Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Gobernuak % 2 igo ditu aseguru gehienen zergak

Gobernuak % 2 igo ditu aseguru gehienen zergak

Hemendik aurrera, zerbait gehixeago ordaindu beharko duzu aseguruak berritzen dituzunean. Laboral Kutxak ez du igo primaren prezioa, ez; baina gobernuak,  2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan, Aseguru Primen gaineko Zerga (APZ) % 2 igotzea erabaki du (% 6tik % 8ra). Kontsumitzaile gehienek kontratatuak dituzten aseguru askotan zuzeneko eragina izango du erabakiak. Gogora dezagun kontsumitzaileak dira nahitaezko igoera horren azken ordaintzaileak.

Jakingo duzuenez, Aseguru Primen gaineko Zerga (APZ) Estatuak BEZaren ordez kobratzen duen zeharkako zerga bat da. Aseguruaren prima ordaintzean edo ordainketa zatikatua egitean kobratzen da. Aseguru-mota gehienei eragiten die karga horrek, hauei izan ezik: nahitaezko gizarte-aseguruak eta pentsioak, kauzioa, osasun-laguntza eta gaixotasuna, nekazaritza-aseguruak eta esportaziorako kredituak direla eta konpromisoak dituztenak.

Honenbestez, aurten berritu behar diren edo ordainketa zatikatua dagokien aseguru guztiei eragingo die igoerak. Horien artean daude auto-, etxe- eta ehorzketa-aseguruak, hau da, ohikoenak: familien ia % 80k daukate auto-asegururen bat kontratatua; % 74k, berriz, etxebizitza-asegurua, eta ia erdiek (% 45ek) ehorzketakoa. Hamazazpi milioi familiari zuzenean eragingo die igoerak, eta batez beste 28 euro gehiago ordaindu beharko dute urteko, sektoreko patronalaren kalkuluen arabera.  Helburua? Bostehun milioi eurotik gora biltzea aurten eta datorren urtean.

Auto-aseguruari dagokionez, urteko 8-10 euroko igoera ekarriko du zergaren garestitzeak (batez beste eta Espainiako Estatuan), edonolakoa direla ere autoa, haren antzinatasuna eta aireratzen duen gas kutsatzaileen kantitatea. Gogoan izan dezagun 30 bat milioi ibilgailuk zirkulatzen dutela Espainiako Estatuan, eta familia askok ibilgailu bat baino gehiago dutela. Etxe-aseguruari dagokionez, urteko 4-6 euro bitartekoa izango da igoera,  bai eta ehorzketa-aseguruarena ere. Hileta-zerbitzua estaltzen du aseguru-mota horrek.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.