Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ezagutzen duzu LABORAL Kutxaren gizarte-lana?

Ezagutzen duzu LABORAL Kutxaren gizarte-lana?

LABORAL Kutxa ez da beste finantza-erakundeak bezalakoa; izan ere, haren helburua da bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena ematea eta bere jardueratik lortzen dituen irabaziak gizarteari itzultzea. Asmo handiko helburua da eta hainbat modutan gauzatzen da: kooperatibismoa sustatzeko zuzeneko laguntzak emanez, ekintzailetza bideratzen lagunduz, babesletzako eta gizarte-sustapeneko ehunka ekintza eginez, eta abar. Jakin nahi duzu zer egiten dugun gure gizarte-lanaren esparruan? Azalduko dizugu!

Gure irabazien % 25 gizarteari itzultzen diogu

Duela 60 urte baino gehiago sortu zenean, LABORAL Kutxak oso helburu argia zeukan: eskualdean sortzen ari ziren industria-kooperatibei gizarte-, ekonomia- eta enpresa-zerbitzuak ematea, eta kooperatibisten beraien baliabideak erakartzea, behar horietara bideratzeko. Kooperatibismoari laguntzeko espiritu horrek bere horretan jarraitzen du gaur egun, gure ekarpen solidarioen zati adierazgarri bat kooperatiben mundua sustatzeko erabiltzen baitugu.

Nola egiten dugu? Alde batetik, gure irabazien % 15 Kooperatiba arteko Fondo Sozialera bideratzen dugu; kooperatiba berrien sorrera sustatzea eta kooperatiba berriak sortzen laguntzea du helburu fondo horrek. Beste batetik, entitatearen irabazien beste % 10 gizarte-ekimenak bultzatzen dituen Heziketako eta Sustapeneko Fondo batera bideratzen dugu. Kooperatibaren Kontseilu Soziala eta beste organo batzuk arduratzen dira fondo hori banatzeaz. Hau da, bazkideek erabakitzen dute, azken finean, nola erabiltzen den diru hori.

Heziketako eta Sustapeneko Fondoak (HSF) helburu hauek ditu: langileak kooperatiba-printzipio eta -balioetan prestatzea eta heztea; kooperatibismoa zabaltzea; gure ingurunearen sustapen kulturala, profesionala eta asistentziala bultzatzea; gure ingurunearen bizi-kalitatea eta garapen komunitarioa hobetzea, eta ingurumena babesteko ekintzak bultzatzea.

Ehunka babesletza- eta sustapen-ekintza egiten ditugu urtean

Urtean zehar, ehunka babesletza- eta sustapen-ekintza egiten ditugu; haietara bideratzen dugu Heziketako eta Sustapeneko Fondoko baliabideen zati bat. Hona hemen zenbait adibide: kirol-lehiaketak, hala nola Lilatoia, Donostian urtero martxoan egiten dena, Bilbao Night Marathon eta Arabako Errioxako Wine Run lasterketa ikusgarriak, eta Nafarroako Lasterketa Solidarioa, urtero ANFASentzat (Desgaitasun intelektuala edo garapenaren desgaitasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako elkartearentzat) dirua biltzen duena. Kultura-ekitaldiak ere babesten ditugu; esate baterako, Loraldia euskarazko kultura-jaialdia, Bilbon urtero martxoan egiten dena, klasikoen irakurketa etengabea, urteko egun batean Arriaga Antzokian egiten dena, eta Bizkaiko hiriburuko Liburu Azoka. Araban, honako hauek babesten ditugu: Jazz Uhinak zikloa, Korterraza aire zabaleko film laburren jaialdia eta Gazte Talent, musika-talde berrien lehiaketa, Jimmy Jazz aretoarekin batera antolatzen duguna.

Denbora gehiegi beharko genuke urtean zehar egiten dugun guztiaren zati txiki bat ere azaltzeko, baina ez dugu Fair Saturday ahaztu nahi, urtero azaroko azken larunbatean egiten den kultura-ekitaldi horrek gizarte-eragin handia baitu. Hemen sortu zen, eta modu geldiezinean hazten ari da. 2019an, 1.200 kultura-ekitaldi inguru egin ziren Europako, Estatu Batuetako eta Latinoamerikako 180 hiritan. Gutxi gorabehera, 200.000 pertsonak hartu zuten parte, eta, beraz, 10.000 artista inguruk aukeratutako gizarte-proiektuak babestu.

Gure ingurunerik hurbilenean laguntzen dugu, gure bulego-sarearen bidez

Gizarte-lanaren atal espezifiko bat tokiko arreta da, LABORAL Kutxaren 300 bulegori baino gehiagori esleitutako diru-kopuruen bidez ematen duguna. Bulegoek euren ingurunera bideratzen dituzte laguntzak, eta, besteak beste, auzoko elkarteen, hurbileko ikastetxeen, gizarte-ekintzako parrokia-taldeen eta immigranteei gizarte-laguntza emateko zentroen artean banatzen dituzte.

