Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Hartu parte Germán Díazen kontzerturako bi sarrera bikoitzen zozketan eta maitemindu zaitez zarrabetearen soinuaz

ZORIONAK IRABAZLEI:

  • Carlos Dean Oses
  • Marisol Vicente

Biolin mekanikoa ematen du; eskulekuaren bidez bira egiten duen gurpilaren igurtziak bibrarazten ditu haren hariak. Kordofonoen familiakoa da eta oso hedatuta dago Europako herri-musikan. Zarrabeteari buruz ari gara. Musika-tresna hori “Kontzertuan eta irekita” zikloko hurrengo kontzertuan ezagutzera gonbidatzen zaitugu, oraindik ezagun ez baduzu. Datorren uztailaren 22an izango da, eta aurrekoa bezala, eszenatoki paregabean: Gasteizko Santa Maria Katedralean. Oraingoan ere 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Utzi zure datuak, besterik ez duzu egin behar, eta irabazle bazara jakinaraziko dizugu. Anima zaitez, hartu parte eta arratsaldi musikal zirraragarriaz gozatzeko aukera izango duzu.

Bihotz-taupadak oinarri dituen musika

Germán Díazek (Valladolid, 1978) gitarra klasikoko ikasketak eta beste hainbat musika-tresnaren ingurukoak egin ditu, eta mundu osoko aretoetan eta jaialdietan eskaini ditu emanaldiak. Viellistic Orchestra talde mitikoko kide izan zen, egoitza Frantzian zuen zarrabete-orkestrakoa. Munduko instrumentista onenak biltzen zituen taldea 2004an desagertu zen eta urte horretan sortu zuen Díazek “Producciones efímeras” bere diskoetxea.

Kritikarien hitzetan, “zarrabetearen Jimi Hendrix” edo “gure folkloreko Miles Davis” da. “Ahots berezia, askotariko soinua duena, hunkigarria, arnasa etenarazten du eta gai da entzulea adi-adi izateko konposizioaren azken notaren azken oihartzuna desagertu arte”. “Kontzertuan eta irekita” ziklora dakarren musika-ikuskizuna bihotz-taupaden erritmoan oinarrituta dago, “Metodo kardiofonikoa” esaten dioten horretan. Taupadak oinarri hartuta soinu-unibertso paregabea sortzen du, zuzeneko emanaldian ezagutzea merezi duena.

Abiatu berri den zikloaren eszenatokian, Gasteizko Santa Maria Katedralean, ikusi eta entzutera gonbidatzen zaitugu. Gune eder hori kontzertu-areto bilakatu da aurten “Kontzertuan eta irekita” zikloari eta LABORAL Kutxaren babesari esker. Azken finean, beti saiatu izan gara kulturaren eta adierazpen artistikoen alde gure harri-koskorra ekartzen. Bi hamarkada daramatzagu horretan eta etorkizunean ere bide beretik jarraituko dugu. Geure DNAn dago, jatorri dugun gizarteari ongizatea eta bizi-kalitatea itzultzeko modu bat besterik ez da.

Gustuko al duzu uztailaren 22rako plana? Inprimakia bete eta irabazten baduzu, kontzertu oso berezi batera doan joateko aukera izango duzu. Anima zaitez!

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.