Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Esaguzu zer #hasi nahi duzun 2016an eta irabazi 200 euro, kulturan, modan, aisialdian edo nahi duzunean gastatzeko

Esaguzu zer #hasi nahi duzun 2016an eta irabazi 200 euro, kulturan, modan, aisialdian edo nahi duzunean gastatzeko

Zorionak

Isaac, Garazi eta Carlos

Bitxia da, baina, agenda digitalak, e-posta bidez partekatutako egutegiak eta abisu elektronikoak nagusi diren garai honetan, egutegia da LABORAL Kutxaren produktuen artean gogokoen dituzuenetako bat. Horrek hunkitu egiten gaitu, egia esan; lau hamarkadatik gora daramatzagu egutegia egiten, eta hainbat hilabetetan lan egiteaz gain, maitasun handiz egiten dugu. Iaz, laguntza eskatu genizun egutegia egiteko. Hain zuzen, zure eguneko une berezia zein zen galdetu genizun, haietatik 12 aukeratzeko eta urteko hilabeteak irudiztatzeko. Orain, zugana jotzen dugu berriro ere, 2016an zer #hasi nahi duzun galdetzera. Horixe izango da egutegiaren gai nagusia: hastea.

Lehiaketaren dinamika

2016an zer hasi nahi duzun pentsatu duzu? Zerbait txikia izan daiteke beharbada, baina oso garrantzitsua zuretzat; esaterako, lanera oinez joatea, autoa hartu beharrean. Agian, hizkuntza bat ikasten hasi nahi duzu, edo aspaldi buruan erabilitako lan-proiektu bati berriz ekin. Beharbada, proiekturen bat egin nahi duzu etxean, edo harreman batean hasi. Beharbada bizi-mailako zerbait egin nahi duzu, hala nola seme-alabak izan, herriz aldatu… edo batek daki. Kontatu hemen bertan, blogean.

Eta parte hartzaile guztien artean, abenduaren 18an, oparitarako 3 txeke zozketatuko ditugu (oinarriak hemen ikus ditzakezu). Zaude lasai plataforma hau sekula erabili gabea bazara, ezin errazagoa da eta. Guk 200 euro balio dituen txeke bat emango dizugu eta diru horrekin zu weborrian sartu zaitezke eta katalogotik nahi duzuna erosi dezakezu. Era guztietako produktuak aurkituko dituzu: autoa doan garbitzeko bonoak; Springfield, Pedro del Hierro edo Women’s Secret etxeetako jantziak; Amazon atariko produktuak… Eguberri hauetan ez zaizu faltako zer oparitu zeure buruari edo zeuk aukeratutako edonori.

Zer diozu? Parte hartzeko gogorik?

Eta zerbait handia hasteko asmotan bazaude, hemen dituzu aholku batzuk, zure helburuak planifikatzeko eta hasten duzun edozein proiektutan nahi duzun guztia lortzeko.

portadas faldillas_2016.indd

Hasteko aholkuak

Zaindu emozioen alderdia. Eginbeharrez lan- edo ikasketa-helburu bat edo beste edozein helburu bete behar baduzu, pentsatu zer emozio positibo lor ditzakezun. Baliteke astean behingo hizkuntza-klase horretara joatea gozagarria izatea, lagun batekin askaltzeko geratzen bazara, bizikletaz joaten bazara edo gero zinemara joatekotan lotzen bazara… Askoz errazagoa da aldaketa iraunkor bat finkatzea, esperientzia onekin eta bizipen atseginekin lotuta badago. Izan adeitsua zure buruarekin!

Izan ere, zerbait ez bazaizu batere gustatzen… beharrezkoa da egitea, benetan? Helburuak betetzeko, lan handia egin behar dugu, eta diziplinatuak izan, baina garrantzitsua da geure buruari entzuten jakitea. Batzuetan, identifikatzen ez dugun arrazoiren batengatik, gogor egiten zaigu helburu bat betetzea, eta horrek ematen digun alfertasuna arrasto bat izan daiteke, arrazoi hori ikertzeko eta zer egin dezakegun pentsatzeko.  

Izan errealista: Bete ezin diren helburuak ezin dira bete, besterik ez. Ez saiatu sekulako lanak egiten. Egutegi bat aurrean duzula, begiratu ea nahi duzun hori uste duzun epean egin daitekeen. Energiaz beteta bazaude, ez engainatu zure burua, eta ez hasi milaka gauza egiten; nekatu egingo zara, eta proiektua bertan behera utziko duzu, eta gainera, itxaropena galduko duzu. Errealistak izatea geure burua zaintzeko modu bat da.

Bilatu laguntza: Beste konponbiderik aurkitu ezean, laguntza bilatzea ez da egin behar dugun azken gauza. Laguntza bilatzea ez da porrot bat. Ez da ahulezia-seinale bat. Emozio negatibo asko lotzen ditugu laguntza bilatzearekin –behintzat, eman behar digutenean!–; baina, zenbait helburu lortzeko (adibidez, osasun fisikoarekin edo mentalarekin lotuta daudenak), laguntza behar dugu, eta beste batzuetan, eskertzekoa da laguntza izatea. Esaterako, enpresa-proiektu bati edo negozio bati ekiteko asmoa baduzu… inork ez dizu lagunduko Gaztenpresa Fundazioak baino hobeto!

Eta gainerakoak! Hurbil ditugun lagunek ez dute zertan jakin profesional batek bezala laguntzen –eta ez da bidezkoa haiei hori eskatzea–, baina gure ondoan egon daitezke aurrera eramaten ditugun proiektuetan.  

Espero dugu aholku horiei –eta funtziona dezaketen beste batzuei– esker, zure proiektuak arrakastaz hastea eta amaitzea. Oraingoz, hasteko, azaldu zer hasi nahi duzun datorren urtean, sartu gure zozketan eta gogoratu 2016an zerbait handia #hasi egingo dela.

