Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Euskal ekonomiak irmo eta sendo ekin dio urteari

Euskal ekonomiak irmo eta sendo ekin dio urteari

Eustaten datuek agerian utzi dute euskal ekonomiaren sendotasuna 2016aren hasieran: urteko hazkunde-tasa % 3,3koa izan da 2015aren lehen hiruhilekoaren aldean. Hazkunde horrek zerikusia du barne-eskariarekin, bilakaera indartsua izan baitu, baita kanpo-eskariarekin ere, bi hamarreneko ekarpena egin baitio hazkunde-tasa osoari.

Eskaintzaren ikuspegitik, industriak eta zerbitzuek hazkunde-tasa esanguratsuak lortu dituzte; eraikuntzak, aldiz, % 0,3ko atzerakada izan du iazko epealdi beraren aldean.

Horrenbestez, iragan hurbileko datuek euskal ekonomiaren sendotasun ukaezina erakutsi dute, eta susperraldi ziklikoa gauzatu egin dela. Halere, jakina, azken krisiak bere hondarrak utzi dizkigu. Hala, ezin dugu ahaztu lan-merkatuak inoiz ez bezalako hondamena jasan duela eta, nahiz eta egungo langabezia-tasa % 12,8koa izan (duela hiruhileko batzuk izandako maximoetatik urruti), sortzen ari den enpleguaren kalitatea eskasa dela.

Eta etorkizun hurbila?

Galdera horri erantzutea zaila da, egoera orokorra ez baitago batere argi. Hori dela eta, enpresek inbertsioaren eta enpleguaren inguruan hartu beharreko erabakiak nahi genukeen baino gehiago atzeratzen ari dira. Dena dela, epe laburrera begira, hurrengo hiruhilekoan, aurreikuspen positiboak daude. Izan ere, aurreratutako adierazleen arabera, ekonomiak hazten jarraituko du, bai Eurogunean, bai Espainian eta Euskadin. Epe luzeagora begiratzen badugu, berriz, zailtasunak agertzen zaizkigu. Herrialde askoren zalantzek eta arazo ekonomikoek ez digute panorama argirik erakusten.

Behin baino gehiagotan hitz egin dugu geure postetan horiei buruz, baina gogora ekarri behar dugu zertaz ari garen: Txinako ekonomiaren arazoez; AEBko interes-tasen igoeraz; Brexit-az eta, oro har, europar proiektuaren inguruko zailtasunez; lehengaien prezioen bilakaeraz; ekonomia askoren zorpetze handiaz; kontu korrontearen saldo positiboengatiko herrialde batzuetako (Alemaniako, Japoniako, Txinako…) desorekez. Osatzeko zaila dirudien puzzle bateko pieza asko eta asko.

Pixkanaka egin beharko dugu bidea. Oraingoz, gure ekonomiak jardueraren eta enpleguaren aldetik lortu duen hobekuntzarekin konformatu behar dugu. Eta, aldi berean, kezkati agertu behar dugu gizartean sortzen ari diren ezberdintasunak direla medio, bukaera argirik ez duen krisialdiaren ondorioz.

LABORAL Kutxako Ikerketa Departamentuaren azterketa.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.