logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Gernikako Saski Eskola, saskibaloia, balioak eta berdintasuna Urdaibaiko txikientzat

Gernikako Saski Eskola, saskibaloia, balioak eta berdintasuna Urdaibaiko txikientzat

LABORAL Kutxan sei hamarkadatik gora daramatzagu egunez egun kirolaren bidez berdintasuna eta gizarte justuago bat lortzeko apustua berritzen, uste baitugu balio horiek gidatu behar dutela gure jarduera.

Gaur, beste urrats bat eman dugu konpromiso horretan, eta zuen seme-alabak, 2014an eta 2015ean jaiotako Urdaibaiko txikiak, anbizio handiko oinarria duen kirol-proiektu batean parte hartzea nahi dugu. Indarrak batuz, Gernika KESB taldearekin elkarlanean ari gara, LABORAL Kutxa Gernika Saski Eskola sortzeko. Ekimen horri esker, eskualdeko umeek aukera izango dute saskibaloia ezagutzeko eta saskibaloiaz gozatzeko, berdintasunaren, elkarlanaren eta bizitza-ohitura osasungarrien printzipioak gidari hartuta.

Anima zaitezte zuen txikiak ekimen honetan sartzera, jada etxean irakasten dizkiezuen printzipioak indartu eta osatzeko, kirola egin eta eskualdeko beste ume batzuekin elkartzen diren bitartean. Aukera aparta da saskibaloiari eta bizitza osasungarriari lotutako balio-eskola xume honetan sartzeko. Gernikako Saski Eskolan izena emateko, inprimaki hau bete dezakezue.

Balioak irakastea kirolaren bidez

Ekimen honen helburua xumea da, baina, aldi berean, anbizio handikoa: elkartasunaren, talde-lanaren, berdintasunaren eta saskibaloian dauden beste printzipio batzuen balioa irakastea; kirol eder honen oinarri teknikoak irakastea eta Gernika-Lumoko eta inguruetako beste adingabe batzuekin ondo pasatzea.

LABORAL Kutxa Gernika Saski Eskolak ordubeteko saioak egingo ditu igandero, maiatzaren 30era arte. Jarduera Gernikako Santanape kiroldegian hasiko da, baina gure helburua da astiro-astiro eskualdeko beste herrietara iristea, printzipio horiek lurralde osora zabaltzeko. Entrenamenduak osatzeko, topaketak egingo ditugu Bizkaian zehar.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Harpidetu