Zurekin.

Zozketaren oinarriak
Datuen Babesari buruzko klausula

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Comments are closed.


201 Iruzkinak:

    Jon Aristi (5:24 pm 3 abendua, 2015)

    Ingeles maila hobetzea

      Ander (9:20 pm 6 abendua, 2015)

      Gitarra ikasteko asmoa dut

    haizea (5:41 pm 3 abendua, 2015)

    Nik, 2016ko urtarrilean benetan bizitza berria hasiko naizenezn (lana uzten baitut), kirola egiteko nahiko nuke dirua! Zehazki zumba eta arrobikera joan ahal izateko. Aprobetxatuz aldaketa… bisitza berria #hasi ko da Plentzian

    Alberto (5:42 pm 3 abendua, 2015)

    Musika taldea osatu, akordioarekin hobetu

    Laurane (5:45 pm 3 abendua, 2015)

    2016an hasi nahiko nuke eguneroko txikitasun horiek baloratzen, egun bakoitzaz gozatzen. Eguneroko txikitasun horrek egiten bait gaitu haundi.

    Agurtzane (5:58 pm 3 abendua, 2015)

    Nik,2016ko urtarrilean gitarran klaseak joatea ikasteko

    Oihan (5:58 pm 3 abendua, 2015)

    Urte berriarekin nire enpresa propioarekin #hasi nahi dut, nire buruaren jabe izateko, nahi dudana nire erara egiteko.

    Ainhoa (6:06 pm 3 abendua, 2015)

    Nik 2016an bizi berri bat ekarriko dut mundura ta ama izaten estrenatuko naiz. Dirua berarentzat izango litzateke emendik aurrera gastu asko aurreikusten baiditut.

    Araitz (6:07 pm 3 abendua, 2015)

    2016. urtean lana denontzat egotea eta gende guztiari janik ez faltatzea nahiko nuke, horregatik laguntza emoten hasiko naiz.

    rosa ana larrañaga (6:32 pm 3 abendua, 2015)

    Alaba karrera ikasten daukat eta oso garesti ateratzen zaigunez, datorren urtean eta hurrengoetan alabari ikasketak ordaindu ahal izatea espero dut.

    Rosa (6:38 pm 3 abendua, 2015)

    2016 #hasi berriro ere jendeengan sinesten! Une oso gogorrak pasatu ondoren, pertsonak garelako egoerari buelta emango diogunak.

    Estitxu (6:46 pm 3 abendua, 2015)

    Nire datorren urterako asmoen artean inglesa eta frantsesa ikastea sago. Laster bidaia luuuuuuze bati ekingo diot eta komeni zait hizkuntza hauek ere menderatzea.

    Asier (6:52 pm 3 abendua, 2015)

    Nire lehen maratoia prestatzen hasi nahi dut . Orain arte maratoi erdiak egin ditut eta , 38 urte izanda, 40 urte bete baino lehen maratoi bat bukatu nahiko nuke

    Juanjo (6:52 pm 3 abendua, 2015)

    Zorionez urte 2015 urte hau nahiko ondo bukatzen ari da maila pertsonalean, lana dut, familia osasuntsu bat, kirola egiteko tartetxoak ateratzen ditut… Beharbada nire parte hartze soziala hobetu behar dut, hots, mundua hau pixka bat hobeagoa izan dadin nire aletxoa jartzea, horretan aukera ezberdinak ditut eta horretan saiatuko naiz.

    joseba (7:04 pm 3 abendua, 2015)

    #hasi eta buka urteko egun guztiak gozatu. #hasi !!

      ane (9:30 pm 3 abendua, 2015)

      ni nire seme-alabekin komunikazioa hobetzen saiatuko naiz, beraien ikuspuntuak askoz gehiago kontuan hartzen.

    Ines (7:06 pm 3 abendua, 2015)

    Nik urte berriarekin batera masterreko amaierako proiektua #hasi ko dut. Dagoeneko gaia aukeratuta daukat baina ordu askoko lana izango dela dirudi.

    Iñigo (7:10 pm 3 abendua, 2015)

    Nik urte honetan dirua arreztu nahi dut kotxe berria erosteko familiarekin gozateko

    Amaia (7:15 pm 3 abendua, 2015)

    Nik bizkar hezurreko arado larriak ditut era hirugarren aldiz ebakuntza egin behar didate beraz, ebakuntza ordaindu eta igeriketako eta pilateseko ikastaroak ordaintzeko nahiko nuke dirua. Urte berriareki bizitza berria #hasi dezadan.

    carlos (7:26 pm 3 abendua, 2015)

    Urteak aurrera doaz eta eguneko betebeharraek ez digute uzten denborarik. 2016an aspalditik daukadan zaletasunaz gozatzen #hasi nahi dut, zurgintza lantzea hain zuzen. Astean denbora gutxi dedikatu badezaket ere, nire alabarentzako egurrezko jostailu batzuk egin nahiko nuke, maitasunez egindako bitxikeriek ematen duten alaitasuna bere aurpegian ikusteko.

    Aitor (7:28 pm 3 abendua, 2015)

    Kaixo!! Ia ongi bukatzen dugun urtea!

    Txuma (7:29 pm 3 abendua, 2015)

    2016an berriz bidaiatzen #hasi ko naiz, Europa motxilarekin zeharkatu! Horretaz gain, lan estres gutxiago eduki eta gehiago bizi!

    idurre (7:31 pm 3 abendua, 2015)

    Umeak haziz bizitzaz gozatzen ik#hasi!

