Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Gabonetara begira, aukeratu tokikoa eta jasangarria den merkataritzako proposamenak

Gabonetara begira, aukeratu tokikoa eta jasangarria den merkataritzako proposamenak

Heldu zaigu azaroa! Gabonak poliki-poliki hurbiltzen ari direnez, proposamen bat egin nahi dizugu: zer iruditzen zaizu aurtengo festak ezberdin egiten baditugu? Izan daitezela apur bat jasangarriagoak eta solidarioagoak, COVID-19ak gure inguruko hainbat pertsonengan izan duen eragina arintze aldera.

Prest al zaude? Oso erraza da: hemendik aurrera, ahalegindu gaitezen gure kontsumoa pixka bat arduratsuagoa izan dadin. Urteko sasoi honetan goia jotzen duen kontsumismoa hein batean geldiarazi nahi dugu, eta birziklapena eta tokiko kontsumoa sustatu. Hori lortzen laguntzeko, kontsumo arduratsua eta hurbilekoa bultzatzen dituzten ekimen batzuen berri emango dizugu. Hementxe bertan ditugu, etxetik gertu.

Koopera. Behin baino gehiagotan ikusiko zenituen edukiontzi zuri batzuk kalean, arropa, liburuak, jostailuak, altzariak, kiroletako gauzak, elektronikakoak eta beste asko birziklatzeko. Edukiontzi horiek Kooperarenak dira. Caritasen mende dagoen kooperatiben sarea da, eta gizartean baztertuta dauden edo horretarako arrisku-egoeran diren pertsonei laguntzen die. Erabiltzen ez ditugun gauzak biltzeko zerbitzu osoa du Kooperak. Bildutako gaien artean oraindik ere erabil daitezkeenak berreskuratu eta bere dendetan jartzen ditu salgai, prezio oso lehiakorretan. Salmentatik ateratzen duen dirua ekintza solidarioetara bideratzen du, eta berrerabili ezin daitezkeen gainerako gauzak energia ekoizteko prozesatzen ditu. Kate horretan sartzean, balio-bizitzaren amaierara iritsi ez diren produktuak birziklatzen parte hartzeaz gain, ingurumena hobetzearen alde egingo duzu, eta gizarteratzeko arazoak dituzten pertsona askori enplegua aurkitzen lagunduko diezu. Begiratu denda guztien kokapena esteka honetan.

0km-ko elikagaiak.  Arrazoi ugari dago hurbileko produktuak, 0km-ko elikagaiak esaten dietenak, kontsumitzeko. Lehenik eta behin, zure inguruneko produktuak erostean ekoizle txiki eta ertainei laguntzen diezulako, eta horrela sortzen den ekonomiak eragin zuzena duelako bertako ekipamenduetan eta zerbitzuetan. Gainera, ingurumena babesten laguntzen duzu, produktu horiek bide laburra egin behar dutelako ekoizten diren lekutik saltokietara iristeko, eta, ondorioz, berotegi-efektua duten gasen isurketa-maila oso apala da. Halaber, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi txikiek metodo naturalak erabiltzen dituzte landaketarako eta abereak elikatzeko, eta horrek elikadura-segurtasuna bermatzen laguntzen du. Gure inguruan 0km-ko produktuak merkaturatzen dituzten kooperatibetako batzuk dira honako hauek:

Deriva Sailmakers. Donostiako online denda horrek diseinu paregabeko motxilak eta beste produktu batzuk egiten ditu material nautikoa birziklatuta, betiere material erabilia, soberakina edo akastuna, hasierako asmorako erabili ezin dena. Gainera, tokiko moda-industria garbiago eta sendoago baten alde egiten du, 3D inprimaketaren bidez egindako piezak eta ehunak erabiliz.

Ternua. Kanpoan ibiltzeko arropa egiten duen Arrasateko marka horren balioen artean daude berrerabiltzea, jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua. Birziklatutako materialak erabiltzen ditu arropa egiteko, hala nola alfonbrak, arrantza-sareak, plastikozko botilak, lumak eta nekazaritzako hondakinak, eta tratamendu jasangarriak eta natura errespetatzen dutenak aplikatzen dizkie.

Iraunkortasunaren, hurbiltasunaren eta birziklapenaren alde egiten duen beste ekimenen bat ezagutzen baduzu, jakinarazi iezaguzu iruzkin baten bidez. Prest al zaude Gabonetan kontsumo jasangarria eta hurbilekoa egiteko?

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.