Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ezbehar digitala: hemendik aurrera aseguruko ezbeharren jarraipena egizu Online Bankaren bidez

Ezbehar digitala: hemendik aurrera aseguruko ezbeharren jarraipena egizu Online Bankaren bidez

Etxeko eta saltokiko ezbeharren berri emateko modu osatu, berehalako eta gardena garatu dugu ingurune digitalean: Online Bankan.

Egoera hauek ezagunak egingo zaizkizu seguru: etxetik presaka irten eta giltzak barruan ahaztu dituzu. Pisura iritsi zara eta… ene, ura dago lurrean! Erretilu bat erori zaizu eta bitrozeramikaren kristala apurtu da.

Egoera desatseginak dira, baina nahi baino sarriago gertatzen direnak. Horregatik, LABORAL Kutxan etxeko eta saltokiko ezbeharren berri emateko modu osatu, berehalako eta gardena garatu dugu ingurune digitalean: Online Bankan. Erabilgarri duzu jada, merkataritza-aseguru profesionala edo etxebizitza-asegurua baduzu. Oraintxe azalduko dizugu.

Parte ematea, zure historia berrikustea edo ordainagiria eskatzea: guztia batera

Online Bankako bezero bazara —eta, ez bazara, eman azkar izena—, ohituta egongo zara linea bidez era guztietako eragiketak egitera, zure gestorearekin harremanetan jartzera, aldizkako transferentziak egitera edo zure finantza-bizitza grafikoen bidez kontrolatzera. Bada, hemendik aurrera, aseguratzaileari parte emateko ere erabil dezakezu, zure mugikorraren edo ordenagailuaren bidez. Sar zaitez aseguruen atalean eta hautatu zer egin nahi duzun, besterik gabe.

Zure ordainagirien egoera ikusteaz gain, ezbehar baten berri eman dezakezu, zure negozioan edo etxean laguntza behar baduzu. Era berean, eman dituzun parte guztien historia ikusteko aukera duzu, bai itxita dauden parteenak eta bai oraindik zabalik daudenenak.

Irudian ikusten duzunez, parte bakoitzak bere zenbakia du eta, izenburuari esker, erraz jakin daiteke zein den.

Partea, xehetasunez

Parte batean klik eginda, gertatu den guztiari buruzko laburpena bistaratuko duzu, eta orduz ordu eta egunez egun jarraipena egiteko aukera izango duzu. Eta zalantzaren bat baduzu, harremanetarako informazioa dakarren atala ere eskura izango duzu. Jakina, nahi baduzu, geuk deituko dizugu, lehenbailehen gainera.

Gainera, orrialde berean duzu ezbeharraren egoerari buruzko informazio osoa. Ze adituk hartuko du zure kasuaren ardura? Noiz joango da? Zein egoeratan dago zure kasua? Nor arduratzen ari da bere kudeaketaz? Jakin beharreko guztia begiratu batean.

Bankaseguruak eta Online Banka hobetu ditugu

Eskura jarri dizugun baliabide berria baliagarri izatea espero dugu. Ezbeharren gestioan eraginkorragoak izatea da gure helburua, eta, horrekin batera, LABORAL Kutxarekin harremanetan jartzeko aukera-sorta ahalik eta zabalena eskaintzea.

Ezbehar digitalen zerbitzuarekin gure banku eta aseguruen eredua hobetu dugu, eta gure eskaintza digitalean aurrera goaz; izan ere, ondo dakizunez, duela 2 urte jauzi handia eman genuen, finantza-erakundeen artean lehenetarikoak izan baikinen nabigazio-esperientzia berdina eskaintzen mugikorretan, tabletatan eta ordenagailuetan.

Baina, ez gara hor geldituko. Hobetzen eta aurrera egiten jarraitu nahi dugu. Horregatik, iradokizunen bat baduzu, utzi oharra hemen edo gure Twitter, Facebook edo Instagrameko kontuetan. Gauzak egiteko beste modu bat badela uste dugu, eta zure laguntza behar dugu egunez egun horrela lan egiteko.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.