Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Kontsultatu Fair Saturday ekitaldiko lehen kontzertuak eta ikuskizunak, eta egin bat gurekin

Kontsultatu Fair Saturday ekitaldiko lehen kontzertuak eta ikuskizunak, eta egin bat gurekin

Imajinatzen duzu, urtean behin kulturarekin mundu hobea eta bidezkoagoa eraikitzen lagundu ahal izango bagenu? Imajinatzeaz gain, Fair Saturday mugimenduan egin egiten dute. Aurten, berriz gertatuko da.

Azaroaren 24an, mundu osoan zehar egingo diren milaka ekitaldik gizarte-helburuetarako dirua bilduko dute, ikuskizunen, kontzertuen eta ekitaldi kulturalen bitartez. LABORAL Kutxan egiten dugun bezala, zuk ere egun berezi horretan lagundu nahi baduzu, kontsultatu programa eta aukeratu zure plana.

Dagoeneko 200 ekitaldi inguru berretsi dira

Azaroaren 24ra arte geratzen diren aste hauetan zehar, askoz gehiago gehituko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait hiritan; baina, momentuz, ia 190 ekitaldi kultural programatu dira munduko hainbat lekutan, gizarte-kausetarako funtsak biltzeko. Dagoeneko 60 kontzertu, ikuskizun eta lantegi baino gehiago programatu dira Bilbon bertan. Abesbatzak, orfeoiak, antzerki-konpainiak…, mota guztietako artistak hasi dira beren presentzia berresten. Orotariko hitzaldiak, erakusketak, lantegiak eta ikuskizunak eskainiko dituzte. Aukeratu gogokoen duzuna edo gogokoen dituzunak, eta markatu azaroaren 24a zure egutegian. Sekulako esperientzia biziko duzu eta, gainera, eragin positiboa izango du munduan.

Urtero, Black Fridayaren ondoren

Hartu duen garrantziak kontrakoa pentsarazten badigu ere, Fair Saturday eguna duela gutxi jaio zen: 2014. urtean. Helburua zen Black Fridayaren, Estatu Batuetako saltokiek urteko beren beherapen handiak egiten dituzten egunaren, ostean urtero Bidezko larunbat bat sortzea. Larunbat beltza deitzen zaio, kontsumoa sustatzea eta negozioei urtea zenbaki gorririk gabe ixten laguntzea delako haren helburua. Beherapenez betetako egunaren nazioarteko hedapenari erantzuteko jaio zen Fair Saturday, ongizatea guztion ekarpen solidarioan oinarritzen dela gogorarazteko.

LABORAL Kutxan ezin genuen deialdi horretatik kanpo geratu, ekimenak gure DNAren bi euskarri ─kultura eta gizarte-ekintza─ batzen baititu mugimendu bakarrean. Horregatik, 2016ko edizioan babesle gisa parte hartu genuen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Ken Zazpik, Zea Maysek eta Doctor Deseok eskaini zuten kontzertu gogoangarrian. Eta, horregatik, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu hurrengo 3 urteetarako.

Zuk ere mundu osoan gizarte-eragina duen mugimendu kultural horrekin bat egin nahi baduzu, kontsultatu programazioa, azaroaren 24ra arte osatuz joango da eta. LABORAL Kutxan, albiste guztien berri emango dizugu.

Zu behar zaitugu, artearen eta kulturaren bitartez mundu osoan eragin positiboa izateko. Egin bat gurekin!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.