Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Entrenamendu saio esklusiboa Javier Conderekin eta Jon Salvadorrekin Bilbao Night Marathon lasterketarako

Urteak daramatzagu urrian Bilboko kaleak zeharkatzen dituen gaueko maratoia babesten, eta oso lasterketa berezia izaten da beti LABORAL Kutxa egiten dugunontzat, bertako giroagatik, musikagatik eta inguruko ikuskizunagatik. Baina, aurten, Europan bakarra den proba honetan lehiatzen zaretenontzat ere oso berezia izatea nahi dugu.

Javi Conderekin eta Jon Salvadorrekin entrenatzeko aukera izango dute 100 lagunek

Bi maratoilari profesionalengana jo dugu, Javi Conderengana eta Jon Salvadorrengana, bi entrenamendu berezi eskain diezazkieten Bilbon horrelako lasterketak egiten ohituta ez dauden pertsonei. Entrenamendua lekuan bertan izango da, irailaren 19an eta urriaren 17an. Parte hartu nahi baduzu, utzi lehenbailehen zure datuak inprimaki honetan; izan ere, 100 lagunek soilik izango dute bi entrenamenduetan parte hartzeko aukera, eta izena ematen duten lehen 100ak izango dira. Anima zaitez! Zure errekorra gainditzeko eta kirolaz inoiz ez bezala gozatzeko aukera paregabea da.

Sentitzen dugu baina dagoeneko badira 100 izena eman duten lagunak eta bete dugu gehienezko parte-hartze kopurua.

Deskargatu entrenamendu-plana eta galdetu nahi duzuna bi maratoilariei

Javi Condek eta Jon Salvadorrek entrenamendu-plan berezia prestatu dute lasterketarako. Oraintxe bertan deskargatu ahal duzu plana eta haien ezagutza guztia aprobetxatu. Gainera, gure sare sozialak erabil ditzakezu biei elikadurari, atsedenari edo kirol-materialari buruz nahi dituzun galdera guztiak egiteko. Nahi duzuna!

Nola? Oso erraza da. Jarrai gaitzazu Twiterren, Instagramen edo gure Facebookeko orrian, eta, galdera bat duzunean, egin ezazu #MarathonLaboral hashtaga erabiliz. Javik edo Jonek erantzungo dute, eta kontatzen digutena blog honetan jasota geratuko da.

Bi atleta bikain

Segur aski ezagutuko dituzu, baina badaezpada esango dizugu Jon Salvador eta Javi Conde aparteko bi atleta direla. Biek ala biek ohorea eman diote maratoiaren kirolari beren ahaleginaren eta arduraren bidez.

Javi Condek urrezko zazpi domina eta zilarrezko bi irabazi ditu bost paralinpiar jokotan, eta olinpiar jokoen egoitza guztietan maratoiak egin dituen pertsona bakarra da. Jon Salvador, berriz, garaile izan da oso maratoi zorrotzetan, hala nola Saharakoan, non sei aldiz parte hartu duen eta errekorra gainditu zuen. Biek elkarrekin sekulako talde atletikoa sortu dute, eta erronka ikusgarriei aurre egin diete. Adibidez, maratoia egin dute Athleticen gabarraren gainean, eta “Lurraren erdirainoko” lurpeko ibilbidea egin dute.

Maratoia gustatzen bazaizu, aukera paregabea duzu honelako atleten aholkuak jasotzeko. Badakizu: deskargatu haien entrenamendu-plana, egin nahi dituzun galdera guztiak Twiterren, Instagramen edo Facebooeken, #marathonLABORAL hastagarekin, eman izena haiekin bi egunetan entrenatzeko eta… Bilbon ikusiko dugu elkar, urriaren 12an!

Infografia Bilbao Night Marathon entrenamendu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.