Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Hauexek dira zuen ametsak

Hauexek dira zuen ametsak

LABORAL Kutxan, garai batean gutizietarako dirua gordetzen genuen itsulapikoa berrasmatu dugu; ezkontzako opariak jasotzeko moduari itzulia egin diogu; eta urtean behin leku berezi-berezian bazkaltzeko lagun taldeek jartzen duten potea ere berriz pentsatu dugu. Azken batean, Aurrezklik& sortu dugu, aurreztearen jardun zail hori egiten lagunduko dizun tresnarik onena izan dezazun. Kontu korronte malgua, komisiorik gabea, dirua gestionatzeko tresna bereziekin eta 10 kontu desberdin ere izateko aukera ematen duena, 10 aurrezki-plan desberdin izateko.

Eta ezagutzera emateko, lehiaketa antolatu genuen: kontu berria zertarako erabiliko zenuten, 2015ean zertarako aurreztu nahi zenuten kontatzeko eskatu genizuen. Erantzunek ametsez, ilusioz, planez eta gogoz jositako ehuna osatzen dute. Parte hartu duten pertsonetako bostek 100 euro eskuratu dituzte, asmo hori gogo onez abiarazteko.

Honetarako aurreztu nahi duzue

Bizikletak desira-objektua izaten jarraitzen du. Zuriñek munduari buelta emateko nahi du (biba zu!), Naiarak eguneroko joan-etorriak egiteko (garraio iraunkorraren alde gaude), Aliciak semeak errepideko bizikleta izan dezan (etorkizuneko txapelduna, zalantzarik gabe) eta Vidalek lobari oparitzeko (bai zorte handia halako osaba izatea!). Halere, Iñaki da bitxienetako bat. Argi ikusi dugu ez zaiola xurgagailua pasatzea gustatzen: etxea bere kabuz garbituko duen makina nahi du, eta horregatik nahi du robot xurgagailua (ez dugu haren marka komertziala aipatuko).

Askok esan digute ez dutela euren buruarentzat aurrezten, pertsona berezi batentzat baizik. Sandrak gurasoei egin nahi die oparia, «euren portaera ona eskertzeko», Mentxuk alabari, eta Jeniferrek «mutil lagunari, ondo merezia duelako. Lan asko egin eta gutxi irabazten du, beste autonomo askok bezala».

Zatoz gurekin bidaian

Alabaina, bidaia izan da argi eta garbi nagusitu den amets ukiezina. Bakarrik, bikotekidearekin, lagunekin edo familiarekin. Leirek senarrekin eta seme-alabekin joan nahi du, lau urte eman dituelako udan inora joan ezinda. Anak ere familiarekin bidaiatu nahi du. Itziarrek, aldiz, ezkontzaren bigarren urteurrena «tropikoetako paradisuren batean» ospatu nahi du (asko aurreztu beharko duzu!).

New York plan baten baino gehiagoren helmuga izan da. Izaskunek badaki bertan zer egingo duen ere: «senarrarekin NBAko partida bat ikustea». Robertok helmuga interesgarriagoa dauka gogoan: Laponia. Nataliari kostatu egiten zaio erabakia hartzea: «Brasileko inauterietara, Uyuniko gatz-lautadara edo Danakileko basamortura». Amaiak beste helmuga bitxi bat du buruan:

Moldavia, baina arrazoia argitu digu: «Asier besarkatu nahi dut». Ziur gaude munduko beste muturreraino ere joango zinatekeela Asier ikustera, ezta? Eta Rosak bainuetxe batean atsedena hartu eta kezkak ahaztea nahi du.

Burua janzteko

Prestakuntza ere behin eta berriro aipatzen da. Vegak alabaren hezkuntzan inbertituko du, “merezi duelako”. Brujik lore-saltzaile ikastaroa egingo du, eta Ilargik yoga-irakaslea izateko ikasiko du. Sorayak arazo eta alaitasun hirukoitzak ditu: hirukien ikasketak ordaintzeko aurreztu nahi du. Hirukiak!

Ospakizunetarako ere aurreztu behar dugu pixka bat hilero-hilero, ustekabean harrapa ez gaitzaten. Soniak bere “printzearen” lehen jaunartzerako aurreztu nahi du. Eulogiak bere errekorra hautsi zuen iaz: biloben lehen jaunartzerako eta bataiorako aurreztu zuen. Eta ezkontzei dagokienez, ia denetik aurkitu dugu: Angelesek alabaren ezkontzarako aurrezten du, eta Pablok berea antolatzeko (zorionak!). Eta jaso dituen ezkontza-gonbidapenei aurre egin ahal izateko ere prestatzen ari da baten bat.

Kulturarako dirua

Oso gustuko izan ditugun bi kultura-proiektu ere egon dira. Mikelek potentzialtasun handia ikusten dio prestatzen ari den formatu erdiko antzezlanari, eta horretarako dirua biltzen ari dira. Eta Zuondoan kolektiboak “MinBizia” dokumentala atera nahi du aurrera. «Biztanleriaren ehuneko handi bati eragiten dion gaixotasunaren aurka egiten lagunduko duen dokumentala egin nahi dugu, gaixotasunaren izena entzute hutsarekin ileak ere tentetzen baitzaizkigu».

Badakigu gaur egungo egoeran aurreztea ez dela kontu erraza. Baina helburu bat erdiesteko eguneroko gastu batzuk murrizteko aukera badugu, emaitza askoz ere gozoagoa da. Bidaia horretan zure lagun izan nahi du LABORAL Kutxak.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.