Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Hasi zara zure erosketak txartelarekin edo mugikorrarekin ordaintzen?

Hasi zara zure erosketak txartelarekin edo mugikorrarekin ordaintzen?

Bazenekien 2019an txartel bidez egindako 4.500 milioi erosketa baino gehiago erregistratu zirela penintsulan? Eta plastikozko diruarekin egindako guztizko gastua 161.000 milioi eurotik gorakoa izan zela? Espainiako Bankuaren datuen arabera, zifra horiek argi eta garbi islatzen dute joera horrek gora egiten jarraitu duela 2002tik. Dena den, aurten zifrek geldialdi bat jasango dute osasun-krisiak merkataritzan izan duen eragina dela eta.

Kontua da gero eta gehiago erabiltzen ditugula txartelak edo mugikorra erosketak egiteko: oso erosoak, seguruak, higienikoak eta erabilerrazak dira, eta ordainketak egiteko bitarteko nagusia bihurtu dira online dendetan; gero eta arraroagoa egiten zaigu norbait diruarekin ordaintzen ikustea. Izan ere, saltoki, jatetxe eta taberna gehienek ST (Saltokiko Terminala) bat dute txartelarekin ordaindu ahal izateko, eta pixkanaka, desagertzen ari dira saltoki batzuek txartelarekin ordaindu ahal izateko ezartzen zituzten «gutxieneko zenbatekoak».

Dagoeneko gertu ditugu Black Friday, Cyber Monday, Olentzero, Erregeak, Merkealdiak… hau da, urteko merkataritza-jarduerarik handieneko datak, eta erosketak egiteko txartelak gero eta gehiago zergatik erabiltzen diren gogoratzeko unea da.

  1. Ordaintzeko metodo gero eta orokorragoa da. Gaur egun, saltoki berri gehienek dituzte STak, eta negozio zahar edo familiako negozio batzuek bakarrik egiten diote uko horiek erabiltzeari. Arestian azaldutako datuen arabera, txartelarekin egindako salerosketen kopurua % 16,20 hazi zen 2019an, eta salmenta horien zenbatekoa % 9,44 igo zen 2018. urtearekin alderatuta.
  2. Gastuaren kontrola errazten du. Erosketa bat txartelarekin egiten duzun bakoitzean, hura islatuta geratzen da zure laburpenean, eta eragiketa berehala eta erraz kontsulta dezakezu zure Banka Mugikorraren edo Online Bankaren bidez.
  3. Higienikoagoa da. Txartel gehienak contactless dira, hau da, nahikoa da STaren irakurgailura hurbiltzea. Hori dela-eta, kontaktu pertsonala saihesten da, eta beraz, baita birusa kutsatzeko arriskua ere.
  4. Segurua da. Aldiro segurtasun-neurri berriak txertatzen ditugu erosketa-prozesuetan, zu gozatzeaz bakarrik ardura zaitezen.
  5. Mugikorrarekin erabil ditzakezu. Zure smarthphonean LKPay aplikazioa instalatuta baduzu, zure txartelak zure telefono mugikorrean txertatu eta hura erabil dezakezu conctactless teknologia duten saltokietan ordainketak egiteko. Horrela, pandemiari eusten lagunduko duzu.
  6. Ordainketa geroratzea ahalbidetzen dizute. Erosketak egiteko kreditu-txartela erabiltzen baduzu, ordainketak ez dira berehala agertuko zure saldoan, eta hurrengo hilabeteko 5. egunean kargatuko dira zure kontura.
  7. Mundu osoan daude erabilgarri. Pandemiaren eraginez atzerrira bidaiak egiteko aukera mugatu egin bada ere, zordunketa- eta kreditu-txartelak munduko ia edozein herrialdetan erabil daitezke, gainean diru-kantitate handiak dibisatan erabili beharrik izan gabe.
  8. Elkartasuneko proiektuetan laguntzen duzu. LABORAL Kutxaren gisako zenbait erakunderen VISA txartelek beren komisioen zati bat bideratzen dute, besteak beste, Medicus Mundi eta Cáritas erakundeekin edo Ikastolak proiektuarekin elkarlanean aritzera.

Erosketak eskudirutan egiteari uzteko nahikoa arrazoi iruditzen zaizkizu? Bada, beste bat emango dizugu: Visa Clásica, Visa Clásica GO, Visa Electron edo Visa Electron GO txartel baten titularra bazara, hura pertsonaliza dezakezu zure erosketa-esperientzia gehiago hobetzeko. Irudi hauetako edozein erabil dezakezu, guztiz doan lehenengo aldian.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.