Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Aurten ere curriculumik onena sarituko dugu

Aurten ere curriculumik onena sarituko dugu

Humanitate, Kultura, Artea eta Gizarte Zientziak, Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak sarituko ditu.

Artearen, kulturaren, gizarte-zientzien edo humanitateen alorretan bikaintasuna adierazi duen pertsona bat. Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak horixe bilatzen dugu aurten ere; izan ere, berriro elkarlanean jardun dugu Euskal Herriaren kulturaren garapenean ekarpenik handiena egin duen pertsona aintzatetsi eta Euskal Curriculum onenaren Saria aitortzeko. Dagoeneko zabalik dago hautagaiak aurkezteko epea, eta halaxe jarraituko du apirilaren 30era arte.

Curriculumik onena sarituko dugu

Bi hamarkada bikaintasuna saritzen

Aurreko urteetan oso ospe eta garrantzi handiko lagunek hartu dute saria. Horren adibide dira, besteak beste, Julio Caro Baroja (duela 20 urtetik gora lehen saria jaso zuena), Nestor Basterretxea eta Eduardo Chillida artistak, Joxe Azurmendi filosofoa, Francisco Etxeberria ikertzaile eta forentsea edo Mari Carmen Gallastegui ekonomiako katedraduna.

Ikus daitekeen bezala, gure ingurunean eskura daitekeenik eta saririk ospetsuenetako bat da, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea. Apirilaren 30era arte, hautagaitza aurkez dezakete sari hori merezi dutela uste duten pertsonek nahiz horretarako egokitzat dituzten erakunde, unibertsitateko sail eta zientzia- eta kultura-entitateek.

Hautagaiak berak, institutuek eta unibertsitateko sailek edo departamentuek eta zientzia- eta kultura-entitateek aurkez ditzakete izen handiko sari hori jasotzeko hautagaitzak. Prozedura erraza da, nahikoa baita aurkezpen-eskutitza eta curriculum vitaea bidaltzea. Eusko Ikaskuntzak beretzat gordetzen du saritu gabeko hautagaitzak hurrengo urteetan aurkezteko aukera, eta irabazleak, berriz, Revista Internacional de los Estudios Vascosen (RIEV) bere merituak agertzeko artikulu bat idazteko konpromisoa hartzen du. Sariak 20.000 €-ko alderdi ekonomikoa ere badu eta uda aurretik jakinaraziko da, saria emateko ekitaldia udazkenean izango bada ere.

Eusko Ikaskuntza, ia 100 urte aurrerakuntzari eta ezagutzari emana

Datorren urtean Eusko Ikaskuntzak 100 urte beteko ditu. 1918az geroztik, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Aldundiek sortutako erakunde zientifiko eta kulturala euskal kulturaren zerbitzurako tresna izan da, eta gaur egun ere laguntzen jarraitzen du. Ekarpen baliotsuak egin ditu, eta horien artean azpimarragarriak dira Euskaltzaindiaren sorreran izan zuen egitekoa, euskarazko lehenengo eskola-testuak koordinatzea, euskal kultura sistematikoki artxibatzearen eta dokumentatzearen aldeko apustua, edota arkeologiako prospekzio-lanei laguntza ematea.

Eusko Ikaskuntzaren historia aurrerakuntzaren eta ezagutzaren, memoria historikoaren eta arteen eta zientzien hobekuntzaren aldeko grinaren historia da. Beraren webgunean baliabide erabilgarriak aurki daitezke, hala nola Auñamendi Entziklopedia Digitala (euskal kulturaren ezinbesteko tresna), euskal kantutegia, 5.000 abesti baino gehiago biltzen dituena, eta XX. mendeko prentsan euskal kulturari buruz argitaratutakoaren bildumarik zabalena, 1900an hasi eta 1975era arte.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.