Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Emakumeak LABORAL Kutxan

Emakumeak LABORAL Kutxan

1978ra arte, emakume ezkonduek senarraren baimena behar zuten Laboral Kutxan (orduan, Euskadiko Kutxa) kontua irekitzeko. Baldintza hori ez zen, noski, gure entitatearen erabakia, aurrezki-kutxa eta banku guztiok nahitaez bete beharreko lege-xedapena baizik. Jokaera matxista horiek oso aspaldiko kontuak iruditzen zaizkigun arren, gizonen eta emakumeen berdintasunaren lege-aitorpena oso berriki erdietsitako lorpena dugu.

Laboral Kutxan badakigu berdintasun formala ez dela nahikoa emakumeek mendez mende lan-arloan sartzeko izan dituzten oztopoak gainditzeko. Horregatik, aitzindariak izan ginen politika aktiboak ezartzen, benetako berdintasuna behin edo behin egia bihurtzea nahi dugulako. Izan ere, bada gauzak egiteko beste modu bat.

Generoen arteko berdintasunera hurbiltzeko asmoa ez da berria Laboral Kutxako kideontzat, duela bi hamarkada hasi baikinen gaia jorratzen. 1997an Emakunderen, Emakumearen Euskal Institutuaren, aitorpena lortu zuen lehen erakundeetako bat izan zen gurea, Euskadiko Kutxa Aukera Berdintasunaren aldeko Planaren erakunde laguntzaile izendatu baitzuen. Enpleguaren bidez gizartean benetako berdintasuna lortzea zen planaren helburuetako bat, eta atxiki gintzaizkion erakundeok desberdintasunak atzemateko eta arazoa konpontzeko neurriak ezartzeko konpromisoa hartu genuen.

Besteak beste, abiarazitako neurriei esker, gure kooperatibako emakume lan-bazkideen kopurua etengabe handitu da, zorionez. 2006an, emakumeen portzentajea % 39,6koa zen, eta hamar urte geroago % 45,9koa. Baikorrak gara. Orain arteko joerari eutsiz gero, hemendik ekitaldi gutxira benetako paritatea lortuko dugula uste dugu.

Kristalezko sabaia

Dena den, plantillako gizonen eta emakumeen kopuruak berberak izateak ez du ezertarako ere balio, ezaugarri hori maila guztietako ordezkaritzan islatzen ez bada. Ongi asko dakigu zuzendaritza-postuetan ahalegin handiagoa egin behar dugula “kristalezko sabaia”, emakumeei erakundeetan gora egiten uzten ez dien ezkutuko hesia, erausteko. Sabai edo hesi hori ia enpresa guztietan dago, eta denok ezinbestez onartzen dugula dirudi.

Gure entitatean zuzendari edo buru diren emakumeen portzentajea % 22,7koa da, guk nahi baino txikiagoa. Horrek esan nahi du, oraindik ere, lanean gogor jarraitu behar dugula berdintasun errealera iristeko.

Gure ustez, aurrerapausoak emateko oinarririk onena orain arteko gardentasunari eustea da. Horregatik, gure konpromisoari jarraiki, Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko txostenean korporazioko gobernu-organoen eta plantillaren osaera zehazten dugu, urtero, lan-motaren, generoaren eta adin multzoen arabera. Gure aurrerapausoen berri emateko eta konpromisoak betetzera behartzeko modurik eraginkorrena da. Kopuruak murriztuz eta helburuak betetzeke utziz gero, nabarmen geratuko ginateke.

Berdintasun-plana

Duela gutxi, Emakume eta Gizonen III. Berdintasunerako Plana onartu dugu 2016-2019 epealdirako. Hirugarren Berdintasunerako Planaren bidez, Laboral Kutxaren jarduera-eremu guztietan emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bermatu nahi dugu. Ikusten denez, helburua argia da, bakarra, baina konplexua.

Planaren motorrak Berdintasunerako arduraduna, koordinatzailea eta Berdintasunerako Batzordea dira. Organo horiek lan egingo dute, finkatu diren bost lan-ildoetan zehaztutako helburuak lortzeko:

Batzuetan, hotsandiko hitzak erabiltzen dira helburuetan, baina edukiak ez dira izaten egingarriak eta eguneroko bizitzan ezartzeko modukoak. Guk, aldiz, lan-ildo bakoitzaren xede nagusiak eta horiek lortzeko ekintza zehatzak ezarri ditugu:

Bi hamarkadatik gorako borroka horretan izandako esperientziaren arabera, emaitzak merezi duela esan dezakegu. Gizartearen % 100i (eta ez erdiari soilik) irekita dagoen antolakunde anitzagoa eta aberatsagoa izan nahi dugu. Laboral Kutxan gugan konfiantza dutenen beharrei erantzun nahi diegu, eta, horretarako, entitatearen baitan gure gizarte osoak berdintasunez egon behar du ordezkatuta.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.