Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

5 gomendio etxean aurrezteko eta plastikoa murrizteko

Adituek garbi dute: hurrengo hamarkadan, munduak erabaki bat hartu beharko du, klima-aldaketari aurre egin, edo bizitzarentzat larriak eta konponezinak diren ondorioei aurre egin.

LABORAL Kutxan badakigu iraunkorragoak izan behar dugula, eta duela urte asko hasi ginen horretan lan egiten. Lortutako energia-kalifikazioak direla-eta, gure egoitza nagusia aitzindaria da alor horretan banku-sisteman eta Nazio Batuekin lan egiten dugu Garapen Iraunkorrerako Helburuak betetzeko helburuarekin.

Badakigu ez gaudela bakarrik, ingurumenak kezkatzen duen gero eta jende gehiago dagoela. Horregatik, gaur 5 gomendio eman nahi dizkizugu, lehentasunezkoa bihurtu den horretan aurrera egin dezazun: plastikoaren kontsumoa murrizten. Plastikoa ia ez da birziklatzen (10etik behin) eta itsas ekosistemak modu larrian mehatxatzen ditu. Oso neurri errazak dira; egunerokotasuneko portaera batzuk bakarrik aldatu behar dira, eta, gainera, dirua aurrezten lagunduko dizute. Horretarako, ez duzu fauno bat izan beharrik. Sinesten ez badiguzu, irakurri.

Gomendioak etxean aurrezteko eta plastikoa murrizteko

Erosi itxitura hermetikoa duten botila berrerabilgarriak

Ez duzu botilako ura erosi beharrik izango egarria duzun bakoitzean. Altzairu herdoilgaitzezkoak dira erabilgarrienak; merkeak dira eta mota guztietako diseinuak daude. Etxean botila bat izatea gomendatzen dizugu, erosketak egitera edo paseo bat ematera irteten zaren bakoitzean gainean eraman dezazun, eta beste bat lantokian —batez ere hozkailua baduzu—; baina kotxerako hirugarren bat ere interesatuko zaizu beharbada.

Pentsatu zenbat diru gastatzen duzun gasolindegietan eta saltzeko makinetan ura erosten, bulkada bidez erosten, eta gogoratu badela beste aukera on, seguru eta doako bat, ingurumena kaltetzen ez duena: iturriko ura. Gure ingurunean oso kalitate onekoa da (Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Donostian) eta, duela askotik hona, administrazioek gomendatzen dute iturriko ura eskatzea, baita ostalaritza-establezimenduetan ere.

Erosi lastotxoak, baina esan agur erabili eta botatzekoei

Azken albisteak jarraitu badituzu, dagoeneko jakingo duzu lastotxoak ezin direla birziklatu eta, beraz, freskagarri bat lastotxoekin hartzen duzun bakoitzean, ingurumena larriki kaltetzen duzula. Zorionez, urtebetetze eta haur-festetarako primerako beste aukera bat dugu: altzairu herdoilgaitzez edo beste material berrerabilgarri batzuez egindako lastotxoak. Hartu lastotxoak koilarak edo beste mahai-tresna batzuk balira bezala, eta erosi familia osoarentzat behar dituzunak. Ez duzu lastotxoetan gehiago gastatuko.

Erosketak egiterakoan erabilera bakarreko poltsak ez erabiltzeko 3 urrats

Eraman beti gainean erabilera bakarrekoa ez den poltsa bat: Ondo tolestuta, poltsikoan sartzen dira, eta diseinu dibertigarriak dituzte (honelakoak edo horrelakoak), leku gutxi har dezaten bereziki pentsatuak. Ohitu beti gainean eramaten, mugikorra edo giltzak bezala. Baita erosketak egitera ez bazoaz ere; ez du inporta. Beti gogora dezakezu zerbait falta zaizula, eta asko eskertuko duzu beste poltsa bat berriz ez eskatu eta ordaindu behar izatea.

Azkenean, poltsen txokora: Artikulu hau irakurtzen ari zaren bitartean, etxeko txokoren bat plastikozko poltsaz beteta duzula pentsatzen ari bazara, har ezazu ordu-laurden bat hura berrikusteko. Hala egiten duzunean, bota edukiontzira txikiegiak direnak edo gehiegi erabilita daudenak; bereizi politenak, hau da, opariren bat egiteko balio dezaketenak edo, arrazoiak arrazoi, gorde egin nahi dituzunak. Gainerakoak, erabilera bakarreko poltsak, utzi eskura eta erabili edukiontzi horiko zaborrak ateratzeko. Aurrean duzun hori etxean izango duzun erabilera bakarreko plastikozko poltsen azken multzoa izan dadila.

“Ez” esatea da garrantzitsuena: Erosketak egitera joaten zarenean eta plastikozko poltsa bat nahi edo behar duzun galdetzen dizutenean, ezetz esatea da onena. Pentsatu zer egin dezakezun zure erantzuna beti hori izan dadin, eta gogoratu zure ekonomiari ere mesede egingo diozula, guztiz beharrezkoa ez den gastu hori saihestuko baituzu. Inork baino hobeto dakizu zein diren zure erosteko ohiturak; pentsatu zer nolako neurriak har ditzakezun, gomendaturiko horiez gain, planeta ingurumen-kolapsora ez iristeko.

Etxean, erabili plastikorik gabeko poltsak

Saltoki handiak hala egiten ari dira dagoeneko. Gero eta saltoki gehiagok proposatzen dute poltsa berrerabilgarriak erabiltzea, edo plastikoa ez den beste material batzuk erabiltzen hasi dira (erosketarekin batera ematen dituzte). Izan ere, erabilera bakarreko poltsak debekatuta egongo dira laster. Hori gertatu aurretik, zuk zure aldetik jarri eta patata-fekulaz egindako poltsak eros ditzakezu zakarrontzirako.

Komuna, helburu nagusia

Plastikozko ontzi eta bilgarri gehien pilatzen diren etxeko lekua da, eta etxean gauzatu beharreko helburu nagusietako bat horiek murriztea izan daiteke. Duela gutxira arte ezinezkoa zen edo sekulako ahalegina eskatzen zuen, etxeko xaboiak egitea, adibidez. Baina zorionez, gaur egun gero eta enpresa gehiago saiatzen ari dira plastikoa saihesten. Horien artean daude kosmetikoak, xaboiak, gelak eta mota guztietako garbiketa- eta ongizate-produktuak merkaturatzen eta banatzen dituzten enpresa asko, eta ez dituzte bilgarririk eta plastikozko ontzirik erabiltzen. Online merkataritzari esker, Internet bidezko bilaketa erraz batek behar dituzun produktuak aurkitzen lagun diezazuke eta, ontzirik gabe datozenez, horietako asko merkeagoak dira.

Badakizu: gauza asko egin ditzakezu; plastikoa baino hobeak diren beste aukera batzuk (beira, altzairua, kartoia edo papera) erabil ditzakezu, eta, aukeratzeko baduzu, hartu guztietan jasangarriena.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.