Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Gure egutegiari esker, #hasi oso hitz garrantzitsua izan da aurten

Gure egutegiari esker, #hasi oso hitz garrantzitsua izan da aurten

Egia da: oraindik ere orri batzuk falta zaizkio 2016ko egutegiari, baina urteko azken hiruhilekoan sartu garenez, LABORAL Kutxan agur esan diogu #hasi kanpainari. Duela ia urtebete jarri genuen martxan, 2015eko azaroan, hurrengo urtean zer #hasi behar zenuen esateko eskatu genizunean.

Zuen erantzunak izugarri hunkitu gintuen, irakurleen aldetik 1.600 iruzkin baino gehiago jaso baikenituen, hurrengo urtea hasteko planen inguruan. Gehien aipatu zen helburuetako bat etxez aldatzea edo beste bat bilatzea izan zen. Beste bat, familia handitzea. Zuen plan eta amets guztiak bete izana espero dugu! Urtebete beranduago, asko hunkitu gaitu ikusteak egutegi horrek nola inspiratu gaituen atera zenetik. Egutegiko 12 irudiak hitz batean oinarritzen dira: hasi, eta, besteak beste, gizarte-sare berri bati ekiteko balio izan digu.

Lehen urratsak Instagramen

Urtarrilean, Instagramera iritsi ginen, LABORAL Kutxarentzat guztiz ezezaguna zen sare batera. Zerbait berriarekin #hasteko ideiak islatzen zituzten argazkiak eskatu genizkizuen lehenengo, eta sekulako zortea izan dugu, hilabete batzuk geroago, dagoeneko 1.700 jarraitzaile baino gehiago baititugu, eta hazten jarraitzen dugu. Instagram erabiltzen baduzu, jarrai gaitzazu, besteak beste, hilero lehiaketa bat antolatzen baitugu euskarazko instagramerren Igerrak komunitatearekin; hala, 100 euro irabaz ditzakezu guk proposatutako gaiarekin lotutako argazki bat bidaltzen badiguzu.

Baina urtarrilean ez genuen Instagram bakarrik abiarazi. Twitter lehiaketa bat ere antolatu genuen: 200 euro BT edo birtxio baten truke. Ez dago batere gaizki! Beti #hasi hitza barne hartuz.

Gainera, gure lehen urratsak eman ditugu Spotify-en

Aurten lehen urratsak eman ditugu Instagramen, baina ez hori bakarrik. 2016ko egutegiak Spotify-ra gerturatzeko inspirazio gisa balio izan digu. Martxoan, musika-zerrenda bat osatu genuen zuen laguntzarekin, oraingo honetan ere urteko hitza, hasi, oinarritzat hartuta. Oso esperientzia interesgarria izan da zuen musika-gustuen inguruan gehiago jakitea eta gure burua mundu osoan 75 milioi erabiltzaile baino gehiago dituen plataforma batean ikustea, edo, hobe esanda, entzutea. Alajaina.

Udan edo ikasturte hasieran ere asko gustatzen zaigu gauza berriekin #hastea

Horregatik, abuztuan bidaia berri bat #hastearekin lotutako esperientziak partekatzera gonbidatu zintuztegun Irailean ere gauza bera egin genuen, baina argazkiekin eta Instagram bidez.

Hitz bakar batek eragin dezakeen guztia ikus dezazuen! Izan ere, #hasi indar asko duen eta izugarri gustatzen zaigun hitz oroitarazle bat da.

A! Eta sekretu bat.

Dagoeneko #hasi gara 2017ko egutegia prestatzen.

Oraingo honetan ez du protagonista bat izango. 12 baizik.

Laster azalduko dizugu.

Hemen, noski.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.