Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Gizarte-erantzukizunari buruzko txostena

Gizarte-erantzukizuna funtsezkoa da LABORAL Kutxarentzat. 1959. urtean sortu ginen kooperatiben ehuna laguntzeko, eta 60 urteren ondoren gure gizarte-konpromisoari eusten diogu; izan ere, euskal hizkuntzaren eta kulturaren sustapenarekin, genero-berdintasunarekin, enplegu-sorrerarekin eta ingurumen-jasangarritasunarekin konprometitutako kreditu-kooperatiba izaten jarraitzen dugu.

Ez dira hitz hutsak. Urtero Gizarte-erantzukizuneko txostena lantzen dugu, eta dokumentu horretan, besteak beste, gizarte-ekintzaren, berdintasunaren edota iraunkortasunaren arloetan egin duguna azaldu eta ebaluatzen dugu. Nahiz eta 2018ko txostena gure webgune korporatiboan osorik irakur daitekeen, bertan jasota dauden lorpen garrantzitsu batzuk laburbildu nahi dizkizugu.

 

Gizarte-erantzukizuneko txostena lantzen dugu

Emakumeentzako kristalezko sabaia apurtu duen lehen finantza-erakundea

LABORAL Kutxan hamarkadak daramatzagu eskubide- eta aukera-berdintasunaren alde aktiboki lanean, hau da, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasunaren alde. Horren ondorioz, gobernu-organo gorenean –Kontseilu Errektorean— parekotasuna lortu duen lehenengo finantza-erakundea gara Espainiako estatuan. IBEXen, batez beste, % 79,7 gizonak dira eta % 20,3 emakumeak. LABORAL Kutxan % 50 emakumeak dira eta beste horrenbeste gizonak.

Soldata-arrakala: estatukoa baino 15 puntu txikiagoa da eta murriztuz doa

LABORAL Kutxan uste dugu lanpostu berean ari direnek soldata bera izan behar dutela. Gurean, ardura handieneko lanpostuetan gizon gehiago egotea da soldata-arrakalaren arrazoia; baina, tartea txikituz doa. 2015ean % 18,7koa zen eta 2018an % 14,5ekoa. Estatuko batez besteko arrakala % 29,3koa da.

Soldata txikienaren eta handienaren arteko aldea

Kapitala lanaren mende jartzen duten eta lanean berdintasuna sustatzen duten MONDRAGONen printzipio orokorrekin bat, LABORAL Kutxan ondoen ordaindutako pertsonak duen soldataren eta plantillaren batez besteko soldataren arteko ratioa 3,61ekoa da, ordainketa-kontzeptu guztiak aintzat hartuta. Ibex 35 indizearen enpresetako batez besteko ratioa 87koa da.

Bezeroek ondoen baloratutako hirugarren entitatea

Bezeroekiko gestio arduratsua eta zerbitzu-kalitate bikaina. Horiexek dira bezeroek gehien estimatzen dituzten LABORAL Kutxaren alderdiak, balorazioko galdeketa-orrian utzi dituzten erantzunen arabera. Pozten gaitu; izan ere, bezeroei zerbitzu-kalitate bikaina eskaintzea da enpresa garen aldetik dugun helburuetako bat. Merkatuko azterketa independenteen arabera, sektorean lider izaten jarraitzen dugu. Sektorean baloraziorik onena jaso duen hirugarren banku-erakundea gara, 100etik 78,3 puntu lortuta.

Osasun-plan berria gure plantillarentzat

Gure plantillarentzako osasun-plana jarri dugu abian 2018an. Zainduz du izena, eta elikadura, jarduera fisikoa edota laneko osasuna hobetzeko moduak lantzen ditu, LABORAL Kutxa osatzen dugun pertsonen osasuna eta ongizate fisiko zein emozionala hobetzeko asmoarekin.

Gero eta isuri gutxiago eta uraren kontsumoa ere beheraka

Azken urteotan egindako inbertsioei eta abian jarritako planei esker, murrizten jarraitzen dugu atmosferara isurtzen dugun CO2 kopurua. Adibidez, gure egoitza nagusia eraberritu dugu eta bertan geotermiaren eta biomasaren bidez lortutako energia berriztagarria erabiltzen dugu. Azken bi urteotan % 10,8 murriztu ditugu isuriak, egoitza nagusian A kalifikazioa lortu duen lehenengo entitatea izatea lortu dugu eta uraren kontsumoa gutxitu egin dugu: 2015ean 11.000 m3 baino gehiago kontsumitzetik 2018an 7.447 m3 erabiltzera igaro gara.

400 enpresa baino gehiago sortu dira Gaztenpresari esker

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da Gaztenpresa. LABORAL Kutxaren gizarte-lanean txertatuta dago eta autoenplegua sortu eta sendotuko duten ekimenak laguntzea eta ekintzak garatzea du helburu. 2018a urte aparta izan zen: 415 enpresa sortzen lagundu zuen, 812 lanpostu guztira. Horrenbestez, sorreratik, Fundazioak 9.500 lanpostu baino gehiago sortu ditu eta 5.325 enpresa eratzen lagundu du.

Askotariko arloetan babestu ditugun ekimen guztiak

Kirolak, kultura, gizarte-ekintza… Ikusi nahi al dituzu LABORAL Kutxak 2018an babestutako ekimen guztiak denbora-lerro bakarrean? Hementxe bertan egin dezakezu. Urteko aste guzti-guztietan hartu dugu parte ekimenen batean, musika, dantza, zientzia-ezagutza, euskara edota kirola sustatzeko ekitaldiren batean.

Iaz egin genuen eta etorkizunean ere egingo dugu. Gure helburua da, kreditu-kooperatiba garenez. Gehiago jakin nahi baduzu, gizarte irakurtzera gonbidatzen zaitugu. Eta zalantza, galdera edo kexaren bat baduzu, bidal iezaguzu, noski. Pozik entzungo zaitugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.