    Amets Maiztegi Landa (7:31 pm 3 abendua, 2015)

    Urtea ama izaten #hasteko irrikitan nago!!! Bizitza berria #hasi ko dugu!!

    arantza (7:37 pm 3 abendua, 2015)

    Umorez #hasi, begirunez jarraitu ta maitasunez buka

    irantzu (7:42 pm 3 abendua, 2015)

    Me gustaría tener un poco de tiempo para mi con lo que cargar las pilas y poder seguir trabajando y cuidando de los míos como se merecen

    Ana (7:44 pm 3 abendua, 2015)

    Nik nere humeekin disfrutatzeko nahiko nuke dirua.

    Aritz (7:45 pm 3 abendua, 2015)

    Etxe berri batean bizitza berria hasi, horra írtelos helburua

    Amaia (7:50 pm 3 abendua, 2015)

    Amatasunean #hasi ! Bizitza berri bati #hasi !

    Maite (7:56 pm 3 abendua, 2015)

    2016 .urterako inon erosi ezin den eta konturatu gabe gastatuz goazen denboraz gozatzen ikasten #hasi hahi dut

    Oihane (7:56 pm 3 abendua, 2015)

    Nik argi daukat, bizitza goza dezagun da, beraz aisialdiari emango nioke 200€ horiek, nahiz eta plazer handiak izateko beti dirua ez da behar. Urte berri on!

    Peio (8:33 pm 3 abendua, 2015)

    Indarberritu hasi nahi dut osasun, lan eta maitasunean.

    Idoia (8:43 pm 3 abendua, 2015)

    Running talde batean hasi berria naizenez, zapatillak eta karreretako inskripsioak ordaintzeko primeran…

    Beñat (8:46 pm 3 abendua, 2015)

    2016a modu ezin hobean #hasi leike Arno-ko tontorrera mendi buelta ederra eginez eta bertako aterpean salda, txoixo eta txakolin ederra dasdatuz!!

    Ane (8:48 pm 3 abendua, 2015)

    2016. urtea kirola egiten #hasi nahiko nuke, eskubaloia utzi nuenetik ez baitut ezer egin! Beste alde batetik, nire ikasketak aurrera eraman eta lana aurkitzeko garaian arazorik ez edukitzea espero dut.

    izarri (9:03 pm 3 abendua, 2015)

    2016-an atzera utzitakoak berreskuratu nahi nituzke!!!!

    Nekane (9:10 pm 3 abendua, 2015)

    Spa batean hasi nahi dut urtea.

    ane (9:27 pm 3 abendua, 2015)

    ni nire seme-alabekin komunikazioa hobetzen saiatuko naiz, beraien ikuspuntuak askoz gehiago kontuan hartzen.

    Igor (9:31 pm 3 abendua, 2015)

    Urte berriak hirugarren semealaba ekarriko digu eta bizitzan aldaketa izango delakoan gaude.Gehiegi ere ez dadila izan!!

    MARIAN (9:32 pm 3 abendua, 2015)

    Ingurukoen zaintza alde batera utzi gabe, nire buruarentzat denbora gehiago izatea.

    martin (9:45 pm 3 abendua, 2015)

    Datorren urtean atzerrian master ikasketak #hasi nahi nituzke, oso aberasgarria izan daitekeena.

    gere (9:59 pm 3 abendua, 2015)

    2016an (eta aurrerantzean) eguneroko gauza txikiez gehiago gozatu nahi dut: ingurukoez, goizeko kafeaz, ikasleen irribarreaz, gaueroko liburuaz, eskolara bidean ikusten dudanaz, herriaz… Eguneroko presak zertxobait alboratu eta nire inguruan dudana baloratu eta dastatu nahi dut.

    Ainara (10:05 pm 3 abendua, 2015)

    2016 urte honetan, familiaz gozatu nahiko nuke, tarteka neretzako denbora pixkat hartuz.

    Maite (10:13 pm 3 abendua, 2015)

    Ba nik proiektu bat dut buruan eta urrengo urtean 2016an poliki poliki hasiko naiz burutzen, ikastaro batzuk egin formatzeko, gero proiektua martxan jartzeko.

    Rakel (10:14 pm 3 abendua, 2015)

    2016a azkar #hasi, 2016an aske hazi, 2016an hezi arresirik gabe, 2016an asetu. Hauxe nire xedea!

    Ainara (10:18 pm 3 abendua, 2015)

    2016a #hasi irrifar batekin. Urteberria #hasi, amaitzear dagoen urtea amaitu dudan bezain ondo. Pertsona zoragarrietaz inguratu eta amaitu gabe nakan litzenziatura amaitu.

    amaia (10:19 pm 3 abendua, 2015)

    Lana eta ardurak leurriz hartzen ikasi nahi dut. Nik bizitzaz zertxo bait gehiago disfrutatzen hasi nahiko nuke, neretzat denbora tarte bat gordetu eta zeinek daki behar bada maitasunari aukera bat eman ere.

    ander (10:22 pm 3 abendua, 2015)

    Patinak erosi eta ikastaro bat egin nahiko nuke alabari jarraitu ahal izateko.

    Jose (10:23 pm 3 abendua, 2015)

    #hasi bizitzen! Benetan garrantzitsuak diren gauzak baloratuz

    Irene (10:23 pm 3 abendua, 2015)

    Nik lana aldatu dut eta lan berrian egonkortu eta egunero hobetzen joan nahi nuke.

    Xabier (10:31 pm 3 abendua, 2015)

    Urte zoriontsu bat edukitzea mundu guztia

    Beatriz (10:31 pm 3 abendua, 2015)

    Nire asmoa kirola egiten hastea da. Batez ere osasunez #hazi eta indartzeko. Baja luze honen ondoren nire bizkarra iada prest baitago lanari gogor egiteko.

    Fernando (10:39 pm 3 abendua, 2015)

    2016 urtean #hasi lanean.

