Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Familia osoarekin gozatzeko bizikleta-ibilbideak

Familia osoarekin gozatzeko bizikleta-ibilbideak

Gustatzen zaizu bizikleta? Etxean, bizikletaz ibiltzen zarete familian? Horrela bada, albiste ona dugu zuretzat. Hobe esanda, 26 albiste on: familian egiteko 26 bizikleta-ibilbiderik egokienak. Dagoeneko eskura dituzu LABORAL Kutxaren Wikiloc profilean.

Gure bizikleta-ibilbideen lehiaketan parte hartu dutenek bidali dizkigute. Lehiaketak bigarren saria eman du jada, eta laster irekiko da berriro, LABORAL Kutxaren ekipamendu osoa (maillota, txanoa eta bidoia) irabaz dezazuen.

Guztira 50 ibilbide baino gehiago ditugu

LABORAL Kutxan bizikletazaleentzako komunitate bat sortu nahi dugu, eta, irailaz geroztik antolatzen dugun lehiaketari esker, helburua lortzen ari gara. Hala, dozenaka bizikletazalek bidali dizkigute gogokoen dituzten ibilbideak, eta hilero Wikiloc profilean argitaratzen ditugu lehiaketaren ezaugarriekin bat datozen guztiak, zerrendaka antolatuta. Egia esan, zorionekoak gara: joan den hilean 26 ibilbide bidali zenizkiguten, eta hil honetan horien kopuru bikoitza: 45 ibilbide. Azken horietatik, 26k betetzen dituzte guk eskatutako ezaugarriak. Beraz, bizikleta-zaleentzako 52 ibilbide ditugu dagoeneko.

Hileko irabazlea: Vasco-Navarro ibilbidea

Bigarren lehiaketaren irabazlea Natalia Valdezate izan da, Vasco-Navarro trenbide zaharreko bide berdea bidali diguna. Ibilbidea Acedon hasi eta Murietan amaitzen da. Ondoren, abiapuntura itzultzen da. Ibilbidearen zati handi bat Ega ibaiaren ondoan doa, eta San Roman ermitatik pasatzen da, Murietara heldu eta buelta eman aurretik. Ibilbidean zehar gune ugari ditugu atseden hartzeko, ura hartzeko eta, bero handia egiten badu, baita bainatzeko ere. Ez da 18 kilometrora heltzen eta ia ez du desnibelik. Ibilbideaz goza dezazuela!

Gogoan izan lehiaketaren lehen txandan, irailean, hainbat ibilbide argitaratu genituela bizikletan ibiltzen hasi nahi dutenentzat. Lehenengo irabazlea Sopuertarainoko bide berdea izan zen. 32 kilometroko ibilbidea da eta oso desnibel egokia du. Los Castañosetik abiatzen da, Barbadun ibaiarekiko paraleloan jarraitzen du eta Somorrostro harana zeharkatzen du, Arenaora iritsi arte; bertan hasten da El Castañorako igoera leuna.

Hurrengo zozketetan parte hartu nahi al duzu?

Esaten genuen bezala, hilero-hilero egingo dugu lehiaketa bat, gure txirrindulari-komunitatea handitzeko. Adi egon blog honi eta gure sare sozialei (Twitter, Facebook eta Instagram). laster argitaratuko baitugu hurrengo zozketaren gaia. Parte hartu duzuenok dakizuenez, ibilbideak .gpx formatuan bidali behar dira laboralkutxa@gmail.com helbide elektronikora, edo bestela WhatsApp bidez 677 662 867 zenbakira.

Zorte on guztioi. Espero dugu datorren hilean zuen izena argitaratzea blog honetan, lehiaketaren hurrengo edizioa irabaziko duen ibilbidearekin. Eta, batez ere, espero dugu dagoeneko gure Wikiloc profila osatzen duten ibilbide guztiez gozatzea. Ziur gaude haietako asko erabili ahal izango dituzuela zuen eskualdean bizikletaz ibiltzeko.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.