Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Gure kutxazainetan txartelik gabe atera ahal izango duzu dirua, mugikorrarekin bakarrik

Gure kutxazainetan txartelik gabe atera ahal izango duzu dirua, mugikorrarekin bakarrik
2018ko uztailaren 2ko eguneratzea: LK PAY eta Mugikor bidezko Ordainketa erabiltzea
Hemendik aurrera, gure LK PAY aplikazioa deskargatuta eta Mugikor bidezko Ordainketa zerbitzua aktibatuta baduzu, txartelik gabe atera dezakezu dirua; zure mugikorra gure kutxazaineko contactless irakurgailura hurbildu besterik ez duzu egin behar.

Beste aukera bat: Online Bankako gakoak erabiltzea.

Dirua atera behar duzu gure kutxazain batetik, baina ez duzu txartela aldean? Ez kezkatu, gure Online Bankaren erabiltzailea bazara, doan atera ahal izango duzu dirua, Online Bankara sartzeko erabiltzailea eta gakoa erabilita eta, zu zarela egiaztatzeko, momentuan bertan mugikorrera bidaliko dizugun beste gako bat sartuta.

Funtzionamendua oso sinplea da. Hemendik aurrera, “Atera dirua txartelik gabe” botoia ikusiko duzu gure kutxazainetako pantaila guztietan, Hal Cash botoiaren ondoan. Aukera hori hautatu ostean, Online Bankara sartzeko erabiltzailea eta gakoa eskatuko zaizkizu. Sisteman identifikatu ostean, kontuko zenbakia eta atera beharreko zenbatekoa adierazi behar dira.

Azkenik, eta eragiketarekin amaitzeko, mugikorrera SMS bidez eta automatikoki bidaliko dizugun 4 digitutako gakoa sartu beharko duzu pantailan. Aurretiaz zure mugikorreko zenbakia jakinarazi badiguzu bakarrik eskaini ahal izango dizugu zerbitzu hori.

Funtzionalitate hori gure kutxazainetako eragiketa bat da; beraz, ez da erabilgarria izango beste entitate edo herrialde batzuetan. Gainera, segurtasun-kontuak direla-eta, gehienez ere 300 euro atera ahal izango dituzu eguneko, eta 1.000 euro hilean. Era berean, egunean behin bakarrik atera ahal izango duzu dirua. Momentuz, gure kutxazainen % 80etan ezarri da funtzioa, baina irailean kutxazain guztietan egongo da erabilgarri.

Zertarako balio dezake dirua ateratzeko modu berri horrek?

Azken finean, larrialdi-kasuetan bezeroari lagungarria izan dakiokeen zerbitzu bat da. Era berean, oso erosoa eta erabilgarria izan daiteke edozein unetan eta egoeratan.

Dirua txartelik gabe atera ahal izateko baldintzak

  1. 1. Kontsulta eta eragiketetarako Online Banka zerbitzua kontratatuta izatea. Zerbitzua ezin izango da erabili kontsultetarako bakarrik kontratatuta badago.
  2. 2. Zordunketa-txartel eta/edo kreditu-txartel baten titularra izatea.
  3. 3. Gure datu-basean mugikorreko zenbakia erregistratuta izatea.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Comments are closed.


1 Iruzkinak:

    Jon (21 Uztaila, 2016 at 11:38 am)

    Oso interesantea. Probatuko dut segidan

Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.