Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ezkontzera noa, zer da hobe ondasunen banantze-eraentza ala irabazpide-eraentza?

Ezkontzera noa, zer da hobe ondasunen banantze-eraentza ala irabazpide-eraentza?

Loteriarekin gertatzen denaren kontrakoa gertatzen da ezkontideen banantzearekin: inork ez du uste gertatuko zaionik, baina norbaiti gertatu behar zaio. Estatistikak argi eta garbi erakusten du: banantze eta dibortzioen tasak gora egin du etengabe 1995etik 2006ra Espainiar Estatuan eta, gorabehera txikiak baditu ere, egonkor mantentzen da ordutik hona. Hori dela eta, ezkondu aurretik komeni da ezkontzaren forma juridikoa aukeratzea, ezkontzaren balizko desegiteari begira, nahiz eta hori eztei-oturuntza aukeratzea bezain atsegina ez izan. Horrela, nahigabeak aurreztuko ditugu eta, zorte pixka batekin, ez dugu horretaz gehiago pentsatu beharko.

Zein da ondasunen banantze-eraentzaren eta irabazpide-eraentzaren arteko aldea?

Desberdintasuna oso argia da. Bietan ere, ezkontza legezko kontratua da, eta eskubideak eta erantzukizunak dakarzkie ezkontideei. Ondasunen banantze-eraentzaren arabera, ezkontide bakoitzak eutsi egiten dio bere ondareari, hau da, norberarenak dira ezkondu aurretik zituen ondasunak eta ezkondu ondoren eskuratuko dituenak. Zuzenbidean, ondasun pribatibo deitzen zaie ezkontide bakoitzaren ondasunei.

Ondasunen irabazpide-eraentzan, berriz, ezkontide bakoitzaren ondareak ez dira bereizten. Hala, ezkontza-egunetik aurrera, ezkontideen erdi-banako sozietatean sartzen dira ondasun guztiak. Beraz, bietako batek saldu edo kudeatu nahi baditu bien ondasunak (soldatak, diruaren etekinak eta abar), bestearen oniritzia behar du.

Zer erantzukizun dituzte ezkontideek ondasunen banantze-eraentzarekin?

Ondasunen banantze-eraentzan, ezkontideek ezkontzako kargak ordaintzen lagundu behar dute. Kontrakoa adosten ez den bitartean, bakoitzaren baliabide ekonomikoen araberako proportzioan ordainduko dute. Ezkontide bakoitzak hartzen dituen betebeharrak, berriz, bere ardurapekoak izango dira.

Ezkontzako karga horietako bat etxeko lana da, ezkontzako kargak ordaintzeko kontribuziotzat hartzen baita. Etxeko lana bietako batek hartzen badu bere gain eta ondasunen banantze-eraentza desegiten bada, konpentsazio-pentsio bat ezar daiteke judizialki.

Bestalde, ezkontide batek bestearen ondasunak kudeatzen baditu, mandatari gisa ari dela ulertzen da eta, beraz, erantzukizunak eskatu ahal zaizkio zeregin horrengatik. Baina bestearen ondasunez arduratzen bada soilik. Familia mantentzeko kostuak kudeatzen baditu, ordea, ez du zertan konturik eman.

Eta ondasunen banantze-eraentzako ezkontide batek herentzia bat jasotzen badu?

Ezkontza-egunetik aurrera eskuratu daitezkeen gainerako ondasunak bezalaxe, herentziak ere ondasun pribatiboak dira, hau da, ezkontide bakoitzarenak, eta ez bienak. Beste horrenbeste gertatzen da legatuekin eta dohaintzekin.

Horrez gain, legeak zehazten du ezkontide bakoitzaren jabetzakoak izango direla bere lanbidea betetzeko behar dituen tresnak (betiere bi ezkontideek erdibana duten establezimendu batekoak ez badira, adibidez). Eta areago: ezkontide batek bere ondasunetan izandako kalteengatik kalte-ordainak jasotzen baditu, horiek ere ondasun pribatiboak dira. Era berean, pribatiboak dira bizien artean eskualdatu ezin diren ondasunak eta balio handia ez duten arropak eta objektu pertsonalak, besteak beste.

Eta bietako batek loterian sari bat irabazten badu?

Horiek ere ondasun pribatiboak dira; hortaz, dezimoa erosi duenak jasoko du saria eta berea izango da, ondasunen banantze-eraentzaren arabera ezkonduta badago. Irabazpide-eraentzaren arabera ezkonduta balego, berriz, saria biona izango litzateke. Bitxikeria gisa, Auzitegi Gorenak jurisprudentzia ezarria du gai horretan, ondasunen irabazpide-eraentzan ezkondutako bikote bat banantzeko prozesuan ari zela, bietako batek sari bat irabazi baitzuen: banantzea benetakoa bada eta frogatu ahal bada, dezimoa erosi zuenarentzat izango da saria.

Zer egin behar da ondasunen banantze-eraentzan ezkontzeko?

Autonomia-erkidego batzuetan, lehenetsitako araubidea ondasunen banantze-eraentza da. Hortaz, ez da ezer egin behar figura juridiko hori aukeratzeko. Hala gertatzen da Katalunian, Balearretan, Valentziako Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Aragoin. Gainerako erkidegoetan, berriz, notariotzara joan eta ondasunen banantze-eraentzarako kapitulazioak egin behar dira ezkondu aurretik, Erregistro Zibilean ezkontza inskribatzen denean kapitulazioak ere inskribatzeko.

Zer komeni zait?

Norberaren egoeraren arabera. Halere, ondasunen banantze-eraentzak abantaila gehiago ditu. Adibidez, ezkontideetako batek lanbide-erantzukizun garrantzitsuak baditu, araubide horrek beste ezkontidea babestuko du balizko zorretatik, berari ezin baitiote ezer eskatu hartzekodunek.

Eta ezkontza aurreko kontratuak?

Ia egunero irakur daitezke prentsan pertsona famatuen dibortzioari buruzko berriak, eta horietako askotan ezkondu aurreko kontratuak aipatzen dira. Espainian bada antzeko figura juridiko bat, baina ez da berdina. Ezkontza-itunak dira. Ezkondu aurretik edo ondoren egin daitekeen kontratu antzeko bat da, eta kasu bakoitzerako berariazko araubide ekonomikoa finkatzen du.

Alda al daiteke ezkondu ondoren ondasunen irabazpide-eraentzatik banantze-eraentzara?

Bai, baina ezkontza-itunak egin behar dira eta notariotzara joan, Erregistro Zibilean inskribatzeko. Izatez, horixe da Espainian ezkontza-itunak egiteko arrazoi nagusia, hau da, ondasunen irabazpide-eraentzan ezkondu zirenek araubidez aldatu nahi izatea, banantze-eraentzan ezkonduta egoteko.

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.