Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ezagutzen al duzu LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioa?

Ezagutzen al duzu LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioa?

LABORAL Kutxa, kreditu-kooperatiba den aldetik, finantza-erakunde gehienak ez bezalakoa izatea eragiten duten gauzetako bat bere ingurunea hobetzeko konpromisoa da. Hau da, bokazio irmoa du bere lorpenak bezero, bazkide eta langileen zerbitzuan jartzeko, baita gizarte osoaren zerbitzuan ere. Gizarte-eginkizun horretan, Gaztenpresa Fundazioak oso zeregin berezia du; eta gure sareetan eta blog honetan behin baino gehiagotan aipatu badugu ere, gaurkoan zehatz-mehatz adierazi nahi dizugu zer egiten duen, zer zerbitzu ematen duen, nork jo dezakeen horra eta nola izan daitekeen ekiten ausartzeko zehazki behar zenuena. Negozio-ideiaren bat baduzu, post hau irakurritakoan, espero dugu zalantza-izpirik ere ez izatea eta Gaztenpresarekin, gure ekintzaileentzako GPSarekin, harremanetan jartzea.

Finantzaketa berezia eta aholkularitza integrala negozio bat abian jartzeko

Hartu nahi duzun bidean orientabidea emango dizute. Horixe da Gaztenpresa, ekintzaileentzako GPSa. Eta bidean diogunean, fase guztietan esan nahi dugu. Negozio-ideiatik –zehazten lagunduko dizute– negozio-planeraino  eta finantzaketaraino  –baldintza berezietan–, baita negoziorako izapideak –laguntzak eta diru-laguntzak barne–  eta zure enpresaren finkapena ere.  Ekiteko asmoa duzu eta erantzun baino galdera gehiago  dituzu? Hasi hemendik.

Abala: ia 15 urte lanean eta 6.000 lanpostu baino gehiago sortuta

Gaztenpresa Fundazioa 2002ko azaroaren 6an hasi zen lanean. Sorreratik, 3.700 enpresa baino gehiago eta 6.600 lanpostu inguru sortzen lagundu du; horrez gain, 114,5 milioi euro eman dizkie programan parte hartu duten pertsonei. 2014an soilik, Gaztenpresa Fundazioak 462 enpresa eta 771 lanpostu sortzen lagundu zuen.

Gizartearen zerbitzuan eta hezkuntza-sektorearekin harremanetan

Fundazioaren helburu nagusia negozio txikien eta mikroenpresen sorrera, garapena eta iraupena sustatzea da. Horretarako, enplegu-aukera berriak bilatzen ditu, autoenpleguaren bidez, langabezian edo lanpostua galtzeko arriskuan dauden pertsonentzat.

Baina hor ez da amaitzen gizarte-aurrerabidea bultzatzeko bokazioa. Izan ere, ikasleen artean ekintzailetza eta proiektu berritzaileak sustatu nahi dituzten unibertsitate eta lanbide-heziketako ikastetxeei ere laguntzen die Gaztenpresak, laguntza ekonomikoaren eta berariazko jarduketen bidez. Hona hemen 2014an saritutako ideia batzuk: erditze goiztiarrak detektatzeko gailuaren sorrera, kalorien arabera ordaintzen den jatetxea edo trenak geltokitik pasatzean automatikoki igotzen eta jaisten diren segurtasun-langak.

Edonork jo dezake bere ideiarekin

Honako hauek izan daitezke Gaztenpresaren onuradun: ekintzaileak, laneratzeko eta gizarteratzeko arazoak dituzten kolektiboak, garatzeko proiektuak dituzten mikroenpresa berriak eta erabiltzaileen artean ekintzailetza sustatu nahi duten erakundeak.

Ez dago adin-mugarik zerbitzuetara jotzeko

Gaztenpresaren bidez sortzen diren enpresak gazteak dira, baina Fundaziora jotzen dutenek ez dute zertan gazteak izan, ez baitago adin-mugarik. Hala, 2014an, Gaztenpresa Fundazioaren laguntza jaso zuten pertsonen batez besteko adina 38 urtekoa izan zen. % 59 gizonezkoa eta % 41 emakumezkoa.

Negozioa gauzatu ondoren ere jarraitzen dute laguntza eta aholkua ematen

Diogun bezala, Gaztenpresak negozioaren fase guztietan laguntzen die ekintzaileei, baita finkatzeko fasean ere; izan ere, etorkizuna duten eta iraun dezaketen negozioak sortzea da erronka. Fundazioak mentoring programa bat du; horren bidez, nahi baduzu, esperientzia handiko norbaitekin jarriko zaituzte harremanetan, tutore gisa laguntzeko eta, enpresen gestioan duen esperientziari esker, erabakiak hartzea errazteko.

Enpresentzako aholkularitza, prestakuntza-lantegiak eta beste zerbitzu batzuk

Enpresetara egokitutako prestakuntza praktikoko lantegiak eta mintegiak egin ahal izango dituzu, behar duzun eta zuretzat interesgarria izan daitekeen etengabeko prestakuntza jasotzeko. 2014an, adibidez, 151 lantegi antolatu ziren eta 1.062 enpresak hartu zuten parte horietan.

Gaztenpresa 2014an, datu batzuk

  • Gaztenpresa Fundazioak 2014an sortzen lagundutako 462 enpresetatik,  % 76k Gaztenpresa finantzaketaren modalitateetako bat jaso zuen. Emandako maileguetatik, % 65 mikrokreditua izan zen. Maileguen % 35ek 25.000 eurotik gorako zenbatekoa izan zuen. Horretarako funtsezkoa izan zen European Investment Fund erakundearen bermea.
  • Gaztenpresa Fundazioak 2014an sortzen lagundutako enpresa berriak abian jartzeko egindako batez besteko inbertsioa 50.700 eurokoa izan zen. Enpresa-proiektua burutzeko batez besteko mailegua, berriz, 30.012 eurokoa.
  • Gaztenpresa Fundazioak 2014an sortzen lagundutako enpresa berrietatik, % 5 kooperatiba izan zen, % 78 ondasun-erkidegoa edo pertsona bakarreko enpresa eta % 17 sozietate mugatua.
  • Gaztenpresa Fundazioak 2014n sortzen lagundutako enpresetatik, 114 Araban eratu ziren, 204 Bizkaian, 98 Gipuzkoan eta 46 Nafarroan.

PROGRAMA GAZTEMPRESA

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.