Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Europako Banku Zentralaren ezohiko neurriak

Europako Banku Zentralaren ezohiko neurriak

Europako datu makroekonomikoek behin eta berriro harritzen gaituzte. Lehen ondo zeuden herrialdeak eztulka dabiltza, eta erreskatatua izango zela zirudienak gora egin du ezustean. Iparraldea – hegoaldea banaketa zalantzan jarri da eta betiko galdera egiten dugu: Zer ari da gertatzen Europan?

Atal honetako irakurleek badakite guk aspalditik diogula Europan krisi politiko handia dugula, 2007an krisi ekonomikoak eztanda egin zuenean agerian gelditu zena. Egungo bilakaera ekonomikoa gobernantza-esparru eskasaren ondorio besterik ez da, izan ere, esparru hori geldiro eta zalantzaz beterik zehaztu behar izan da. Azalpen horren bidez bakarrik uler daiteke honako hau: krisia AEBn piztu arren, herrialde horrek hazkunde-prozesu nahiko sendoari ekin dio eta Europa, berriz, atzean gelditu da, aurreikuspen nahiko txarrekin.

2014ko bigarren hiruhilekoan izandako hazkundeari buruzko datuekin alarmak piztu dira berriro. Alemania, Frantzia eta Italiako datuak etsigarriak izan dira eta zalantzan jarri dituzte 2013aren amaieratik eta 2014aren hasieratik genituen aurreikuspen onak. Haatik, eta askoren harridurarako, Espainiako ekonomiari buruzko datuak oso positiboak izan dira.

Politikan “Europa berrestearen alde” egin beharra aldarrikatzen jarraitzen dugu; Europa sendotzeko helburuarekin neurriak hartu behar dira, eta hainbat alderditan sakontzen saiatu, hala nola, batasun fiskalean eta, azken buruan, batasun politikoan. Ildo horretan aurrerapausoak oso-oso geldoak direnez, proiektua etengabe dago zalantzan.

Baina albiste guztiak ez dira txarrak. Zorionez, badugu erakunde bat proiektuaren aldeko jarrera argia erakutsi duena 2012tik. Zor subiranoaren krisiaren unerik txarrenetan, proiektuaren biziraupenari buruzko zalantzak zalantza, monetaren alde eman zuen aurrerapausoari esker gaur egun primak baretu egin dira eta gutxieneko balioetan daude. Europako Banku Zentralaz ari gara, jakina. Mario Draghik zuzentzen duen erakundea proiektuaren flotagailua izan da unerik zailenetan. Orain bizi dugun honetan, esaterako. Bigarren hiruhilekoko datu etsigarrien ostean eta herrialde batzuetan deflazioaren aldeko jarrera kezkagarriak antzematen direnean, EBZk ezohiko neurriak iragarri ditu, laster zehaztuko dituenak. Zonaldean kredituaren jarioa handitzea dute helburu neurriek, ez dezan hezkunde-prozesua geldiarazi.

Neurriak arriskutsuak direla esan beharra dago. Kritikagarriak izan litezke, merkatuetan distortsioa eragiten dutelako, baina neurrion atzean dauden arrazoiek pisu handiagoa dute eragin ditzaketen balizko arazoek baino. Hori ulertu beharra dugu. Neurriok eraginkorrak izatea besterik ez da falta, etorkizunean EBZ goraipatzen jarrai dezagun.

Azterketa hau Laboral Kutxaren Ikerketa Departamentuak egin du. Hilean behin, gaurkotasuneko hainbat gai ekonomikori buruz zer ikuspuntu duen ikusiko dugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.