Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Eraikitze-bidean dauden etxebizitzetarako zubi-maileguak: kontuan hartu beharrekoak

Eraikitze-bidean dauden etxebizitzetarako zubi-maileguak: kontuan hartu beharrekoak

Etxea erosteko asmotan al zabiltza? Agian ikusiko zenuen etxeak eraikitzen ari direla zure auzotik hurbil edo atsegin duzun lekuren batean. Beharbada dagoeneko bisitatu duzu etxebizitza pilotua eta gustatu zaizu; horrela bada, kontuak ateratzeko ordua da.

Eraikitzaileak etxebizitzaren prezioaren % 20 salerosketa-kontratua sinatzeko unean ordaintzea exijitzen die erosleei, eta gainerako % 80a giltzak ematean. Oraindik etxebizitzarik ez duzunez, ezin duzu hipoteka-mailegurik eskatu hasierako ordainketa egiteko; izan ere, ez zara ondasunaren jabe. Baina zubi-mailegua eskura dezakezu.

Zer da zubi-mailegua?

Zubi-mailegua finantzabide iragankorra da, berme pertsonalarekin gauzatu ohi dena, eta, eragiketaren arriskuaren arabera, eskatzaileak abal-emaileak behar ditu. Epe labur baterako kontratatu ohi da, normalean 18 eta 36 hilabete arteko aldirako, eta etxebizitza eskuratzean kontratatutako behin betiko hipoteka-mailegu batean subsumituta gelditzen da, zati bat edo osorik.

Zertan datza?

Zubi-maileguak, normalean, berme pertsonala izaten du eta iragankorra da, behin betiko hipoteka-mailegua sinatu arte kontratatzen baita.

Bi eratara amortiza daiteke:

Aintzat hartzekoa da, halaber, ez dela ohikoa zubi-mailegu batek hipoteka-bermea izatea, bermatzaile izan beharko litzatekeena oraindik ez delako etxebizitzaren jabe. Nolanahi ere, zubi-maileguaren zenbatekoa oso handia baldin bada, hipoteka- edo pignorazio-bermedun zubi-maileguak kontrata daitezke, betiere hirugarren batek etxebizitza bat edo aurrezki bat aurkezten badu bermetzat. Hirugarren hori hurbileko senitartekoa izan ohi da: gurasoak, adibidez.

Kontuan izatekoak eraikitze-bidean dagoen etxebizitza erosten bada

Eraikitze-bidean dagoen etxebizitza erostean neurri hauek hartzea komeni da, giltza eman aurretik eraikitzaileari kontura ordaintzeko orduan:

Etxebizitza erosi aurretik eta zubi-mailegua eskatu baino lehen, komenigarria da finantza-erakundearekin batera aztertzea bideragarria ote den etorkizunean hipoteka-mailegua eskuratzea, zubi-maileguaren muga-egunean eskatzaileen egoera ekonomikoa aurreko berbera izango dela suposatuta.

Eta zubi-maileguaren muga-eguna iristean oraindik etxebizitza eman ez badidate?

Eraikitzaileak etxebizitza atzerapenez ematen badu, eta zubi-mailegua muga-egunean amortizatzea aukeratu bada hipoteka-maileguak xurga dezan, lehenbailehen finantza-erakundera joatea izango da onena, egoera aztertu eta konponbidea bilatze aldera.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

Iruzkin bat utzi

Harpidetu

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.