    Eneko (10:39 pm 3 abendua, 2015)

    2016a #hasi eta jarraitu bizikleta askoz gehiago erabiltzen. Lanera joateko, hirian mugitzeko eta kirola egiteko!

    Itziar (10:39 pm 3 abendua, 2015)

    Afizioz eta bakarrik ikasten jostun lanetan nabil. 2016.urterako gustatuko litzaidake ikastaro bat egitea, adibidez Parisen. Beti entzun dudan “Corte Paris” famatua ezagutzeko.

    Eider (10:47 pm 3 abendua, 2015)

    2016ko nire helburua denbora edukitzen hastea da: Gozatzeko, bizitzeko, besteei laguntzeko, zoriontsu izateko, irribarreak oparitzeko, maitatzeko, amesteko… Denbora pertsona maiteei oparitzen #hasi

    ainhoa (10:55 pm 3 abendua, 2015)

    Nk bizitza berria #hasiko dut bizilekuz aldatuta; Donostira joango naiz bizitzera urtea hasteraekin batera. Ea 2016ak zer dakarren!

    Mikel (11:12 pm 3 abendua, 2015)

    Aspaldiko partez bidaia luze bat egiteko!

    Mikel (11:44 pm 3 abendua, 2015)

    Ikasketak gogoz amaitu eta disfrutatzen 2016a ahalik eta ondoen #hasi behar!!! Pirineoetarako asteburu pasa bat bultzada ona izango zatekeen!

    Amaia (11:49 pm 3 abendua, 2015)

    Orainean dagolako energia, berau bideratu. Orainean ondo egon eskero etorkizunean hobe egoteko esperantsaz.

    Eider (11:52 pm 3 abendua, 2015)

    2015 gaixki bukatu nahi ez dudalako
    urtarrilean lana utzi, maiatza ebakuntza, urria autonomo izateari utzi eta abenduan bajan egoteari utzi, beraz parorik ez urtea hasteko ondo letorkit laguntza pixkat

    unai (12:02 am 4 abendua, 2015)

    nahi eta desio guztiak urtea hasterako utzi ordez, #hasi gaurdanik pixkanaka pixkanaka ekiten, pausuz pausu erritmoa galdu gabe!

    Ainhize anuzita lujua (12:07 am 4 abendua, 2015)

    Aurten proiektu berri batean sartuko gara….auzokide batzuk….espero dugu…ondo ateratzea!!!!

    Josune (12:29 am 4 abendua, 2015)

    Urtea neure buruari omenalditxo bat emanez hasi nahiko nuke. Asteburuko eskapadatxoren bat agian.

    Elena (1:38 am 4 abendua, 2015)

    2016 urte berri honen hasiera, nire ekaineko ezkontza burubelarri prestatzen hasteko behar dut eta horretarako erabiliko nuke dirua, egun berezi horri dagokion garrantzia eman ahal izateko.

    izas (5:21 am 4 abendua, 2015)

    Familiares in goza tu eta nere burlar den ora pica bate man miro pixka bat egin eta denominado pozik

    Ido (5:23 am 4 abendua, 2015)

    Urte berria doinu berriez hasiko dut. Urtebetez paretan zintzilik dudan kitarra zorrotik atera eta kitarra klaseak jasotzen hasiko naiz.

    Unai (6:40 am 4 abendua, 2015)

    Urtea hasi zaharra bukatu baino hobe. Umeekin disfrutatu…

    Amaia (6:43 am 4 abendua, 2015)

    Nik osasasuna eskatuko nuke nire familia guztiarentzat

    gurira (6:48 am 4 abendua, 2015)

    Urtea hasi eta egun bakoitza bizitzearekin nahikoa da, edozer dela ere zerbait ekarriko digute eta.

    Aitor (6:49 am 4 abendua, 2015)

    Ni, musika zalea naiz, eta tokatuz gero 15 disko zahar erostekotan naiz. Musika lagun onena…

    aitzol (7:17 am 4 abendua, 2015)

    Bizi!!!!!!!!!!
    diruaren menpe egon gabe, egunero bizi eta momentu guztiak aprobetxatuz bizi.
    Bizi!!!!!!!!!!

    Aitziber (7:24 am 4 abendua, 2015)

    Gure bizitzak, musikaz goxatzeko asmoa dugu; semeari piano bat oparitu nahi diogu (aurikularrekin batera….badaezpada ere)….

    Leire Portu Telletxea (7:29 am 4 abendua, 2015)

    2016an, familian kirola egiten hasi nahi dut. Bakarrik egiten dut, baina orain haurrak haunditzen ari direla, asteburutan mendi irtenaldiak egin nahi ditut, kirola eta turismoa uztartuz, eta baita familia oraindik gehiago elkartzeko ere bai.

    Gernikarra (7:39 am 4 abendua, 2015)

    2016an kirola serioago egiten eta elikadura zaintzen #hasi gure dot!!!!

    Rober (7:41 am 4 abendua, 2015)

    Esaerak dioenez, zaharra ondo amaitu eta berria hobeto hasi; horixe nire helburu bakarra. Osasuna, lanari eutsi, familia, bidaiatxoren bat, lagunartea,… horretan guztian gastatuko dut suertatuko zaidan diru apur hori.

    Arantxa (7:45 am 4 abendua, 2015)

    Mendiz mendi hasi nahiko nuke 2016. Naturan galtzeak ekartzen duen askatasunaz gozatuz hasiera eman nahiko nioke 2016 urteari!

    andoni (7:45 am 4 abendua, 2015)

    aspaldiko partez mendira joan gabe: umeak txikiak zirelako eta ni nagia. Baina heldu da garaia guztiontzat bota berriak lortzeko eta gure mendiak esaguzteko!

    Mikel (7:54 am 4 abendua, 2015)

    Soul talde bat hasiko dugu! Otsailan lehen kontzertua!

