Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Esan iezaguzu zein den zure bizikleta-ibilbiderik gogokoena, eta hartu parte gure hileroko lehiaketan

Esan iezaguzu zein den zure bizikleta-ibilbiderik gogokoena, eta hartu parte gure hileroko lehiaketan

Hilero, irailetik aurrera, bizikletaz egiteko ibilbiderik gogokoenen berri ematera eta Euskadi Txirrindularitza Fundazioaren maillotaz, bidoiaz eta txanoaz osatutako lotea (Etxeondok diseinatua eta LABORAL Kutxak babestua) irabaztera gonbidatzen ditu LABORAL Kutxak bere Twitter, Facebook eta Instagrameko kontuak jarraitzen dituzten pertsonak.

LABORAL Kutxan, beti egin dugu herri-kirolaren eta oinarrizko kirolaren alde, eta, zuetako askok dakizuenez, babes horren barruan Euskadi Txirrindularitza Fundazioarekin, Orbearekin eta Etxeondorekin besoz beso ari gara lanean (2018. urteaz geroztik), gure haurrek txirrindularitzan baldintzarik onenetan aritzea xede duen kirol-proiektu bat bultzatzeko.

Badakigu ez gaudela bakarrik ahalegin horretan, gure inguruko pertsona asko eta asko zaretela kirol horren zale eta gustukoen dituzuen paisaietan zehar pedalei eragitera irteten zaretela.

Hori dela eta, zu bezalako txirrindulari amateurrentzat hileroko lehiaketa bat egitea erabaki dugu, eta guri eta gainerako erabiltzaileei zure bizikleta-ibilbiderik gogokoenen berri ematera gonbidatu nahi zaitugu. Animatzen zara parte hartzera? Oso erraza da!

Zuen ibilbidea bidaltzeko eta parte hartzeko modua

Gure sare sozialetan —Facebook, Twitter, Instagram—, ibilbide motaren bati buruz galdetuko dizuegu hilero. Zein da gehien gustatzen zaizuena hankak trebatzeko? Eta hirian zehar ibiltzeko? Eta paseoak egiteko?

Gogoko ibilbide bat baduzue, .gpx formatuan bidal diezagukezue bi bide hauetako baten bidez: posta elektroniko bidez laboralkutxa@gmail.com helbidera edo WhatsApp bidez 677 662 867 zenbakira. Zalantzaren bat baduzue, bizkor argituko dizuegu WhatsApp bidez.

Hilero, gehien gustatu zaigun ibilbidea aukeratuko dugu, eta egileak sari bat jasoko du, bere hobbyrik gogokoena egiten jarraitu ahal izan dezan.

Gainera, ibilbiderik interesgarrienak gure Wikiloceko profilean esekiko ditugu, nahi duzuen guztiok eskuragarri izan ditzazuen. Bizikleta-ibilbideak maite dituzten guztientzat erreferentziazkoa den aplikazio horretan jarraitzera animatu nahi zaituztegu.

Iraileko lehiaketa abian da: hasteko ibilbideak

Abian jarri berri dugu gure lehen lehiaketa. Gaia? Hasteko ibilbideak. Zein ibilbide lasai eta atsegin gomendatzen diguzu bi gurpilei gustua hartzen hasteko?

Bidali zure fitxategia posta elektroniko bidez laboralkutxa@gmail.com helbidera edota WhatsApp bidez 677 662 867 zenbakira, eta zorte on. Parte hartzeko epea irailaren 17ko 12:00etan amaituko da. Une horretan, lehiaketa itxiko dugu, eta irabazlea hurrengo egunetan jakinaraziko dugu.

Ezagutu ditzagun elkarrekin gure lurrak eskaintzen dizkigun ibilbideak!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.