Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Erabiltzeko baldintzak

Laboral Kutxaren blogak gaurkotasuneko gune didaktikoa izateko helburua du Haren edukietan finantza-hezkuntzari buruzko argitalpenak eta beste arlo batzuekin lotutakoak aurkitu ahal izango dituzu. Horien bidez, eguneroko ekonomiarekin zerikusia duten gai interesgarriak argi eta erraz adierazten saiatuko gara.

Laboral Kutxaren gaurkotasun ekonomiko eta finantzarioan zein bestelako gaietan interesa duten guztiek parte hartzea sustatu nahi dugu webgune honen bidez.

Laboral Kutxaren blogean gai espezifikoei buruzko informazio eta iruzkin ugari eta ezberdinak argitaratuko dira. Argi utzi beharra dago Laboral Kutxak ez duela bere gain hartzen blogean argitaratutako edukien edo informazioaren erabilera ez-zilegiaren edo ezegokiaren edo bidegabeko jabetzearen inguruko erantzukizuna.

Era berean, Laboral Kutxak adierazten du bere blogaren helburu bakarra askotariko informazioak elkarri ezagutaraztea dela. Erabiltzaileak erabaki behar du gune hori edukiak argitaratzeko edo informazioa jasotzeko erabili edo ez. Zentzu horretan, Laboral Kutxak argi utzi nahi du blogeko mezu publikoak ez direla bezeroari arreta emateko kanala. Horregatik, irakurleei eskatzen diegu honako helburu hauek dituen komunikabide gisa ez erabiltzeko: kontsulta komertzialak egiteko, zerga-arazoak konpontzeko edo argitalpenen informazio-izaera hutsarekin zerikusirik ez duen euskarri teknikoa izateko. Zentzu horretan, gogorarazten diegu irakurleei Laboral Kutxak badituela bezeroei arreta emateko berariazko kanalak:

https://www.laboralkutxa.com/es/contactoBestalde, Laboral Kutxaren blogean eskura daitekeen informazioa kopiatu, banatu, saldu eta erreproduzitzea erabat debekatuta dagoela jakinarazten dugu. Konpromiso hori ez betetzeagatik eta Laboral Kutxaren bloga baldintza hauekin bat ez datorren helburuarekin erabiltzeagatik zuzenean edo zeharka sor litekeen kaltearen erantzule bakarra erabiltzailea izango da.

Laboral Kutxak ezin du bermatu blogaren erabiltzaileek bertan argitaratutako ideiak eta informazioak ez dituztela erabiliko. Horregatik, isilpean tratatu beharreko ideia edo informazio oro, eta/edo hirugarrenek erabili behar ez dutena edo ezin dutena, ez da blogean argitaratu behar.

Gainera, erabiltzaileek honako konpromiso hauek hartzen dituzte:

– Argitaratutako materialekiko legezkotasuna errespetatzekoa, hirugarrenen esku egon litezkeen jabetza intelektualeko eskubideak barne hartuta (argazkiak, egile-eskubideak edo patente eta markei dagozkien eskubideak).

– Iraingarri, bortitz, arrazista edo xenofobotzat jo daitekeen informazioa, edo Laboral Kutxaren blogaren helburuarekin edo erabiltzaile-erkidegoaren kontzientziarekin bat ez datorrena, ez behera kargatu, eman edo banatzekoa.

Laboral Kutxak plataforma ixteko eskubidea izango du, inolako arrazoi egiaztaturik eman gabe, edo bere blogerako sarbidea ezeztatzekoa, baldin eta lehenago adierazitako baldintzetako bat betetzen ez bada. Laboral Kutxak ez du bere gain hartuko bere web-orrialdeetan erabiltzaileek elkarri emandako informazioek eragin lezaketen erantzukizunik. Web-orrialdeetan argitaratutako adierazpenen inguruko erantzule bakarra horien egilea da.

 

(*)LABORAL KUTXAk edo entitate horri lotutako pertsonek argitaratutako txostenak, iritziak, iruzkinak edo analisiak fidagarritzat hartutako iturrietatik datorren informazio orokorra bada ere, LABORAL KUTXAk ez du horien egiazkotasuna bermatzen. Informazio horiek ez dira inondik inora salerosketa-eskaintzatzat edo finantza-tresna edo inbertsioak gestionatzeko tresna jakin batzuetan inbertitzeko gomendiotzat hartu behar. Irakurleak jakin behar du informazio horietan aipatzen diren baloreak eta finantza-tresnak agian ez direla egokiak bere inbertsio-helburuetarako. Horregatik, bere inbertsio-erabakiak hartzeko behar duen aholkularitza espezializatua bilatu beharko du. Laboral Kutxak ez du bere gain hartuko blogean argitaratutako balorazioak eta iritziak oinarri hartuta egindako eragiketen ondorioz sor litezkeen kalteen inguruko erantzukizuna. Gogorarazten dizugu balore edo finantza-tresnen iraganeko eboluzioak edo emaitzek ez dituztela etorkizuneko eboluzioa edo emaitzak bermatzen.

 

DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Laboral Kutxak, fitxategiaren arduraduna den aldetik, datu pertsonalak babesteko araudia zorrotz beteko duela bermatzen du. Hala, 16/1999 Lege Organikoaren arabera, zure datuak kooperatibaren fitxategi batean gordeko direla jakinarazten dizugu eta horretarako baimena ematen duzu. Era berean, fitxategiaren baldintza orokorren arabera, datu horiek webgunearen erabiltzaileari dagokion erregistroa gestionatzeko eta webgunearen bidez eskainitako zerbitzuak gestionatzeko erabiliko direla jakinarazten dizugu eta horretarako baimena ematen duzu.

Laboral Kutxaren pribatutasun-politikak betiere bermatzen dizu zure datu pertsonalak ikusteko, aldatzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubidea, indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzetan. Horretarako, nahikoa duzu Laboral Kutxari idazki bat bidaltzea. Helbidea: Posta-kutxa: 2, HF 20500 Arrasate (Gipuzkoa).

Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookien erabilera

Gure webgunean, cookieak erabiltzen ditugu web-orrietan sartzen zarenean. Besteak beste, erabiltzen duzun nabigatzailearen, aukeratutako hizkuntzaren eta konfigura daitezkeen beste elementu batzuen berri izateko balio dute. Horri esker, normaltasunez nabiga dezakezu webean. Gehiago irakurri.

X