    Hodei (8:00 am 4 abendua, 2015)

    Lagunen lagun izaten #hasi nahi dut 2016an, lagunekin egoteko eta gozatzeko denbora gehiago hartu.

    danel (8:21 am 4 abendua, 2015)

    #hasi dezagun 2016a ilusioagaz!

    Leire Tapia Zulaika (8:24 am 4 abendua, 2015)

    2016an Euskal Herria ezagutzen #hasi behar dugu. Baina mediz mendi, bai bizikletan eta bai oinez. Erropa egokia jarri eta martxan jarri nahi dut 2016an.

    Leire (8:25 am 4 abendua, 2015)

    Lasai bizi, bakea eta maitasuna lagun.

    Josune (8:31 am 4 abendua, 2015)

    Osasuntsuago jaten ikastea da nere helburuetako bat, 2016 urterako

    Jon (8:38 am 4 abendua, 2015)

    Nere kasuan ez naiz ni bakarrik bizitza berri bat #hasiko duena, nere bizitzako emakumea eta biok ezkondu egiten gera, eta espero degu biontzako izatea bizitza berri eta zoriontsu baten #hasiera.

    laura (8:41 am 4 abendua, 2015)

    Nik 2016ean dantzan #hasi nahi dut!!
    Modalitate berriak ikasi eta ikasi eta ikasi!!

    Zuberoa González (9:01 am 4 abendua, 2015)

    Datorren urtea pixka bat motelago bizitzea nahi dut, horrela familako eta lagunetako gehigo gozatuko dut.

    Oihana Uria (9:06 am 4 abendua, 2015)

    Nire alabarekin denbora gehiago egoten hasi nahi dut. Ordutegia antolatu edo denbora nonbaitetik atera, baina elkarrekin denbora gehiago pasa nahi dut.

    Oihane (9:08 am 4 abendua, 2015)

    Egunak, hasieratik bukaerara, dituen gorako eta beherakoekin, eguzkitsu edo euritsu, gozatzen hasi nahi ditut.

    Aiora Padilla Urkiola (9:10 am 4 abendua, 2015)

    Karrera Amaierako Proiektua egiten hasi nahi dut, proiektu pertsonal gisa.

    Miri (9:11 am 4 abendua, 2015)

    Lilatoiean parte hartzeko entrenatzen. Nire lehenengo krosa izango da.

    Oskar García (9:17 am 4 abendua, 2015)

    Nire bi urteko hirukientzako izango da oparia, arropa eta jostailuak erosteko edota olentzero opari bereziak egiteko.

    Urko (9:29 am 4 abendua, 2015)

    Ia 2016an klaseak ingelesez ematen hasten naizen!

    LEIRE LOPEZ GOIBURU (9:37 am 4 abendua, 2015)

    Niretzako denbora hartzen hasi nahi dut: lasai egoteko tartxekoa. Nire momentikoa.

    Larraitz (9:52 am 4 abendua, 2015)

    Nik 2016an meditazioari buruzko ikastaroa egingo dut, beste toki batetik bizitzen ikasteko.

    igor (9:54 am 4 abendua, 2015)

    ia datorren urtean frantseseko B2 maila gainditzen dudan!!

    Aitziber (10:02 am 4 abendua, 2015)

    Aurten naturaz gozatu nahi dut. Denbora onarekin mendira joatea pozgarria da, udazkenean aldiz ostoek ematek dioten ikutuarekin ikusgarri daude mendiak baina neguak ere badu bere zarma. Mendiak txuri txuri daudenean benetako paraje bihurtzen da eta pausoz pausoz bidea nola egiten duzun ikusteak ez dauka preziorik.

    Iban Urkiola (10:08 am 4 abendua, 2015)

    Ba nik datorren urtea tabakoa utziko dudan urtea izatea espero dut. Horrela bizi berri eta osasuntsuago batetaz gozatu ahal izateko.

    Luis (10:27 am 4 abendua, 2015)

    2016ean familiarekin batera naturan gehiago ibiltzea eta gozatzea nahiko nuke

    Ion (10:33 am 4 abendua, 2015)

    Nire helburua urtea bukatu dudan bezala hastea da, orain berri ezagutu dudan pertsonarekin, oso pozik.

    ALOÑA (10:43 am 4 abendua, 2015)

    Lasaixeago bizi nahiko nuke, nire inguruan dudanaz disfrutatuz eta gozatuz.

    Elisa (10:43 am 4 abendua, 2015)

    Ni 2016ean lan egiten #hasiko naiz! Hori da nire helburua

    Oscar (10:58 am 4 abendua, 2015)

    Epe luzerarako proiektu berria #hasi egingo dut urtarrilean nire bikotearekin, batera bizitzera joango garelako

    Omayra (11:08 am 4 abendua, 2015)

    Hastear dagoen urte berri hau bidai luze batekin #hasi nahi dut. Abuztutik daramat OPEa prestatzen ta bada garaia azterketa egin bezain pronto ahalik eta urrunen joan ta deskonektatu. Zeinek daki, Indonesia, Vietnam…

    Leire (11:14 am 4 abendua, 2015)

    Urte berria lan profesionala aparkatu eta berriro ikasten hasteko hartu nahi nuke.

    Leire Igual Romo (11:22 am 4 abendua, 2015)

    Aupa DAnori!!!
    2016an ez ezik…2015erako ametsa da hau be! Operitu berri duten nire amatxoa lehen bai lehen hobetzea..berrirz be bizitza normala egiten jartzea. eta ahalik eta min gutxienik izatea desio dot, bihotz-bihotzez..Bai Horixe!!
    Osasuna baita bizitza honetan dugun altxorrik prexiatuena..ohar gaitezen behingoz!!

    urko (11:24 am 4 abendua, 2015)

    Urte honetan lan proiektu berri bat hasi nahi dut.

