Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Etxeko gastuak: profesional autonomoentzako kenkari berriak

Etxeko gastuak: profesional autonomoentzako kenkari berriak

2018ko urtarrilaren 1etik, norbere kontura lan egitea pixka bat errazagoa da, indarrean sartu den Lan Autonomoaren Premiazko Aldaketen Legeari esker.

Kongresuan aho batez onartutako Lege berri horrek profesional autonomoen eskaera historiko bati erantzuten dio: beren eginkizun profesionala etxean gauzatzen duten norbere konturako langileek urari, gasari, elektrizitateari, telefoniari eta Interneti dagozkien hornidura-gastuen % 30 desgrabatu ahal izatea, hori bai, jarduera horretara bideratutako etxebizitzaren ehunekoari aplikatuta. Orain azalduko dizugu.

Zein baldintza bete behar dira kenkari horiek aplikatu ahal izateko?

Kenkari horiez baliatzeko, Ogasunak zure egoeraren alderdi guztiak ezagutu behar ditu. Beraz, etxetik lan egin behar baduzu, hala aitortu behar duzu jarduera abiarazten duzun momentuan, 036 eredua betetzean (edo 037 sinplifikatua). Bertan, zure negozioa garatuko duzun etxebizitzaren zein zatiri eragiten dion zehaztu beharko duzu. Lan egiteko etxebizitzaren zenbat metro karratu erabiliko dituzun deskribatu behar duzu, hau da, zure jarduera gauzatzeko erabiliko duzun kontsultak, bulegoak edo estudioak zenbat neurtzen duen.

Adibide praktiko bat irakurri nahi duzu?

Demagun zure etxebizitzak 100 metro karratu neurtzen dituela eta zure lantokia instalatzeko 15 erabiliko dituzula. Hornidura-faktura guztietatik % 30 bakarrik kendu ahal izango duzu, hau da, gastu horiek eta eragindako metro karratuak biderkatzean ateratzen den zenbatekoaren % 30.

Demagun urari, argiari, Interneti, telefonoari eta gasari dagozkien fakturen artean, guztira 500 euroko gastua duzula. Kantitate hori lantokira bideratutako etxebizitza-eremuaren kasuan kasuko ehunekoarekin biderkatuko dugu. Kasu honetan, pentsa dezagun 15 metro karratu hartuko dituzula; 100 metroko pisu batean, % 15a izango litzateke. Beraz, 500 x % 15 = 75. Zifra horri aplikatu ahal izango diozu % 30eko kenkaria. Horrenbestez: 75 x % 30 = 22,5 euro. Hori da kendu ahal izango duzun azken kantitatea.

Aldaketa garrantzitsua Ogasunaren ohiko irizpidean

2015. urte amaierara arte, Ogasunaren zerga-irizpideak ez zituen kengarri gisa hartzen hornidura-gastuak, horietako bakoitza justifikatzeko kontagailu independenteak edo erabilera profesionalera bideratutako telefono- eta Internet-linea bat izan ezean. Dena den, Administrazio Zentraleko Auzitegi Ekonomikoren (TEAC) urte horretako iraileko ebazpen batek politika horren kontrako epaia eman zuen, loteslea gainera.

Epai horren arabera, horniduren kasuan ez da aplikatu behar etxebizitzaren titulartasunetik eratorritako gastuetarako hainbanaketa bera, oso zaila baita lanari zein ehuneko dagokion zehaztea. Etxebizitzaren % 10 lanerako erabiltzen badugu, hipotekaren % 10 ken daiteke, baina… Telefono-gastuaren zer zenbateko dagokie lan arloko deiei?

Administrazio Zentraleko Auzitegi Ekonomikoak irizpide konbinatu bat proposatu zuen orduan, kontuan hartuta gure lan-jarduerak etxebizitzako zenbat metro karratu hartzen dituen, hori zenbat egunetan garatzen den eta horretara zenbat lan-ordu bideratzen diren. Hein batean, beren kontura lan egiten duten pertsonen eskaerei erantzuten zien irtenbide horrek, baina, egiaz, oso zaila zen praktikan jartzea. Lege berriarekin, atzean geratu da hori guztia.

Zein gastu ken ditzakezu etxetik lan egiten baduzu?

Orain badakizu, saia zaitez zure kontabilitate-liburuetan kontu guztiak eguneratuta izaten eta faktura guztiak gordetzen, arazorik ez izateko. Eta ez ahaztu zugandik hurbil gaituzula eta, LABORAL Kutxan, zure zalantza profesionalei erantzuteko gestore espezializatuak ditugula.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.