Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ezagutu... BGAEak (eguneratuta)

Ezagutu... BGAEak (eguneratuta)

BGAEak (Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak) aurrezki-produktuak dira, etorkizuneko pentsioak osatze aldera kapitala metatzea xede dutenak. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan bizi diren herritarrentzako produktu esklusiboa dira. Horrela, pixkanaka aurrez dezakezu, aldian behin ekarpenak eginez eta, gainera, zerga-arintzeak izan ditzakezu. Pentsio-planen antzera funtzionatzen dute, baina berezitasun bat dute haien aldean: lehen ekarpenetik hamar urte igaro ostean dirua erreskatatzeko aukera ematen da, osorik edo zati bat, infografia honetan azaltzen dugu hori egiteko modua.

Zertarako balio du BGAE batek?

Beste abantaila batzuk:

BGAErako ekarpenen zerga-abantailak

Zure BGAEra urtean zehar egindako ekarpenek zure PFEZaren zerga-oinarria murrizten dute. Hau da, zure zerga-oinarriari (lan-etekinak etab.) kendu egiten zaio zure BGAEra zerga-urtean egin duzun ekarpena, gehienezko zenbateko jakin bateraino.
Errenta-aitorpenean gehienez 5.000 euro dira kengarriak; zergadunak desgaitasuna duen kasuetan gehieneko zenbatekoa 24.250 eurokoa da. Gainera, ezkontidearentzako ekarpenak ere onartzen dira.
Esaterako, demagun desgaitasunik ez duen eta ezkontidearentzako ekarpenik egin ez duen 50 urteko lagun batek 7.000 €-ko ekarpena egiten duela bere BGAEra. Ekarpenok kontuan hartu gabe errenta-aitorpenean 20.000 €-ko zerga-oinarria badu, ekarpenok kontuan hartuta 15.000 €-ko zerga-oinarria izango luke (20.000 – 5.000).

Baldintzak Likidazio-oinarri orokorrean eragiten duten murrizketa
Ekarpenaren gehieneko muga: 5.000 €
Desgaitasuna duten pertsonak: 24.250 €
Ezkontidearentzako ekarpenak:Ezkontideak ez badu zerga-oinarri orokorrean sartzeko moduko errentarik edo errentok 8.000 €-tik beherakoak badiraGehienezko ekarpen osagarria 2.400 €

Honako zerga-salbuespen hau eskaintzen dute BGAE-ek: Ondarearen gaineko zerga, Aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zerga, Ondare-eskualdaketen eta Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, BEZ, Hiri Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga eta Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

Noiz eskura dezaket BGAEan aurreztutako dirua?

Zure BGAEan aurreztuta duzun dirua honako kasu hauetan atera dezakezu:

 

Dirua hainbat eratan kobra dezakezu:

Kobrantzei dagozkien zergak

Erretiroko, heriotzako, ezintasun iraunkorreko, gaixotasun larriko, epe luzeko langabeziako edo mendekotasuneko prestazioei dagozkien BGAE-ek % 0ko tasa izango dute Elkarteen gaineko zergan, eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenen itzulketarako eskubidea, jatorrian atxikipen bakarra duten finantza-aktiboen etekin inplizituei dagozkienak salbu (gainontzeko BGAE-ek % 21eko tasa murriztua izango dute Elkarteen gaineko zergan).

BGAE-en kobrantzak lan pertsonalaren etekin oso gisa sartzen dira PFEZaren zerga-oinarrian. Zergaren zenbatekoa dirua ateratzeko moduaren araberakoa izango da:

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


1 Iruzkinak:

Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.