    Leire Igual Romo (11:24 am 4 abendua, 2015)

    Bueno..ta eskatzeagatik….Energia eta indarrak kentzen ari zaizkidan MAster 8del Universo..) inportante hau, behingoz ondo amaitu eta irakasle lez ihardutea!!!

    urko (11:26 am 4 abendua, 2015)

    Datorren urtean lan proiektu berri bat hasi gura neuke.

    Jokin (11:30 am 4 abendua, 2015)

    2016a Euskal Herrian ezagutzen ez ditudan bazterrak ezagutzeko urtea izan dadin nahi dut.

    HARITZ (11:33 am 4 abendua, 2015)

    2016ean bateria jotzen #hasi nahi dut

    MIKEL (11:40 am 4 abendua, 2015)

    Azken urteetan jende askok sufritu du etxetik kaleratzea, langabezia, lan prekarioa…enpresa handiak, bankuak eta politiko batzuk aberasten ziren bitartean.

    Datorren urtean gustatuko litzaidake egoera hobetzea eta bide batez politiko eta arduradun ustelak kartzelan ikustea.

    angel (11:43 am 4 abendua, 2015)

    datorren urtean bóxer arrazako zakur bat eroste izango litzateke. udan nire txakurra hil zitzaidan

    Joseba (11:51 am 4 abendua, 2015)

    #hasi eta buka, gozatu urtea goitik beheraino!

    Kris (12:23 pm 4 abendua, 2015)

    Apurtxo bat zoriontsuagoa izaten ikasi nahiko nuke. Ari naiz, beraz, apurtxo bat haratago iritsi. Besterik ez.

    Estibaliz (12:23 pm 4 abendua, 2015)

    Bizitzari zukua ateratzen #hasi nahi dot!!! Buruhausteak irabazten ari dira eta…

    Natalia (12:39 pm 4 abendua, 2015)

    Nik nahi dut, nire euskarako ikasketak jarraitzea…ea lortzen dudan ega perfila, ez dago gaizki Valladolideko emakumea izateko, ez da?

    Leire (12:50 pm 4 abendua, 2015)

    Nik Pedagogia Sistemikoaren inguruko masterra egin nahi dut. Datorren urtean hasi eta bi urtez luzatuko dena.

    Leire (12:51 pm 4 abendua, 2015)

    Lanera bizikletaz joaten hasi nahi dut baina horretarako bizikleta bat erosi beharko nuke. Ea zortea dudan eta laguntza honekin…

    Leire (12:53 pm 4 abendua, 2015)

    Alabarekin oporretara joan nahiko nuke. Pirinoetara, edo Mediterraneora, edo irla batera, edo andaluziara…. Berdin zait nora!!

    Gurutze (12:53 pm 4 abendua, 2015)

    Hizkuntza berri bat ikasten hasi nahi dut.

    Kemo (12:54 pm 4 abendua, 2015)

    Afrikarra izanda, euskara ikasten hasiko naiz.

    Jose K (12:56 pm 4 abendua, 2015)

    Kaixo, 2016rako lan proiektu berri baten hastea da nire desioa.

    Laura (1:00 pm 4 abendua, 2015)

    Voy a empezar mi casa nueva con muuucha ilusión.

    ione (1:16 pm 4 abendua, 2015)

    Nire nahia: berreskuratu dudan lasaitasuna eta proiektu berriekiko ilusioa mantentzea!

    ARANTZA (1:30 pm 4 abendua, 2015)

    Nire lagunekin denbora gehiago pasatzea izango da 2016an 3hasi nahi dudan gauza!

    Maite Fernandez (2:11 pm 4 abendua, 2015)

    Bizitza gehiago disfrutatu eta lasaiago bizi.

    Iñigo (2:21 pm 4 abendua, 2015)

    Nere hasiera diferentea izango da, izan ere lehenengo aldiz, gure familia 3 kidekoa bait da, gure alabatxoa orain dala gutxi etorri bait zaigu bizitza alaitzera! Beraz 2016rako desiorik handiena, familia elkarrekin denpora gehiago izatea!

    idoia (2:42 pm 4 abendua, 2015)

    lokaltxo zaharra behingoz txukuntzen dudan

    Alaitz (2:44 pm 4 abendua, 2015)

    Nik 2016an josten ikasi nahi dut; hainbat gauza polit egin ahal izateko nire seme alabei.

    Irune E (3:04 pm 4 abendua, 2015)

    2016an Irune 4.0 #hasiko da. Agur Irune 3.9

    Miryam A. (3:47 pm 4 abendua, 2015)

    Nik Gabon hauetan eta 2016 an zehar liburu bat idazteko asmoa daukat.

    Leire (3:50 pm 4 abendua, 2015)

    Lasai egon, gauza gehiegi egin gabe.

    Manu (4:02 pm 4 abendua, 2015)

    Nik urte honetarako eta datozen urte guztiendako osasun ona eukitzea eskatzen dot, niretako eta lagun senide guztientzat.
    Eta gure munduan dirua hobetu banatu, inor goserik eta egarri ez pasatzeko.

    Ioseba (4:17 pm 4 abendua, 2015)

    Tipiko topikoa. Osasuna eta sasoia. Hurrengo urtia aurtengua bezian ona izan dadila

    Jone (4:24 pm 4 abendua, 2015)

    Bizikleta bat lortu eta lanera bizikletaz joaten hasi nahi nuke guztion osasunerako

    Aitziber (4:41 pm 4 abendua, 2015)

    Gurutze puntua egiten hasi nahi dut, baita igeriketa ikastaro bat ere.

    Nuria (5:06 pm 4 abendua, 2015)

    Bidaiatzia gustatzen jata ta orduan pentsau dot ingles ikastia, ze ez dakit bapez.

    Iñaki X. Olano Revuelta (5:14 pm 4 abendua, 2015)

    Familia aurrera ataratea…..

