Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ezagutu... Euskadiko Kutxak nora bideratzen dituen bere etekinak

Euskadiko Kutxaren asmoa aberastasuna sortzea da; bere kudeaketan parte hartzen duten pertsona nahiz erakundeentzat, bai eta bera sortu eta parte den gizartearentzat ere. Helburu hori ez da hitz hutsa, konpromiso publiko eta zehatzetan gauzatzen baita. Hala, eratu zenetik hona mende erdi baino gehiago iragan dela, jakin nahi duzu zertara bideratu dituen urtero bere etekinak?

Euskadiko Kutxa kreditu ooperatibabat da, eta bankuek eta kutxek bezala, diru-kontuetan bitartekaritza eginez lortzen ditu etekinak. 2010ean, hau da, kontu-ikuskaritza bat egin zen azken urtean, 51,1 milioi euro irabazi zuen zergen ondoren. Aurreko urteetan baino zenbateko txikiagoa, baina kopuru garrantzitsua, halere.

Euskadiko Kutxaren etekinak bideratzeko diru-sailak publikoak dira. Adibidez, horietako bat Espainiako Bankuaren agindu batetik datorkio: beste edozein kreditu-kooperatibak bezala, irabazten duen erdia erreserba propioetarako gorde behar du. Horrela, urtez urte hobetu egiten da erakundearen sendotasuna, eta prestatuago dago etorkizunari aurre egiteko. Ikus dezagun nora bideratzen duen beste erdia:

Guk irabazten duguna

Euskadiko Kutxaren parte diren pertsonek eta kooperatibek etekinen laurden bat jasotzen dute, gutxi gorabehera.

Langile-bazkideek etekinen % 12,5 jasotzeko eskubidea dugu. Euskadiko Kutxan lan egiten dugun pertsona gehienak bazkide kooperatibistak gara, hau da, erakundearen zati baten jabeak gara. Gaur egun, Euskadiko Kutxak 1.903 langile-bazkide ditu, langile guztien % 88.

Halere, langile-bazkideok ez ditugu kobratzen zuzenean etekinak: bazkide bakoitzaren izenean dagoen kontu batean metatzen dira urtez urte, eta edozein arrazoi medio, kooperatiba uzten dugunean kobratzen ditugu.

Urtero, langile-bazkideek gure etekinen kontuak sortutako interesak kobratzen ditugu. Zenbat eta enpresak gehiago irabazi, geuk ere gehiago irabazten dugu, eta gehiago itzultzen zaio gizarteari. Bultzada hori dugu, egunez egun hobeto aritzeko eta bezeroek gu aukera gaitzaten ahalegintzeko.

Euskadiko Kutxako kide diren kooperatibek etekinen % 12,5 jasotzeko eskubidea dute. Euskadiko Kutxa ez da ohiko kooperatiba bat edo lehen mailako kooperatiba bat: bigarren mailako kooperatiba da. Horrek esan nahi du jabetzaren zati handiena ez dagoela langile-bazkideen esku, beste kooperatiba batzuen jabetza delako. Euskadiko Kutxaren zati handiena MONDRAGON Korporazioko beste kooperatiba batzuen eskuetan dago, hala nola Oronaren eta Orbearen eskuetan. Erakunde horiek kudeaketan parte hartzen dute, eta etekinen zati bat esleitzen zaie.

Beste edozein kooperatibatan bezala, etekinik ez balego, langile-bazkideek eta Euskadiko Kutxaren jabe diren kooperatibek ez lukete ezer kobratuko eta, gainera, euren poltsikotik jarri beharko lukete. Zati baten jabeak gara, onerako eta txarrerako. Ez da horrelakorik gertatu 50 urtetik gorako gure historia osoan, eta egunero-egunero gogoz ari gara hori inoiz gerta ez dadin.

Gizarteak irabazten duena

Euskadiko Kutxak urtero irabazten duenaren laurdena gizarteari itzultzen dio: alde batetik kooperatibismoa lagundu eta sustatzeko konpromisoa dugu, eta beste alde batetik gure ingururako positibotzat jotzen ditugun hainbat eta hainbat jarduera lagundu eta bultzatzen ditugu.

Kooperatiba bat gara, eta munduko kooperatiba-talde handienetako bateko kideak, gainera. Nola ez dugu konfiantzarik izango eta nola ez dugu sustatuko lana antolatzeko modu hori? Modu askotan laguntzen dugu kooperatibak garatzen: MONDRAGON Korporazioko egitura komunaren zati bati eusten diogu, eta ikastetxe-kooperatibei laguntzen diegu, gureak ere badiren balioak transmititu ditzaten. Horien artean daude, besteak beste, MONDRAGÓN Unibertsitatea, Politeknika Ikastegia Txorierri eta Lea Artibai Ikastetxea.

Gure etekinen % 15 zuzenean bideratzen da MONDRAGON Korporazioaren enpresa-politikak eta estrategiak laguntzera. Halatan, 2010ean, adibidez, EKO3R bultzatu genuen. Etorkizun handiko kooperatiba bat da, ontziak egin eta etxeko olioa biltzen duena. Soternari ere lagundu genion, abian jarri zenean. Kooperatiba horrek energia metatzeko xaflak, superkondentsadoreak eta energia biltzeko gailuak diseinatu eta egiten ditu, hain murritza den baliabidea zentzuz erabiltzen laguntzeko.

Kooperatibismoari erabat laguntzeaz gain, gure ustez positiboak diren jardueretan ere hartzen dugu parte. Gazte ekintzaileei laguntzeko eta enpresak sustatzeko programa bat dugu, Gaztenpresa Fundazioaren bidez. Ez gara mugatzen finantzazioa eskaintzera; gure ustez prestakuntza eta aholkularitza ere eskaini diezaiekegu, enpresa jaiotzen den unea bezalako ataka garrantzitsuan. Hiru urtean 829 negozio berri abian jartzen lagundu dugu, eta 1.306 lanpostu sortu dira horiei esker.

Prestakuntza ere funtsezko alderdia da, eta horregatik hainbat ikerketa- edo azterketa-zentro finantzatzen ditugu, kooperatiba mundukoak izan edo ez. Kulturarekiko konpromiso irmoa ere badugu, eta batez ere euskararekin, boluntariotzarekin eta GKEekin: Mundukideren lana laguntzen dugu, eta etorkinen, drogazaleen eta ezinduen alde lan egiten duten erakunde batzuen lana bultzatzen dugu.  Ez dugu soilik dirua eman nahi: horretaz gain, laguntza logistikoa eta publizitate-euskarri egokia ere eskaintzen diegu, euren jarduera plazaratu ahal izan dezaten.

Azken batean, harro gaude urtero pixka bat sendoago izaten, langileak eta kooperatiba jabeak saritzen, kooperatibismoa bultzatzen, eta beste gizarte-esparru interesgarriak sustatzen erabiltzen dugulako gure lanaz irabazten dugun dirua.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.