Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Erosketa elektroniko seguruagoak

Erosketa elektroniko seguruagoak

Telefono mugikorra izan daiteke Sareko segurtasuna bermatzeko tresnarik hoberena. Horixe pentsatzen dute Interneteko konpainia handiek, hala nola Googlek eta Facebookek. Biek ala biek bi urrats bidezko egiaztapena ezarri dute, erabiltzailea benetako erabiltzailea dela ziurtatzeko. LABORAL Kutxak ere, VISArekin lankidetzan, lasaitasun-maila bat gehiago dakarren identifikazio era hori jarri du abian. Jakin nahi duzu zer den eta nola babesten duen bi urrats bidezko egiaztapenak?

Internet bidez erostea beti izan da saltoki fisiko batean erostean bezain segurua. Alabaina, dirua tartean dagoenean edozein berrikuntzarekin gertatzen den bezala, normala da web-orri batean kreditu-txarteleko datuak idazteko beldur denaren errezeloa piztea. LABORAL Kutxan beti ari gara erosotasunarekin batera lapurren aurreko babesa eskainiko duten formula berrien bila. Ildo horretan, bi urrats bidezko egiaztapenak dakarzkizun abantailak azaldu nahi dizkizugu.

Segurtasun-sistema gehienak neurri bakar batean oinarritu izan dira; adibidez, pasahitz batean. Babes-hesi hori sendo-sendoa izanik ere, norbaitek gure “passworda” eskuratuz gero, gure erabiltzailearen izena eman eta geure izenean jarduteko aukera izango luke. Horregatik, duela urte batzuetatik hona, LKNet gure banka elektronikoan ez da nahikoa pasahitza ematea: edozein eragiketa egiteko ezinbestekoa da pasahitzaz gain beste gako sorta bat ere erabiltzea: txartel batean agertzen den gako sorta, alegia. Lapurren batek gure pasahitza eskuratzea edota gure gakoen txartela lapurtzea ez da nahikoa izango, banatuta badaude: lapurretan egin nahi badu, biak batera eskuratu beharko ditu.

Erabilera bakarreko kodeak
Saltoki elektroniko askok antzeko neurri bat erabiltzen dute LABORAL Kutxaren VISA txartelen bidez ordaintzen denean. Verified by VISA sistemaz ari gara. Kreditu-txartelari lotutako datuez gain (titularra, zenbakia, iraungipen-data eta segurtasun-kodea), sistemak erabilera bakarreko gako bat bidaltzen du SMS bidez gure telefono mugikorrera. Erosketa burutzeko, telefonoz jaso dugun sei zifrako kodea idatzi behar dugu web-orrian, eta erosketa zehatz horretarako baino ez du balio izango. Txarteleko datuak eta gainera telefono mugikorra ere badugu, ordainketa geuk egiten dugula frogatzen dugu, inolako zalantzarik gabe.

Erabiltzaileak behin baino ez ditu lotu behar telefono mugikorreko zenbakia eta txartela. LKNeten eguneko 24 orduetan egitea da errazena; alabaina, gure sukurtsaletan edo Telebankan egiteko aukera ere badago. Hortik aurrera, prozesua ezin errazagoa da: erosketa eskatu eta segundo gutxitan iritsiko da SMSa mugikorrera.

Sistema hori 2002az geroztik dago abian eta LABORAL Kutxaren VISA txartel guztiekin erabil daiteke. Saltoki elektronikoei dagokienez, ez dago guzti-guztietan lehenetsita: saltokiek eurek eman behar dute izena sisteman. Erosleak webgunean “Verified by VISA” logoa ikusten badu, badaki online denda horretan segurtasun-maila bat gehiago izango duela. Bistakoa denez, egunen batean mugikorrean segurtasun-kode bat jasoz gero eta guk erosketa-eskaerarik egin ez badugu, berehala deitu beharko dugu geure sukurtsalera edo Telebankara txartela indargabetzeko: behar ez den eskuetara iritsi dela esan nahi du.

Emaila eta Facebooka babestea
Bi urrats bidezko egiaztapena geroz eta gehiagotan erabiltzen da hainbat esparrutan. Beste zerbitzu batzuek ere, hala nola Facebookek (“Saio-hasierako onarpena”, “Segurtasun-ezarpenak” menuaren barruan) eta Twitterrek (“Segurtasuna eta Pribatutasuna”) aparteko segurtasun-neurri hori eskaintzen dute aukera gisa. Eskaintzen duten webgune guztietan erabiltzea komeni da, sarbidearen segurtasuna nabarmen hobetzen duelako. Googlek zerbitzu guztietan eskaintzen du, Izan ere, eurek esaten duten bezala, “uste duzun baino errazagoa baita norbaitek pasahitza lapurtzea”.

Gure ordenagailuan gaudenean ez dugu bigarren pasahitza sartu beharko posta irakurri nahi dugun aldi bakoitzean. Alabaina, ohikoa ez den ordenagailu bat erabiltzen badugu (ziberkafe batean nahiz lagunen baten etxean), sistemak bigarren pasahitz bat eskatuko digu. Bigarren pasahitz hori hiru modutan eskura dezakegu:

1. 30 segundoan behin, kodeak Google Authenticator doako app-a sortzen du IOSerako (IPhone eta IPad) eta Androiderako. Modurik errazena eta erabiliena da, eta ez dago Interneten sartzeko premiarik ere.

2. Aurretiaz zehaztu dugun mugikorrera SMS kode bat bidaltzea. Zenbaki bat baino gehiago erregistratzeko aukera dugu (geurea eta bikotekidearena, adibidez).

3. Erabilera bakarreko kode baten bidez. Horrelako hamar kode sor ditzakegu. Ezin hobeak dira diru-zorroan erabiltzeko, baldin eta gure telefonoa eskura ez badugu.

Zorionez, Verified by Visa zerbitzuak erabiltzaile guztiak babesten ditu. Aitzitik, Googleko, Twitterreko eta Facebookeko bi urrats bidezko egiaztapena erabiltzeko berariaz eskatu beharra dago. Lagunekin gauez irteten hasten zarenean gurasoek hartzen duten jarrera berbera hartzen dugula irudituko zaizun arren, aholku bat emango dizugu: “babestu”. Ahal duzun guztietan bi urrats bidezko egiaztapena aktibatu: hobe da larrialdiari aurrea hartzea gero negar egitea baino.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.