    Liher (6:22 pm 4 abendua, 2015)

    Yoga-ko klaseak hastea nahiko nuke

    Lorea (6:35 pm 4 abendua, 2015)

    Marrazten hasi

    AMJ (6:48 pm 4 abendua, 2015)

    Japoniara bidaiatxo bat eskatzen dio tiempo 2016 urteari

    Susana Molina (6:48 pm 4 abendua, 2015)

    Ni orain hankaz gora dudan bizitzari buelta ematen saiatuko naiz.

    Josune (6:55 pm 4 abendua, 2015)

    Bolondres lanak egiten #hasi nahi det. Berekoikeriak alde batera utzi eta besteei harreta gehiago jarri eta gure esku dagoen guzia eskeini.

    Aran (7:22 pm 4 abendua, 2015)

    Gu baino okerrago dauden pertsonetaz pentsatzen ari naiz… Errefuxatuak, etorkinak, … molabait nire laguntza eskeintzea gustatuko litzaidake.

    Marta (9:21 pm 4 abendua, 2015)

    Hasi baino.. 2015ean hasitakoak bukatu.. Emakumea.. Kirola.. Munduko Txapelketa bat.. Entrenamenduak, nekea, urduritasuna.. Podiumaren alderik altuena sentitzeko urtea izan behar da 2016… Ikurriñak merezi duelako!

    Eloi (10:18 pm 4 abendua, 2015)

    Plaza ateratzea!!!!

    maite (10:29 pm 4 abendua, 2015)

    Eguneko momentu txikiez disfrutatzen jarraitzea!!

    Nagore (10:56 pm 4 abendua, 2015)

    2016an, 2015ean estreinatutako amatasuna, ahalik eta era arduratsuenean aurrera eramateko, eginiko ahalegin guztien fruituak jasotzen hasiko gara. Gure, nere, familia berriaren hobe beharrez, ama izateaz aparte, ikaslea izan ondoren, lan-munduan berrikuntzak izaten hasiko naiz.

    Maider (2:11 am 5 abendua, 2015)

    Guk pisu berria estrenatuko dugu ta gure bizileku berria gozatzen hasiko gara.

    igone (8:23 am 5 abendua, 2015)

    lasai ibiliko naiz, ez naiz arduratu hainbeste, Hori da nire asmoa

    Sonia (9:35 am 5 abendua, 2015)

    Denbora librea etxeko txikientzat.

    Jose Javier (10:58 am 5 abendua, 2015)

    Nere inguruan sortzen den guztiari eta guztieri, arreta gehio eskeiñi. Era guztietako kontuak zainduz, guztion
    bizitza obetze aldera.

    Jose Javier (11:03 am 5 abendua, 2015)

    Ederra litzake proiektu berri bateko ilusioa sortzea

    GORKA (11:49 am 5 abendua, 2015)

    Urte berriarekin batera lanean hasi eta lanera trenean joaten hastea. Kotxea alde batera utzita.

    Igo (12:03 pm 5 abendua, 2015)

    Carpe diem. Eguneroko gauza txikietaz ohartu eta gozatu

    Ander (12:20 pm 5 abendua, 2015)

    Gauza berri asko “ikhasi ” nahiko nituzke 2016an: italiera, kitarra edo pianoa, gauzak patxadaz hartzea…

    Iski (1:55 pm 5 abendua, 2015)

    Aspaldiko amets bat betetzen hasi nahiko nuke 2016an: kirol-kazetaria izatea.

    izadi (2:24 pm 5 abendua, 2015)

    Momentua bakoitza txikia bada ere apreziatzen eta ezetza gehiagotan esanez hasi nahiko nuke nire urte berri hau! a ta bueno 200 euroak egokituz gero familiarekin asteburu bat kanpoan igaroz momentu txiki horiek disfrutatzen hasteko! =)

    Ainara (5:11 pm 5 abendua, 2015)

    Nik Naturopatiako ikasketekin jarraitzeko erabiliko nuke dirua, nire ametsa da!

    Maier (8:16 pm 5 abendua, 2015)

    2015. urtea oso gogorra izan da guretzat, eta beraz, 2016. urtea familiarekin indarrak hartuz hastea gustatuko litzaidake

    Xabier (5:23 pm 6 abendua, 2015)

    2016an 2015ean baino zoriontzuagoa izan.

    Alvaro (9:00 am 7 abendua, 2015)

    Urte honetan kirolak egindako galerak atzean utzi eta gogor eman maite dudan kirolari.

    Jurdana (9:43 am 7 abendua, 2015)

    2016an etxebizitza berri bat erosi ta bizi berri bat #hasi.

    Alfonso (9:56 am 7 abendua, 2015)

    Hurrengo ikasturtean #Zaintzak nere bizitzaren erdigunean kokatzen #hasi-ko naiz. Nere burua eta inguruko pertsonak behar bezala zaintzea izango da erronka.

    Eugenio (12:14 pm 7 abendua, 2015)

    Kirola gehiago egin eta kilo batzuk gainetik kendu

    Eugenio (12:16 pm 7 abendua, 2015)

    Lasaiago bizi

    NAGORE (4:18 pm 7 abendua, 2015)

    Datorren urtean, neretzako denbora gehiago izaten saiatuko naiz.

    Miren (6:26 pm 7 abendua, 2015)

    2016an proiektu berri pila bat #hasi nahi ditut: enpresaren branding-a egin eta albo batera utzita dauzkadan gaiak (marrazketa, kirola, filosofia,…) berreskuratu nire egunerokotasunean.

