Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Hatz-markarekin sar zaitezke LK Pay zerbitzura

Hatz-markarekin sar zaitezke LK Pay zerbitzura

Badira aldaketa batzuk, txikiak diruditen arren, goitik behera aldatzen dutenak eguneroko tresnen erabilera. Aurrerapen horietako bat aurkeztuko dizuegu gaur, hurbileko teknologien erosotasuna esku-eskura jartzen duelakoan: LK Pay aplikaziora hatz-markarekin sartzeko aukerari esker, edozein saltokitan mugikorrarekin ordaintzea edo Bizum bidez dirua bidali eta jasotzea inoiz baino erosoagoa izango da.

Pozik ematen dugu berria; izan ere, sare sozialen bidez eta gure bulegoetan erabiltzaile askok eskatu duten hobekuntza da. LK Pay erabilgarria da, baina are gehiago eragiketak egiteko ez baduzu gakorik tekleatu behar, bakarra den zure hatz-marka nahikoa bada aplikazioa erabiltzeko. Horregatik, gure talde teknikoa aspaldi hasi zen lanean aukera hori martxan jartzeko.

Android mugikorretan

Android mugikorretan, LK Payk aukera ematen du Bizum bidez dirua bidali eta jasotzeko, eta ordainketak ‘contactless’ egiteko NFC teknologia baliatuz (argi eta garbi esateko: mugikorrarekin ordaintzeko, gailua txartela balitz bezala).

Hatz-marka bidezko sarbidea gaitzea erraza da: zure mugikorrak hatz-marka bidez identifikatzeko aukera eskaintzen badu, ziurrenik desblokeatzeko erabiliko duzu. Kasu horretan, sar zaitez LK Payn, adierazi hatz-marka bidezko sarbidea aktibatu nahi duzula eta bete jarraibideak. Listo! Une horretatik aurrera ez duzu erabiltzailea eta gakoa idatzi beharko, nahikoa izango da hatza irakurgailuaren gainean jartzea.

Hori bai, bertsio berri honekin contactless ordainketa egiteko —hau da, ordaintzeko orduan mugikorra txartela balitz bezala erabiltzeko—, berriro lotu beharko dituzu zure kontua eta telefono-zenbakia. Horretarako, kode bat bidaliko dizugu SMS bidez, zerbitzu erabilgarri hau aktibatu nahi duena zu zeu zarela ziurtatzeko.

iOS gailuetan

iPhone eta iPad gailuetan LK Payk aukera ematen du Bizum bidez dirua bidali eta jasotzeko.

Sagarraren ikurra duen zure gailuak hatz-markaren sentsorea (TouchID) edo aurpegia ezagutzeko sistema (FaceID) badu, LK Pay aplikazioarekin lotu ahal izango duzu, bertara azkarrago eta erosoago sartzeko. Lehen aldiz sartzean, aplikazioak hatz-markarekin edo aurpegi-ezagutzearekin sartzeko aukera eskainiko du, gailuaren arabera.

Bi sistemetan, edozein arrazoi dela medio funtzioa desgaitu nahi baduzu, zuzenean egin dezakezu, nahi duzunean, LK Pay aplikazioaren ezarpenen atalean. Eta zure Android edo iOS mugikorrak ez badu hatz-marka irakurgailurik, zaude lasai. LK Payk beti bezala funtzionatuko du. Erabiltzailea eta gakoa jarrita sartzeko aukera beti egongo da erabilgarri.

Gure konpromisoa omnikanalitatean aurrera egiten jarraitzea da, zuretzat erosoena den kanala eskaintzeko, une bakoitzean ongi datorkizuna. Hurrena zein garapen nahiko zenuke zure esku jartzea?

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.