Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Google Maps Business View: nola lortu zure negozioa ikustaraztea

Google Maps Business View: nola lortu zure negozioa ikustaraztea

Inoiz gertatu zaizu zeure negozioa hornitzaile bati, bezero bati, inbertsiogile bati edota lagunen bati erakutsi nahi izatea, eta pentsatzea argazkiek ez dutela errealitatea behar bezala erakusten? Hala bada, beharbada Googleren zerbitzu berria behar izango duzu. 

Google Maps Business Viewek zure negozioaren argazki-bidezko ibilbide birtuala eta interaktiboa  egiteko aukera ematen du, barnealdea 360º-tan jasota, establezimenduan bertan egongo bazina bezala. Google Maps Street Viewen  teknika berbera erabiltzen du, baina bisita birtuala zure lokalean, dendan, lantegian, hotelean, erakusketa-gunean, jatetxean, gimnasioan, ile-apaindegian, pubean edo publikoari irekitako edozein negoziotan egiten da.

360

Negozio barruko itzuli birtualak “ibilbide birtualaren” eta “ibilbide mentalaren” arteko lotura sortzen du. Bezeroa lokalaren barruan fisikoki kokatutakoan, ibilbidea irudikatu eta aukeratutako produktua, afaltzeko mahaia, lotarako erabiliko duen hoteleko gela eta abar aurkituko ditu. 

2010az geroztik Googlek Estatu Batuetan, Japonian, Australian eta Zelanda Berrian garatu eta probatu du Google Maps Businnes, erabiltzaileei negozioen barrualdearen 360º-ko ikuspegi interaktibo birtuala eskaintzeko. Berriki Europako hainbat estatutan ere hasi da erabiltzen, hala nola Espainian, Italian, Danimarkan, Suedian, Frantzian, Erresuma Batuan, Irlandan, Suitzan, Polonian eta Alemanian. 

Nola eskatu neure negozioa Google Maps Business Viewen agertzea 

Gauza bakarra egin behar duzu: Googlek egiaztatutako konfiantzako argazkilaria kontratatu, zure establezimenduaren argazkiak egin ditzan. Zerbitzuak berak emango dizu zure zonaldean dauden argazkilarien zerrenda.

fotógrafo

Argazkilariak 360º-ko irudi panoramikoak eta zure negozioaren puntu interesgarrien argazkiak egingo ditu, eta argazki-zerbitzua kobratu ondoren, bera arduratuko da Google Mapsen argitaratzeaz. Hortik aurrera bertan geratuko dira inolako denbora-mugarik gabe eta inolako kostu osagarririk gabe. Aurrerantzean, zure negozioa Googlen bilatzen duten erabiltzaileek automatikoki ikusiko dute barrualdea eta kanpoaldea 360º-ko ikuspegi zabalarekin. Era berean, Google Mapsen eta Google Places zerrendako zure sarreran ere eskuratu ahal izango dira. Segurtasuna bermatzeko, zuk aukeratutako argazkilaria soilik sartu ahal izango da zerbitzarian, argitaratzeko. 

Zenbat balio du Googlen tour birtuala argitaratzeak? 

Kostu bakarra argazkilaria kontratatzea da, negozioaren bisitaldi birtuala Interneten izatearen kostua doan baita. Googleren zerbitzarietan argitaratuta gelditu eta Google Mapseko eta Google+ Localeko bilaketetan ikusi ahal izango da, inolako kosturik gabe. Argazkilariari dagokionez, establezimendua ikusi eta lanaren kostua zenbatetsi ondoren, bezeroari aurrekontua prestatuko dio, inolako konpromisorik gabe. 

Aurrekontua onartuz gero, kontratua formalizatu eta ibilbidea ekoizteko data bat adostuko dute. Zehaztutako egunean, argazkilariak negozioaren barrualdeko eta kanpoaldeko argazkiak egingo ditu. Lana fakturatu eta ordaindu ondoren, ibilbide birtuala muntatu eta gehienez 7 egunetan Google Mapsen argitaratuko da. 

Gainera, argazkilariak 360º-ko itzuli birtualerako esteka emango dio bezeroari, egoki deritzon iragarkietan, newsletterretan, argitalpen digitaletan eta sare sozialetan txertatzeko, edota beraren webgunean jartzeko.

Tarifen kostuaren berri izateko, argazkilari ziurtagiridunetako bat ikus dezakegu. Haren webgunean Googleren zerbitzu berriari buruzko informazio gehiago eskuratzeko aukera dugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.