    Jaione (6:34 pm 7 abendua, 2015)

    2016an Advance azterketa prestatzen #hasi-ko naiz, baina baitez ere nire ingurukoak eta neure burua hobeto zaindu eta hobeto maite.

    miren alazne (9:17 pm 7 abendua, 2015)

    datorren urtean gastronomiako kurtzilloren bat eta parte hartu aiko dantza taldearekin erromeria baten

    Haizea Aguinaga (10:16 pm 7 abendua, 2015)

    2016an triatloi bat amaitzen saiatuko naiz

    Matxalen (11:24 pm 7 abendua, 2015)

    Ieepa! Lasterbidean txikian korrika egingo dut

    Amaia (10:11 am 8 abendua, 2015)

    Buruan bueltaka ditudan asmo berri horiek guztiak, pixkana martxan jartzen #hasi nahi dut urte honetan zehar.

    maribi (11:22 am 8 abendua, 2015)

    Datorren urtean proiektu berria #hasi nahi dut……Nohokai izango da markako izena….eta gauzak handmade egingo dut 🙂

    ugaitz (12:17 pm 8 abendua, 2015)

    Igeri egiten ikasiko dut.

    Larraitz (1:17 pm 8 abendua, 2015)

    Nik ilusio haundiz liburu bat idazten hasiko naiz. Baditut ideiak, horri ekitea falta zait eta ondoren argitaratzen lortzea.

    Roberto (1:52 pm 8 abendua, 2015)

    Nire umeak beren artean ondo konpontzea

    Jon Zimarron (4:24 pm 8 abendua, 2015)

    Datorren urtean arbola pare bat landatu nahiko nituzke, “Guerra y Paz” irakurri gaztelaniaz ( euskaraz ez baitago), Izaga mendira igo eta oihu luze bat bota eta Donostian egunpasa polit bat egin. Horixe.

    kepa kortaberria castro (4:51 pm 8 abendua, 2015)

    Azido urikua apurtxu bat bajatu biko da,… jej!

    Marian (9:03 am 9 abendua, 2015)

    Hobeto bizi!!

    Nobi (10:32 am 9 abendua, 2015)

    Argazkilaritza ikastea

    Asier (12:47 pm 9 abendua, 2015)

    Nik euskara gau-eskolak ematen hasiko dut urtea. Bilboko bost etorkin gazterekin hasiko naiz. Etorkizuna gaurdanik eraiki.

    Xa2 (1:21 pm 9 abendua, 2015)

    Bizi.

    Eneritz (1:35 pm 9 abendua, 2015)

    Ni 2016. urtean ingelera ikasten hasiko naiz.

    Larri (2:49 pm 9 abendua, 2015)

    Eguneroko une xumeenak ere gozatzen #hasi nahiko nuke

    Eider (3:18 pm 9 abendua, 2015)

    Alpeetako eski-estazioetan barrena bidaia egiteko primerakoa izango litzateke, hala nola portatil berria erosteko, lanerako berritzeko premia bait dut!!!

    edurne (4:04 pm 9 abendua, 2015)

    Bide hasieran gea…oraingoan bai !

    Idoia (5:55 pm 9 abendua, 2015)

    Familiarekin eta lagunekin momentu bikainak gozatzeko denbira bilatzea.

    arkaitz (8:34 am 10 abendua, 2015)

    naparruko españiako txapelketako rallya korritu nahiko nuke

    Zuriñe (9:40 am 10 abendua, 2015)

    2016ko segundu bakoitza, gertukoak zoriontsuak egin nahiko nuke

    Iker (11:24 am 10 abendua, 2015)

    Neure alabatxoarekin #hasi nahi dut 2016a, lehenengo pausuak nola ematen dituen ikusten, eta berarekin kilomoetroak eta kilometroak egiten.
    Gehiago aurrezten hastea ere gustatuko litzaidake 😛

    Mikel (2:08 pm 10 abendua, 2015)

    Urte hasieratan beti promes pila bat egin daitezke urte hori behar den bezala hasteko eta erronka berriak izateko. Nire kasuan, ez det erronka hau urtea amaitzear egoteagatik edota urte berri bat hasteagatik egingo, baizik eta, beharrezkoa dudalako nire eguneroko bizitzan poztasuna lortzeko. Nire familiarekin eta are gehiago nire bi anaiekin dudan erlazioa sendotzea nahiko nuke. Horregatik, orain 2016an sartuko garenez eta gabonetako egun hauek familian elkartzekoak direnez aukera bertan aprobetxatuko dut. Horrenbestez, hurrengo urterako nire helmuga familia-erlazioa sendotzea izango da.

    Agurtxu (2:14 pm 11 abendua, 2015)

    Ba, niri…. familikoekin Afrikako herrialden batera bidaia on bat egitea gustatuko litzaidake ¡¡

    Garazi (3:55 pm 11 abendua, 2015)

    2016an irudiz eta ipuinez osatutako liburu bat idatzi nahi dut. Horretarako photosop erabiltzen ikasiko dut lehenik. Besarkada handia!!

    Maialen (4:34 pm 11 abendua, 2015)

    Korrika egiten hasi nahiko nuke

    ariane (6:44 pm 11 abendua, 2015)

    Nire sentimenduak adierazten #hasi-ko naiz. Maite zaitut esaten #hasi-ko naiz. Besarkadak ematen #hasi-ko naiz. Oraindik garaiz nago eta!

    Ager (11:59 pm 11 abendua, 2015)

    Nire familia eta lagunentzat neure eskuekin plater gozoak sukaldatzen ikasi gura dut.

    Leire (8:16 pm 13 abendua, 2015)

    Nire lan kontsulta lekuz mugitu nahi dut eta horretarako eman beharreko pausoak ematen #hasi!!

    Idoia (10:04 pm 13 abendua, 2015)

    Nik eguraldi onarekin hasi nahi dut.

    Ines (5:55 pm 16 abendua, 2015)

    Punto de cruz-en utzia neukan tapiza bat berriz hartu eta bukatu egin nahi det

Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.