Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Espainia zifretan (II): Hezkuntza

Espainia zifretan (II): Hezkuntza

Herrialde bat etorkizunean haziko bada, hezkuntza funtsezko alderdia da. Hori hainbat ikuspegitatik jorra daiteke, baina post honetan magnitude garrantzitsu batzuk baino ez ditugu aztertuko.

Unibertsitatez kanpoko Araubide Orokorreko Irakaskuntzako ikasle kopuruarekin hasiko gara. 2012-2013 ikasturtean 8.000.000 ikasle baino gehiago daude. Hona hemen horien banaketa:

Ikasleen guztien ehunekoa  Lanbide Heziketa % 8  Batxilergoa % 9  DBH % 23  Lehen Hezkuntza % 35  Haur Hezkuntza % 24  Hezkuntza Berezia eta besteak % 1

Aurreko ikasturtearekiko hazkunde txiki bat izan da, % 1,7koa. Azpimarratzekoa da Lanbide Heziketako ikasle kopuruak izandako hazkundea, % 4,2koa izan baita.

Ikasketak egiten diren ikastetxeei dagokienez, ikasleen % 65ek baino gehiagok ikastetxe publikoetan egiten dituzte, % 25ek itunpeko ikastetxeetan eta % 5ek baino apur bat gehiagok itunpekoak ez diren ikastetxe pribatuetan.

Unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzari dagokionez, alderdi negatiborik azpimarragarriena eskola-uzte goiztiarra da, 18 eta 24 urte arteko populazioaren artean % 25ekoa baino handiagoa baita. Horrek esan nahi du kolektibo horrek ez duela bigarren hezkuntza gainditu eta ez duela prestatzen jarraituko. Kontsolagarria ez den arren, Autonomia Erkidegoen arteko aldeak oso handiak dira, eta Euskadiren kasuan tasa hori % 20koa baino txikiagoa da. Baina deigarria da gizartearen zati bat ez dela etorkizun hobea bermatzeko hezkuntzaren garrantzia baloratzeko gai.

Unibertsitateko hezkuntzari dagokionez, lehenengo daturik azpimarragarriena hau da: sarbide-probetara aurkezten diren (2012an 278.818 ikasle, aurreko urtean baino % 2,8 gehiago) ikasleetatik % 55,3 emakumezkoak direla eta gainditurikoen tasa % 85 ingurukoa dela.

Unibertsitate-ikasketetan, 1.500.000 ikasle inguru matrikulatzen dira guztira, eta berriz ere emakumeak (% 53,9) gizonezkoak baino gehiago dira.

Eta zifra horien guztien aurrean, zuok galdetuko duzue ea gure herrialdeko hezkuntzak maila handia edo txikia duen. Bada, hezkuntzaren kalitatea alde batera utzita, oso gai korapilatsua baita, 30 eta 34 urte arteko populazioaren % 40k burutu ditu unibertsitate-ikasketak. Datu hori Europar Batasuneko batez bestekoa baino askoz handiagoa da.

Azken finean, esan daiteke prestakuntza handiko giza kapitala dugula. Horrek etorkizuna baikortasunez ikustera eraman behar gaitu. Halere, ez dugu ahaztu behar egungo krisiaren eraginez askok gure herrialdetik alde egin dutela.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.