, lanei lehentasuna eman eta ekonomikoki antola gaitezke. Jabeen erkidegoek txosten tekniko bat izatea da kontua, erabakiak errazago hartzeko, baita eraikinak egoera hobean mantentzea ere, denbora igaro ahala, ezohiko gastu eta derrama gutxiago sortzeko. “Eraikinaren erabilera eta mantentze-planak” ordainketa batzuk iradokitzen ditu, arrazoizko kuotetan, higiezinetan egiten ditugun inbertsioek luzaroago eta baldintza egokietan iraun dezaten.

Eta nire eraikinerako diru-laguntza bat eskatu nahi badut?

Eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko partikularrentzako eta komunitateentzako laguntza-programetara jo nahi izanez gero, normalean ezinbestekoa izaten da txostena, eta EITak kasuan kasuko udaleko sarrera-erregistroaren zigilua izatea eskatzen dute.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.