Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Gizarte Segurantzan zer kuota komeni zait ordaintzea neure kontura ari banaiz?

Gizarte Segurantzan zer kuota komeni zait ordaintzea neure kontura ari banaiz?

Langile autonomoa bazara, ziur gaude inoiz egin diozula galdera hori zeure buruari. Erantzunik aurkitu ez baduzu, segi irakurtzen eta izan ditzakezun zalantzetako batzuk argitzen ahaleginduko gara. Badakizu LABORAL Kutxan laguntzeko gaudela eta, beharrik baduzu, zure gestore partikularra prest duzula aholkatzeko.

Zer jakin behar dut lehenengo eta behin?

47 urte baino gutxiago badituzu, ziurrenik gutxieneko kotizazio-oinarria ordaintzen duzu; izan ere horixe egiten du norberaren kontura lan egiten dutenen % 93k, adin-tarte horretan. Horrek esan nahi du 2016an hilean 275 euro inguru ordaindu duzula, hobariren bat izan ezean, behintzat.

Nola kalkulatzen da diru hori?

Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko zenbatekoa (kuota) kalkulatzeko, kotizazio-oinarriari tasa ezartzen zaio. Hilean zenbateko gordintzat jasotzen dugun kopurua izango litzateke. Nolabait esatearren, «soldata». Beste herrialde batzuetan, hilean ditugun diru-sarreren arabera zehazten da Gizarte Segurantzaren kuota, baina Estatu Espainolean kuota finkoak daude. Hartara, gutxieneko kuota ordaintzeko aukera dugu, hilean sartzen dugun zenbatekoa edozein izanik ere.

Orduan, ez zait interesatzen beti kuota hori ordaintzea?

Arazoa hauxe da: gure jarduera etenez gero —eta Langile Autonomoen Araubide Orokorraren arabera badugu horretarako eskubidea—, gaixotuz gero edo, are garrantzitsuagoa, erretiratzen garenean, kobratuko dugun zenbatekoa hileroko kotizazio horren araberakoa izango dela. Hilean zenbat eta gehiago ordaindu, supostu horietan gehiago kobratuko dugu. Eta alderantziz, jakina.

Norberaren kontura lan egiten dutenek gainerakoek baino gehiago ordaintzen diote Gizarte Segurantzari?

Ez dute gehiago ordaintzen, baina pertsona batek enpresa batentzat lan egiten duenean, Gizarte Segurantzari ordaintzen zaion kuota langilearen eta enpresaren artean banatzen da: langileak soldata gordinaren zati bat ipintzen du eta enpresak Gizarte Segurantzaren kuota, langilea kontratatzeagatik. Norberaren kontura ari diren langileak, nolabait esatearren, enpresaren jabeak direnez, gastu hori ez dute inorekin partekatzen. Horrek esan nahi du soldatako batek 1.800 euro irabazi eta 113 euro ordaintzen badizkio Gizarte Segurantzari, autonomo batek, prestazio berberarengatik, 547 euro ordaindu beharko dituela. Horrexegatik, langile autonomoak prestazioa kobratzeko eskubidea dauka bajan dagoenean —kotizazio oinarriaren % 60 laugarren egunetik aurrera eta % 75 21. egunetik aurrera—, baina hileko kuota ordaintzen jarraitu behar du. Ondorioz, kontuak egiten dituenean, beti egin beharko dio aurre gastu horri.

Orduan, zenbat komeni zait ordaintzea?

Agerikoa denez, atal horretara zenbat diru bideratuko dugun erabakitzea oso kontu pertsonala da, eta gure hileko sarrerak eta irteerak hartu beharko ditugu kontuan. Gakoa adina da; hau da, zenbat urte falta zaizkigun erretiroa hartzeko. Data hori hurbildu ahala, kotizazio-oinarri handiagoa ordaintzeko ahalegina egitea komeni zaigu. Espainiako legeria gaur egun dagoen bezala egonda, gomendio orokorra hauxe da: erretiroa hartzeko adina baino 25 urte lehenago igotzea kuota. Hau da, 42 urtetik aurrera.

Eta pentsio-plan pribatua kontratatzen badut?

Kasu horretan, jakina, logikoena da, legeak agintzen duen bezala, Gizarte Segurantzari kotizatzen jarraitzea, baina kuota baxua ezarrita, eta kuota hori osatzeko ekarpen bat egitea pentsio-plan batean edo BGAE batean. Espainiako Bankuaren gobernadoreak horixe gomendatu zuen, Espainiako biztanleriaren zahartze-prozesua eta gastu publikoa murriztuz doala ikusirik. Gai horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri gure gomendioak eta, hasieran esan dizugun bezala, kontsultatu LABORAL Kutxako zure gestorearekin. Gogoan izan guretzat lehentasunezkoa dela autonomoak eta negozioak babestea, eta segmentu horrentzako berariazko produktu eta zerbitzuen aukera osoa dugula.

Zain gaituzu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.