Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioa abian da

Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioa abian da

2 min.

Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioa abian da

Lehen edizioak arrakasta izan zuela eta, Euskadiko Kutxak, Donostiako Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioa jarri dute abian, gaur egungo gaiak jorratzeko.

Eztabaidetan parte hartzeko gonbita irekia da: hasteko, hizlariak kasuan kasuko gaiari buruz arituko dira eta, ondoren, galderak egin eta iritziak emateko aukera izango dute bertaratuek.

Etorri nahi baduzu, oso inportantea da tokia izango duzula ziurtatzea. Horretarako, deitu 943 007 359 telefonora (08:00etatik 14:00etara) edo idatzi dialogos@komunikazioa.org helbide elektronikora. Informazio gehiago behar baduzu, hauxek dituzu telefono-zenbakiak: 943 310 831 eta 658 750 666.

Lehen elkarrizketa martxoaren 11n izan zen. Daniel Innerarity filosofoak eta Andoni Luis Aduriz sukaldariak sukaldaritzaren gaineko eztabaida ederra biribildu zuten.

Bigarren eztabaida bihar bertan da, eta lehenengoa bezalakoa edo hobea izango dela uste dugu. Hemen duzu egitarau osoa:

  • ADIMEN EMOZIONALA ETA ADIMEN ETIKOA
    • José Antonio Marina filosofo eta idazleren pentsaera adimen sortzailearen kontzeptuan oinarritzen da. Ezinbestekoa genuen elkarrizketetara gonbidatzea, adimenaren lorpen gorena etika dela pentsatzen baitu.
    • 2009ko martxoaren 31, asteartea
    • Tokia: Mª Cristina hotela
    • Ordua: 19:30
    • Aurkezlea: José Félix Martí Massó, Donostia Ospitaleko neurologiako zerbitzuburua.
  • ZIENTZIAREN KONPROMISO SOZIALA: MALARIAREN AURKAKO TXERTOAREN ADIBIDEA
    • Manuel  Elkin Patarroyo zientzialariak malariaren aurkako txertoa asmatu zuen. Sekulako eztabaida sortu zen horren inguruan; izan ere, txertoaren patentea multinazionalei ez saltzea (ezta lagatzea ere) erabaki zuen, interes ekonomikoak premiadunen osasun-beharren gainetik ez egotea saihesteko.
    • Apirilaren 22a, asteazkena
    • Tokia: Londres hotela
    • Ordua: 19:30
    • Aurkezlea: Julio Arrizabalaga, BIODONOSTIA Ikerketa Institutuko koordinatzailea.
  • OINAZEA KONTATU, OINAZEZ KONTATU

  • HERIOTZA BIZI
Zain gaituzu, zure iritzia garrantzitsua da eta.


Zein da zure erreakzioa?