Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna funtsezkoa da komunitate zientifiko bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko

Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna funtsezkoa da komunitate zientifiko bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko

Klima-aldaketa, digitalizazioa, justizia soziala, ekonomia zirkularra, eraldaketa teknologikoa, gaur egungo osasun-erronka… Munduak erronka ugari ditu aurrez aurre, eta gizarte modernoak, garatuak eta berdinzaleak behar ditugu horiei aurre egiteko; eta emakumeak lehentasunezko eginkizuna bete behar du gizarte horietan. Audrey Azoulay UNESCOko zuzendari nagusiak esan zuen moduan, erronka horiei aurre egiteko, “munduak ezin die uko egin desberdinkerien edo aurreiritzien biktima diren milaka emakumeren potentzialari, adimenari eta sormenari”.

Horregatik, otsailaren 11n bat egingo dugu Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin: egun erabakigarria izango da, gure DNA osatzen duten berdintasun-balioak irudikatzen dituelako, eta LABORAL Kutxan egunez egun lan egiten dugu balio horiekin.

Judit Muñoz, LABORAL Kutxaren inbertsio-funtsen kanpainako protagonista, gazte bizkaitar bat da, eta modu ezin hobean pertsonifikatzen ditu guk babesten ditugun balioak, hau da, emakumeak gaur egungo gizartean duen protagonismoa aldarrikatzen duten balioak. Judit duela 30 urte jaio zen Abadiñon, matematikan lizentziaduna da eta Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa masterra du; era berean, nazioarteko doktoregoa du Matematika Aplikatuetan. Gaur egun, bi urteko ikerketa-egonaldia egiten ari da Texasko Unibertsitateko (Austin, AEB) Oden Institute for Computational Engineering and Sciences (OICES) institutuan, Bilboko Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroko doktoratu osteko ikerlari gisa. Curriculum hori guztiz lotuta dago “komunitate zientifiko anitzago, bidezkoago eta berdinzaleago” baten aldeko konpromisoarekin.

Emakumeak gutxiengoa dira doktoregoan

Juditek matematikarekiko duen zaletasuna batxilergoan iritsi zitzaion, irakasgai horrekiko “pasioa” helarazten jakin zuen eta karrera ikastera animatu zuen irakasle bati esker, bere ikasketak amaitzean zer irteera profesional izango zituen “ideiarik ere ez izan arren”. Unibertsitateko bere ikaskide gehienak emakumeak izan arren, emakumeen presentziari buruzko benetako erradiografia ikusi ahal izan zuen Ingeniaritzara Aplikatutako Matematikaren alorrean doktoretza egiten hasi zenean; izan ere, emakumeak “gutxiengoa” zirela konturatu zen. “Nazioarteko batzarretan ere ikusten da hori, emakumeen presentzia % 15-20 ingurukoa izaten baita”, baieztatu du. Bere ustez, kausa ez da diskriminazioa edo ikerketaren munduan sartzeko aukerarik eza: “Nire ustez, joera-arazo bat da eta, oro har, gizartearen egiturazko arazo bat. Historikoki, zientzia gizonezkoen mundua izan da, eta pixkanaka aldatzen ari bada ere, uste dut oraindik ere oso indartsua dela emakumeek STEM (Science, Techonology, Engineering, Maths) adarrak ez aukeratzeko joera”, dio.

Baina, nola egin aurre emakume ikerlarien edo STEM bokazioa duten emakumeen gabezia horri? “Dibulgazioarekin, zalantzarik gabe. Nire ustez, emakumeek STEM adarrekiko bokaziorik ez izatea informazio eta erreferentziarik ezaren ondorio da”, azaldu du. Horregatik, uste du ikusgarritasuna eman behar zaiela funtsezko eginkizuna izan duten eta duten emakume zientzialariei, “zoritxarrez, itzalean lan egin behar izan dutelako edo merezi zuten aintzatespena eman ez zaielako”.

Ekimen horietako bat da, hain zuzen ere, hilaren 11n ospatuko dena. Juditen ustez, jardunaldi horrek izugarri lagunduko du belaunaldi berriak kontzientziatzen zientzia eta teknologia ez direla “gizonen” kontua bakarrik. “Genero-estereotipoak oso presente daude oraindik gure gizartean, eta genero-arrakalarekin amaitzeko ezinbestean ezabatu beharreko gaitz bat dira. Nire ustez, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna funtsezko eguna izango da; ezinbestekoa da mundu osoan ikusgai egitea, egunen batean, komunitate zientifiko anitzagoa, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortu ahal izateko”, berretsi du.

Ospakizun horrekin batera, Juditek hainbat proposamen sustatzearen aldeko apustua egiten du, hala nola Humanitateetako euskal curriculum onenaren Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Saria edo LabMeCrazy zinema zientifikoaren jaialdia sustatzearen alde. Ekimen horien bidez, lankidetzarekin, zientziarekin eta kulturarekin konprometituta dauden pertsonen lana nabarmendu nahi dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu garapen sozialaren aldeko beren konpromisoagatik. “Ekimen oro ongietorria izango da zientzia ikusgai egiteko”, adierazi du Juditek, eta honako hau esan du jarraian: “Behin eta berriz galdetu didate matematikan ikertzeak zertarako balio duen, eta errealitatean, haren aplikazioak amaigabeak dira. Baina nik ez nuen ikasi Unibertsitatera iritsi nintzen arte. Mota horretako jarduerek asko laguntzen dute belaunaldi berrien artean zientzia ikusgai egiten, eta pizgarri gisa balio dezakete adar zientifiko bat aukeratzeko orduan”.

Horregatik, Juditek mezu bat igorri nahi izan die matematikek eta, oro har, zientziek erakarrita sentitzen diren neska-mutil gazteei: “Benetan gustukoa badute, STEM lanbide bat aukera dezatela esango nieke, mundu zirraragarria delako, oso sortzailea eta irteera profesional ugarikoa”.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.