Autoenplegua eta enpresa berrien sorrera sustatzen ditugu, Gaztenpresaren bidez

Gaztenpresa Fundazioa LABORAL Kutxak bere gizarte-lanaren arloan martxan jarritako ekimena da, eta enplegua sustatzea eta enpresak sortzen laguntzea du helburu. Hain zuzen, laguntza integrala eman nahi diogu ekintzaileari, ideia bideragarri orok beharrezko finantzaketa, laguntza eta aholkuak izan ditzan, eta, beraz, merkatuan sartzeko aukera. Datuek asmo-adierazpen handinahi hori bermatzen dute: duela 20 urte baino gehiago martxan jarri zenetik, 5.300 enpresari baino gehiagori lagundu die. Enpresa horiek 9.500 lanpostutik gora sortu dute. 2018an, Gaztenpresak 415 enpresa sortzen lagundu eta 810 pertsonari eman zien enplegua.

Gaztenpresak arreta eta aholkularitza pertsonalizatua ematen die, behar duten guztian laguntzen die eta proiektuko fase guztietan lagundu (negozio-plana, finantzaketa, laguntzak eta dirulaguntzak, eta negozioaren finkapena). Ildo horretan, fundazioak ekintzaileak jartzen ditu harremanetan euren artean, negozioa kudeatzen laguntzen dien networking-sare baten bitartez, eta aholkularitza ematen die Consulting Pro zerbitzuaren eta mintegi eta tailerren bidez. Gainera, mentoring-programa bat ere badu. Hartan, lan-esperientzia handia duten pertsonek negozio berriak finkatzen laguntzen dute.

Sariek fundazioaren ibilbidea bermatzen dute. Besteak beste, Gaztenpresak Eustart Up saria lortu du, ekintzailetza sustatzeagatik, baita Giordano Dell’Amore Microfinance Good Practices Europe Award saria eta, Youth Business Spain elkartearen eskutik, Mentoring Harreman Onenaren saria ere.

Erakunde- eta elkarte-mota ororekin jarduten dugu elkarlanean, ekonomiaren, kulturaren eta euskararen arloetan

LABORAL Kutxan lan egiten dugun pertsonok maiz joaten gara heziketa-, enpresa- eta gizarte-foroetara, gure lan egiteko modua eta gure gizarte-konpromisoa azaltzeko, baina baita gizartearekin harremanetan egoteko, gizarte-eragileekin hitz egiteko eta haiengandik ikasteko ere.

Hitzarmenak ditugu Euskadiko eta Nafarroako gizarte-ekonomiarekin lotutako Erkide, Asle eta Anel elkarteekin, eta, gainera, urteko hitzarmena dugu Cepesekin estatu-mailan. Orobat, Izaite iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkarteko kide gara, eta Gaztenpresa Fundazioa Youth Business International jardunbide onen eta gazteen ekintzailetarako laguntzaren nazioarteko sarearen bazkide sortzailea da.

Genero-berdintasunaren arloan, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta emakumezko enpresarien elkartearekin lankidetza, Emekin programan hartzen dugu parte, negozio-ideiak dituzten emakumeei laguntzen dien programan, alegia. Horrez gain, hitzarmen gehigarriak ditugu Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako emakumezko enpresari eta zuzendarien elkarteekin.

Euskarari dagokionez, hitzarmenak egin ditugu hainbat udalekin, herritarrek arreta euskaraz jasotzeko duten eskubidea bermatzeko, eta urteak daramatzagu Euskaltzaindiarekin lankidetzan, gure hizkuntza normalizatzeko eta zabaltzeko.

Nazio Batuekin elkarlanean aritzen gara, 2030era begira jasangarritasuneko eta gizarte-aurrerapeneko helburuak betetzeko

Gainera, eta lehenago kontatu dizugunez, konpromisoa hartu dugu Nazio Batuei Garapen Iraunkorrerako Helburuak betetzen laguntzeko eta NBEaren Mundu Ituneko 10 printzipioak betetzeko, Banka-jarduera Arduratsuaren 6 Printzipioen bazkide eta babesleak gara, eta etikaz eta elkartasunez kudeatzen ditugu gure aseguruak.

Euskal Herriko saririk garrantzitsuenetako batzuk babesten ditugu

Bikaintasuna saritzea dugu gustuko. Gure ustez, lankidetzaren, zientziaren eta kulturaren arloetako pertsonarik nabarmenenak txalotzea gure esker ona erakusteko modu bat da, eta, haien adibidea azpimarratuz eta aintzat hartuz, hobetu egiten gara gizarte gisa. Hori dela eta, hainbat erakunderekin elkarlanean jarduten dugu sari askotan. Hona hemen zenbait adibide: Elkartasunaren Nafarroa Saria, Foru Gobernuak urtero nazioarteko lankidetza-proiektu bati ematen diona; Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria, humanitateen, kulturaren, artearen edo gizarte-zientzien arloetako Euskal Curriculumik Onena saritzen duena; eta Etxepare Saria, euskaraz idatzitako literatura-lan baten itzulpenik onenarena, izen bereko institutuarekin batera ematen duguna.

Ikusten duzunez, guretzat, badago banka egiteko modu solidario, bidezko, kooperatibo, aurrerakoi eta jasangarri bat. Uste dugu badela beste modu bat, eta egunero frogatzen dugu.

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.