Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Giro ona eta lanean igotzeko aukera, horixe da gure lanpostuari eskatzen dioguna

Gure lanpostuari eskatzen dioguna

Gizartearentzat baliagarria izateko, hura ezagutzea beharrezkoa da. Hori uste dugu LABORAL Kutxa osatzen dugunok. Hori dela eta, duela urte pare bat, jendeak Interneten adierazten duena biltzeko eta aztertzeko ikerketak egitea erabaki genuen. Askotariko gaiak jorratzen ditugu: banku-zerbitzu digitalak kirol amateurra familia ,etxebizitza etxetresna elektrikoen eta kontsumo-ondasunen erosketa, kulturaren inguruko ohiturak, etab. Gairen bat interesgarria iruditu bazaizu, jarraitu irakurtzen, oraingoan oso gai garrantzitsu bati buruzko iritziak aztertu baititugu: lanari buruzkoak.

Gustura lan egiteko, lan-giro ona ezinbestekoa da

Sarean 3.800 iritzi baino gehiago aztertu ondoren, hori da atera ditugun ondorio nagusietako bat. Iruzkinen % 31n, lan-giro on batean lan egin nahi dela adierazten da; hain zuzen ere, lanean lankideekin ditugun harremanen gaia da sarean lanari buruz hitz egiten dugunean gehien aipatzen ditugun gaietako bat.

Baina, lan-giroaz gain, beste gauza batzuk ere balioesten ditugu lanean: igotzeko aukera (pertsonen % 20k aipatzen dute), prestakuntza jasotzeko aukera (% 15ek), enpresak lana eta bizitza pertsonala bateratzeko politika onak izatea (% 16k) eta ordutegi-malgutasuna (% 18k).

Zergatik uzten dugu gure lana?

Lanez aldatzea erronka bat da beti. Aztertu ditugun iruzkinetan ikusi dugunez, % 10ek soilik adierazi du ilusio handiagoa egiten zion proiektu batera aldatu dela. Oro har, jauzi hori egiteko arrazoi nagusia krisi-egoera bat aprobetxatzea izaten da; hau da, galtzeko gutxi dagoenean hartzen da arrisku hori. Horixe da iruzkinen % 30etan aipatzen den arrazoia. Hona hemen beste motibazio batzuk: autonomia eta independentzia handiagoa lortzea (% 29), lanaren bidez bizitzaz gehiago gozatzea (% 21) edo proiektu pertsonalago bati ekarpena egiteko harrotasuna sentitzea (% 20).

Eta zergatik ez dugu uzten?

Lana aldatu beharrean aurreko lan berean jarraitzen dutenek ekonomia pertsonal eta familiarrarekin lotutako motibazioak aipatzen dituzte Interneten. Izan ere, aztertu ditugun iritzi gehienak eman dituzten pertsonek azaldu dute beste lan bat bilatuko luketela, baina lortu duten bizi-mailari eutsi nahi diotela. Halaber, erantzukizunak ere aipatzen dituzte, hala nola seme-alabak mantentzea, hipoteka ordaintzea, eta janari- eta arropa-gastuak ordaintzea.

Bizi-maila horretan, hauek dira galdu nahi ez dituzten erosotasun batzuk: norberaren ibilgailua izatea, telebista eta Internet-zerbitzua izatea, aisialdian jatetxe edo ikuskizunetara joatea, bidaiak antolatzea eta bigarren etxebizitza izatea.

Norbere kontura lan egitea eta ekintzailea izatea ez dira gauza berak

Oro har, proiektu berriei ekiten dieten pertsonek ez dute euren burua ekintzailetzat hartzen, norbere konturako profesionaltzat baizik. Ekintzaile hitzaren erabilerari buruzko iritzi kritiko asko bildu ditugu. Ildo horretan, pertsona askok uste dute freelance langilea izatea eta ekintzailea izatea ez direla gauza berak. Ilusiorik handiena egiten duten proiektuei dagokienez, badirudi langile autonomoek honako proiektu hauek lehenesten dituztela: teknologia-inbertsio txikia behar duten proiektuak (% 50), lanbide tradizionalak (% 30), artisautzaren sektorea (% 10) eta frankiziak (% 10).

Lanaldi laburragoak izan nahiago genituzke…

Gure nahirik handiena da, eta pertsona gehienek uste dute lanaldia eguneko 6 ordukoa izanda eraginkortasun-maila berari eutsiko litzaiokeela. Jende asko ados dago honekin: lanaldi jarraituago eta malguago baten eredura jo liteke, eta presentzialak ez diren lan-modalitateen alde egin liteke.

Lanaldi jarraitu eta murriztu baten aldeko argudiorik garrantzitsuenak honako hauek dira: inork ezin duela produktibitaterik handiena izan 8 orduan (aztertutako iruzkinen % 35); denbora librea izatea lana lehenago eta hobeto amaitzeko pizgarria izan daiteke (% 25ek uste du); martxan jarri duten enpresetan, emaitza positiboak lortu dira (pertsonen % 20k hori pentsatzen du); eta zenbat eta ordu gehiago sartzea orduan eta hobe dela sinesten duen kultura desagerrarazi behar da (pertsonen % 20k uste du).

… baina ez da nahi dugun bakarra

Eremu atsegin, zabal, osasungarri eta lasaietan lan egitea ere gustatuko litzaiguke; horrelako lekuetan lasai eta eroso lan egitea. Erantzunkidetasuna eta sormena sustatzen dituzten lekuetan lan egin nahi dugu, eraginkortasuna eta lan-harremanen naturaltasuna sustatzen dituen lan-giro batean.

Zergatik ezin ditugu nahi horiek bete?

Norbere kontura lan egitea, gure negozioa hastea edo ekintzaile izatea aipatzean, prestakuntza profesionalik edo ikasketa egokirik eza da gehien ematen den arrazoia. Gainera, zenbaitek damu dute lan-esperientzia handiagoa ez izatea, berandu lan egiten hasi, langabezian urteak eman edo ikasitakoarekin zerikusirik ez zuten jardueretan lanean ibili direlako. Baina badaude lan-egoera hobetzeko beste oztopo batzuk: etxetik urrunera lekualdatu beharra, krisi ekonomikoa, iniziatiba pertsonalik eza, gure negozioak merkatuan txertatzea zailtzen duten lege-kontuak, etab.

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.