Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Etxez aldatzea: zer egin paper kontuekin ez galtzeko

Etxez aldatzea: zer egin paper kontuekin ez galtzeko

Batzuk askotan aldatzen dira etxez, eta beste batzuk, aldiz, bizitzan behin edo bitan bakarrik. Dena den, denak bat etorriko dira, seguru asko, diagnostikoarekin: etxez aldatzeak estresa sortzen du. Batetik, karga sinbolikoagatik: oroitzapenak atzean utzi, garai berri bati ekin eta esanahi emozionala duten atxikimendu materialak alde batera uztea. Eta bestetik… etxez aldatzea ez delako batere erraza! Gauzak muntatu eta desmuntatu, garraiatu eta garbitzeaz gain, administrazio arloko zenbait izapide edo paper kontu egin behar dira.

Paper guzti horiek zure onetik atera ez zaitzaten, hona hemen aholku batzuk.

Lehenik eta behin, erroldatzea

Hori da herriz aldatuz gero egin beharreko lehen kontua: zure udalerri berriko erroldatze-bulegora joan eta bizileku-aldaketa eskatzea. Ez duzu zure jatorrizko herrian baja hartu behar, alta bideratzean Udalak berak izapidetuko baitu dagokion baja.

NAN eta pasaportea

Zure NAN eta pasaportean helbidez aldatzea doako prozesua da. Zergatik komeni den hori egitea? Bada, etorkizunean egin beharreko paper kontu asko errazten dituelako: zure Nortasun Agiri Ofizialean benetako helbidea agertzen bada, helbideratzeak egiteko orduan ez duzu arazorik gainditu edo azalpenik eman beharrik izango.

Printzipioz, helbidea aldatzeko erroldatze-ziurtagiriaren kopia bat bakarrik eraman beharko duzu. Ez duzu argazkirik edo bestelako agiririk behar izango.

Gidabaimena duzu?

Baiezkoan, Trafiko Zuzendaritza Nagusiari zure helbide berria jakinarazi behar diozu. Gidabaimenean helbidea ez agertu arren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiak ibilgailu motordunak dituzten gidari guztien helbideak gordetzen ditu, eta jakinarazpenen bat bidali behar izanez gero, non bizi zaren jakin behar du. Hori ere doakoa da eta etxebizitzaz aldatu izanaren ziurtagiria bakarrik aurkeztu beharko duzu: NAN eguneratua, erroldatze-ziurtagiria, errolda-txartela… Herriz aldatu ez bazara, helbide berria jasotzen duen ordainagiri bat bakarrik aurkeztu beharko duzu (elektrizitatearena edo urarena, adibidez).

Kanariar Uharteetatik, Ceutatik eta Melillatik Penintsulara edo Balearretara datozen ibilgailuen helbidea aldatuz gero, ibilgailua Aduanatik bidali dutela jasotzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko duzu.

Gizarte Segurantza

Gizarte Segurantzako afiliatuek erakunde horren bulego-sarean eguneratu ditzakete beren datuak, baita paper kontuak online eginda ere. Izapide hori oso garrantzitsua da hainbat arrazoi direla eta: batetik, jakinarazpenak jasotzeko, eta bestetik, helbide berri bat izateak osasun-zentro berri bat edo osasun-zerbitzu berri bat izatea esan nahi duelako, Nafarroatik Bizkaira edo Gipuzkoatik Madrilera lekualdatuz gero, adibidez.

Zure helbide berriaren arabera zein osasun-zentro dagokizun jakiteko, Osakidetzak osasun-zentroen zerrenda bat eskaintzen du esteka honetan, baita Osasunbideak ere (Nafarroako Gobernuaren menpeko zerbitzua), honako esteka honetan. Beste autonomia-erkidego batzuek ere antzeko zerbitzuak dituzte, Madrilgoak, adibidez.

Eta Ogasuna?

Hark ere non bizi zaren jakin behar du. Batez ere langile autonomoa bazara eta etxez aldatzeaz gain helbide fiskalez ere aldatzen bazara. Erroldatze-prozesuarekin ez bezala, kasu honetan ez da nahikoa jakinarazpena leku batean bakarrik egitea, leku batean baja eman eta beste batean alta eman beharko baituzu; gainera, bietan zure helbide berria gordetzen dutela ziurtatu beharko duzu, dagozkion jakinarazpenak jaso ditzazun.

Hori ez egiteak ez du esan nahi zerga-betebeharrak bete behar ez dituzunik: aurreko Ogasunak, esaterako, PFEZ aitorpenaren berrikusketa bat bidali behar badizu eta inon aurkitzen ez bazaitu, alegazioak egiteko epeak amaitu daitezke eta Ogasunak eskatzen dizun dirua zure kontutik zuzenean kobratzea gerta liteke. Gainera, Ogasunak kontua enbargatu ahal izango du diru nahikoa ez baduzu.

Administrazioez gain…

…etxera informazioa bidaltzen dizuten zerbitzu-hornitzaile guztiei, harpidedun zaren aldizkariei eta abarrei egin beharko diezu jakinarazpena. Egun batean mahai aurrean eseri eta jasotzen duzun guztiaren zerrenda bat egitea da onena, horiei banan-banan jakinarazteko.

Jakinarazi zure bankuari!

LABORAL Kutxaren bezeroa bazara, ohartarazi gaitzazu aldaketaz zure sukurtsalean, hara joaten zaren hurrengoan; betiko sukurtsalean, lehengo etxetik gertu dagoen beste batera joan bazara, edo berri batean, bidaia luzeagoa egin baduzu. Ez dugu posta bidezko informazioa okerreko helbide batera bidali nahi!

Hori bezeroa bazara. Eta ez bazara… zeren zain zaude? Kreditu-kooperatiba bat gara eta 50 urte daramatzagu banka beste modu batera egiten. Zure zain gaude.

Aurreten dutenetako bazara

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.