Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Errealitatea areagotuak hilko ditu eskuko telefonoak?

Errealitatea areagotuak hilko ditu eskuko telefonoak?

90.hamarkadaren bukaera zen eta halako batean, inori ez zitzaion arraroa egiten kaletik telefonoz hitz egiten ibiltzea. Hala ere, beste hamar urte behar izan genituen eskuko telefonoak telefono izatetik sakeleko ordenagailu izatera pasatzeko. Gaur, hitz egiteko erabili ditzakegu baina poltsikotik ateratzen ditugunean ia beti beste zerbaiterako izaten da: mezuak bidaltzeko, jolasteko, ligatzeko, informazioa bilatzeko edo jango dugunari argazkiak ateratzeko. Naturaltasunez bizi ditugu eskuko telefonoz. Horrenbeste ze, kosta egiten zaigu hain zaharrak ere ez direla gogoratzea.

Bada dioenik horixe gertatuko zaigula beste teknologia batekin eta gaur egun telefonoak diren bezain eskuragarri izango dugula. Teknologia honek telefono adimenduak baztertuko dituela diote, gure gaurko gailu horiek aintzinako telefonotzarrak desager arazi zituzten bezala. Errealitate aregoatua, errealitate mixtoa ere deitu zaiona, horixe omen da datorren iraultza.

Baina zer da errealitate aregoatua?

Lehenik eta behin argitu dezagun zer ez den: ez da errealitate birtuala. Errealitate birtualarekin, betaurrekoek gure begirada guztia betetzen dute, isolatu egiten gaituzte eta beste mundu batean gaudela sinetsi arazten digute. Errealitate areagotuak ez du halakorik bilatzen, bere asmoa ez da erabiltzailea errealitatetik aldentzea, baizik eta mundu errealean dauden objektuekin batera existitzen ez diren beste batzuk ikustea. Berak baino ikusten ez dituen irudiak sortzen ditu eta errealitatean txertatzen ditu. Modu horretan, egun osoa pasa genezake benetan existitzen ez diren gauzak ikusten. Zientzia fikzioa dirudi, ezta?

Irudika dezagun pantaila bat, edozein pantaila. Gaur egun eskuko telefonoarena daukagu, baina baita tabletarena, ordenagailuarena eta zinemako pantailarena ere. Txikitak handira, denak dira benetako pantailak, ukitzeko modukoak. Pentsa orain itxura arrunta duten betaurreko batzuk jartzen ditugula eta gai garela gure aurrean ager arazteko geuk bakarrik ikusten dugun edozein neurritako pantaila bat. 4 hats izan litzake edo 200. Geuk nahi dugunean agertu eta desagertuko litzateke eta begi aurrean zintzilik dagoela sentituko genuke. Teknologia honek arrakasta badu ti-ta batean utziko ditu atzean beste pantaila guztiak. Izan ere, edozein pantailaren itxura egiteko aukera izango genuke. Hondartzan zineman bezala sentitu nahi dugula? Zergatik ez sortu betaurrekoekin zine pantaila bat! Errealitate areagotuaren aukerak zorabiatzeko modukoak dira.

Jokuak dira, jakina, teknologia honek ematen duen beste aukera bat. Aspaldiko bideojokoetan martetarrak pantaila batean hiltzen baziren, laster begi aurrean ditugunak hiltzeko aukera izan genezake. Edo xakean jokatu ahalko genuke, edozein lekutan, benetako piezarik gabe. Ez dakigula plater bat nola sukaldatu? Geure ondoan izan genezake pausuz pausu irakatsiko digun sukaldari bat.

Azken aukera hori da erralitate areagotuaren beste aukera harrigarrienetako bat: tele-presentzia edo aurrean izatea. Bideo bidezko deiak asko aldatu litezke, deitu dugun pertsona hori pantailan agertu beharrean gure aurrean egongo litzatekeelako. Oso modu errealistan, gainera. Teknologia hau erabili duten lehenbiziko erabiltzaileek irudiak errealegiak direla esan dute eta errealitate areagotuaren bidez ikusten ziren pertsonei distira gehiago eman diete informatikariek, sentsazioa atseginagoa izan dadin.

Zein izango da errealitate areagotuaren aroko iPhone-a?

Duela 10 urte, Apple etxeak iPhone-a merkaturatu zuenean telefono adimenduak nola izango ziren definitu zuen. Ordutik gutxi izan dira alor honen barruan berrikuntza handiak egitera ausartu direnak: pantaila handiak, teklatu fisikorik gabeak, botoi gutxi… Orain, enpresa bat baino gehiago dabil errealitate areagotua nolakoa izango den definitu nahian. Apple etxeari diru asko eman dio iPhone estiloa definitzeak gailu asko saldu dituelako baina baita App Store saltokian produktu asko eta asko saldu dituelako ere. Azken baten, saltoki horretan egiten den edozein salerosketaren %30a Apple etxearen poltsikora doa eta dirutza ederra da hori. Era horretako negozioa lortzea da errealitate areagotuaren alorrean jokuan dagoena.

Microsoft etxea izan da Hololens betaurrekoekin produktu bat merkaturatzen ausartu den lehena, profesionalentzako bertsioan, behintzat. Oraindik produktu garestia da (3.000 dolar balio du) eta muga handiak ditu erabiltzaileentzat (ikusmen eremu murritza), baina probatu dutenek esan dutena egia bada, teknologia honek mugarria jarriko du. 80. hamarkadan agertu ziren lehenbiziko telefono mugikorren antzekoa izan liteke, maleta itxura zuten telefonotzar handi haiena. Edo, eskuzabalagoak izanda, lehenbiziko Nokia telefonoena.

Baina Microsoft baino bada beste konpainia bat bere produktua erakutsi gabe hura ikusteko gogoa sortu duena: Magic Leap. Oraindik ez dute jende aurrean ezer erakutsi baina erakustaldi pribatuak egin dituztenean txunditu egin dituzte Silicon Valley delakoan lan egiten duten enpresa handiak. Horrela lortu dute historian inork baino diru gehiago jasotzea finantziazio erronda egiterakoan (1.400 milioi dolar, arin esaten da!). Google edo Alibaba izan dira dirua sartu duten enpresetako batzuk eta inbertsio horiei esker Magic Leap enpresak gaur egun 4.500 milioi dolar balio ditu, Forbes aldizkariaren arabera. Noiz jakin ahal izango dugu diru horrek guztiak harritzeko moduko teknologia erosi duen edo kea besterik ez? Itxaron egin beharko dugu, oraindik ez dagoelako teknologia ustez liluragarri hau merkatura heltzeko datarik.

Errealitate areagotuak arrakasta badu, hantxe egongo da LABORAL Kutxa

Euskarazko lehenbiziko kutxazainak LABORAL Kutxak jarri zituen. Handik urte batzutara, internet gure artean arrakasta izaten hasi zenean Online Banka ekarri genuen eta ondoren etorri zen telefonoetarako aplikazioa, gaur egun ordenagailuan eskuragarri dagoen edozein eragiketa egiteko aukera ematen duena.

LABORAL Kutxan omnikanalitatea da gure apustua: bezeroei nahi duten lekuan eta moduan egin nahi diegu arreta. Bulegoan beti izango dituzte haien gestoreak baina horrek ez du esan nahi ez dutenik gurekin harremanetan jartzeko beste modurik, erosoagoak bazaizkie.

Horregatik, errealitate areagotuak arrakasta badu hortxe egongo da LABORAL Kutxa, herritarren ondoan, haiek behar dituzten banku eta aseguru zerbitzuak ematen eta gizarteari lanaren etekina itzultzen, jakina.

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.