Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

“Euskara Ibiltaria” erakusketa eta hitzaldia

“Euskara Ibiltaria” erakusketa eta hitzaldia

“Euskara Ibiltaria” erakusketa eta hitzaldian Euskal Herriko hizkeren atlasa ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Ba al zenekien euskal hiztun askorentzat “ardia” hitzak bi esanahi dituela? Bizkaieraren eragina duten zonaldeetan “ardia” hitzarekin artilea ematen duen animalia eta intsektu gogaikarri bat izendatzen dituzte. Beste zonalde batzuetan “ardia” artaldeetan ibiltzen den animalia da, besterik ez, aipatutako intsektuari “arkakuso”, “kakuso”, “kukuso” edo “kuküso” esaten baitiote. Baina bizkaitarrek badute beste hitz bat –oso onomatopeikoa– ganadu hori izendatzeko: “bekereke”.

“Euskara Ibiltaria” erakusketa eta hitzaldia

Hizkuntzaren transmisioan ahozko tradizioak garrantzi erabakigarria izan du, eta ondorioz, euskalkiek indar handia dute euskaran; eskualde mailako eta tokiko aldaerei dagokienez oso hizkuntza aberatsa da. Aberastasun hori guztia jaso nahi izan du Euskaltzaindiak herri hizkeren atlasean. 1986an ekin zion entziklopedia-lan horri, herriz herri bilketa-lan mardula eginaz, eta orain burutu du, paperezko edizioarekin eta atlas bikaina irakurtzeko eta entzuteko aukera eskaintzen duen bertsio digitala plazaratuta. Lan oso bisuala da, hitz baten erabileraren hedapena begiratu bakarrean ikusteko aukera eskaintzen duena.

Horregatik, hain zuzen, Beasaingo Udalak, Euskaltzaindiak eta LABORAL Kutxak erakusketa antolatu dute Gipuzkoako udalerri horretako Igartza jauregian. Maiatzaren 28tik ekainaren 5era bitartean, askotariko mapak izango dira ikusgai bertan, eta horiek lantzeko prozesuaren berri jasoko dute monumentu-multzo eder horretara bertaratuko direnek. Gainera, nahi duenak, “Euskara Ibiltaria” hitzaldia entzuteko aukera izango du inaugurazio egunean, 19:30etik aurrera.

Sarrera doakoa izango da, nahikoa da aldez aurretik 944 15 81 55 telefonora deitzea edo posta elektroniko bidez mezua bidaltzea info@euskaltzaindia.eus helbidera, joateko asmoa adieraziz.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.