GESTIOLAN: zure negoziorako online fakturazio erraza, segurua eta doakoa

Zure bezeroentzako aurrekontuak eta fakturak egin behar dituzu? Profesional autonomoa bazara edo negozioren bat baduzu, erantzuna baiezkoa izango da seguruenik. LABORAL Kutxan, kontu eta txartelez, finantziazioaz eta aholkularitza espezifikoaz gain, zure finantziazio- eta kontabilitate-jarduera guztietan laguntzeko tresnak ditugu, baita zure salmenta-prozesu guztiak bizkortzen laguntzeko ere. Haren bitartez, edozein negoziorekin lotutako datu garrantzitsuenak jaso, antolatu eta kontsultatu (bezeroak, produktuak eta zerbitzuak, aurrekontuak, fakturak…) eta bezeroei bideratutako salmentak eta kobrantzak gestionatu ahal izango dituzu. Instalazio informatiko konplexurik gabe egin daiteke, munduko edozein lekutatik, segurtasun osoz eta inolako kosturik gabe, gure Pro bezeroentzat.
Hemen duzue GESTIOLAN.
GESTIOLAN zerbitzuaren onurak
- Segurtasuna: Zerbitzari seguruetan (https) gordeko dugu informazio guztia, eta zure bulegoan lapurretaren bat edo informatika-tresnetan arazoren bat izanez gero (fisikoa nahiz birus batekin lotua), ez duzu zure enpresako datuez kezkatu beharrik izango.
- Aurreztu: Gure programa erabiltzean informatikarekin, energiarekin eta azpiegitura finkoekin lotutako gastuak aurreztuko dituzu. Pro bezeroentzat ez du inolako kosturik izango. Haren funtzionaltasunak areagotu nahi badituzu, 3etradek eskaintzen dituen moduluak kontrata ditzakezu, prezio paregabean PRO bezeroentzat: salmenta profesionalak, erosketak, CRM, newsletter, proiektuak, biltegia… Hemen, horien prezioak kontsulta ditzakezu.
- Malgutasuna: Munduko edozein lekutatik kontsultatu ahal izango dituzu zure negozioari edo enpresari dagozkion datuak. Ez geratu bulegoan berandura arte edo ez galdu bezero bat bidaiatzen ari zarelako. Ordenagailu bat eta Internet-konexioa badituzu, datuak beti izango dituzu eskura.
- Sinplea: Programa zure lanbide-premietara egokitzen da, funtzionaltasun konplexuegirik gabe, behar duzun guztia erabil dezazun. Gure Online Bankatik aktibatzen da eta inolako programarik instalatu gabe has zaitezke zure ordenagailuan erabiltzen.
Zerbitzu honi buruzko beste zerbait jakin nahi duzu?
Youtubeko gure orriari esker, nola funtzionatzen duen ikus dezakezu erabili eta kontratatu aurretik.
GESTIOLAN programaren sarrera
https://www.youtube.com/watch?v=PiO_lvkCkr4
Ezarpenak
https://www.youtube.com/watch?v=VutaPRGopcA
Albaranak eta fakturak
https://www.youtube.com/watch?v=L36S_v_JQPw
Efektuak eta sortak
https://www.youtube.com/watch?v=cEoUOLzFTH4
Aurrekontuen gestioa
https://www.youtube.com/watch?v=Cu9-J9udg0A
Iruzkin bat utzi