Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Finantza-tresnen merkatuei buruzko zuzentaraua (MiFID): horrela babesten ditugu inbertitzaileak

Finantza-tresnen merkatuei buruzko zuzentaraua (MiFID): horrela babesten ditugu inbertitzaileak

LABORAL Kutxan 2007ko azarotik dugu indarrean Finantza Tresnen Merkatuei buruzko Zuzentaraua, MiFID esaten diotena, inbertitzaileei babes handiagoa eskaintzea xede duena, batez ere. MiFIDen bidez, Europar Batasunean finantza-zerbitzuen jarduna bateratzen duen esparru arautzaile komuna ezarri da, gardentasuna errazteko eta finantza-merkatuen modernizazioa, lehiakortasuna eta irisgarritasuna bultzatze aldera.

LABORAL Kutxan, araudi hori ezartzen dugu gure bezeroek askotariko produktuak erosi nahi dituztenean, hala nola, baloreak, warrant direlakoak edo inbertsio-fondoak. Zuzentaraua zer den eta nola aplikatzen dugun kontatuko dizugu.

Bezeroak sailkatu eta babestea

Bezeroak hiru kategoriatan sailkatzen ditugu, babes txikienetik handienera:

Bezeroak eskatzen badu, kategoria alda daiteke, betiere Araudian jasotako irizpideak betetzen badira. Kontuan izan behar da bezeroaren babesa murriztu egiten dela ezagutza maila handiagoa eskatzen duen kategoria batera aldatzean; beraz, aldaketa eskatzeko eta onartzeko orduan kontu handiz ibili beharra dago.

Zein zerbitzuri eta produkturi eragiten die MiFIDek?

MiFIDek eragina du bereziki honako inbertsio-zerbitzu hauetan:

Honako produktu hauei aplikatzen zaie:

Eta honako produktu hauek baztertuta daude:

Nola neurtuko dugu komenigarritasuna edo egokitasuna?

MiFID produktu bat kontratatu aurretik, komenigarritasun-testaren bidez neurtuko dugu produktuekiko duzun ezagutza eta esperientzia, kontuan har dezazun. Kontratatuko duzun eragiketa ulertzen duzula eta arriskuak onartzen dituzula bermatzea da testaren helburua.

Gainera, egokitasun-testa egiten diegu Banka Pertsonaleko zerbitzuko bezero guztiei (gure aholkularitza-zerbitzua inbertsio-gaietan) edo bezero bati eragiketa jakin baterako unean uneko aholkularitza ematen diogunean. Gomendio pertsonalizatuak eta zure profilaren arabera egokitzat jotzen ditugunak eskainiko dizkizugu, kontuan hartuta zure ezaugarriak, inbertsio-helburuak, inbertsioetan duzun ezagutza eta esperientzia, eta finantza-egoera, aurretik egindako testean jasotako eta ebaluatutako datuen arabera.

Egokitasun-testa sinatu beharko duzu, produktuak eskuratu aurretik.

Kontratu-aurreko informazio argia:

Inbertsioa egin aurretik, LABORAL Kutxak informazio argi eta gardena emango dizu hauei buruz:

Kontratatu aurretik produktua xehetasunez ezagutzeko beharrezkoa den guztia jasota dago dokumentazio horretan.

Babesa inbertsioan zehar eta ondoren:

MiFID araudiaren bidez honako hau ziurtatzen dizugu:

Zuzentarauari esker, interes-gatazkak edo pizgarrien politikak direla-eta bezeroa kaltetzea saihesten dugu. Gainera, inbertsioak modu gardenean administratzen eta zaintzen ditugu, eta kaudimengabezia-kasuetarako berme-funtsei buruzko informazioa ematen diegu bezeroei. Bukatzeko, bezeroen edozein galderei eta/edo erreklamazioei erantzuten diegu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.