Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Haur bat jaio da. Zer gastu izango ditut lehenengo urtean?

Haur bat jaio da. Zer gastu izango ditut lehenengo urtean?

Lehenik eta behin… Zorionak! Haurdun bazaude, aita izan behar baduzu edo familian haurtxo bat espero baduzu, zorionak. Alderdi medikoari eta osasunari dagokionez dena ondo joatea eta esperientzia ahalik eta zoriontsuena izatea espero dugu. Esperientzia garrantzitsu horrekin lotutako beldurren artean ekonomikoak egotea gerta liteke. Horiek arintzeko eta kalkuluak egiten eta zure familiako ekonomia antolatzen laguntzeko, finantza-gida txiki bat prestatu dugu. Horren bidez, haurtxoaren lehen urteko gastu nagusiak berrikusiko ditugu.

Janaria: aldaketa handiak edoskitzearen inguruan hartutako erabakien arabera

Amarena edo artifiziala? Eta amagandiko edoskitzea aukeratuz gero, zenbat denboran zehar? Edoskitzeari buruzko erabaki horiek aurrekontuarekin lotutako lehenengo desberdintasunak eragiten dituzte haurra elikatzeko orduan. Edoskitze artifizialaren aldeko apustua eginez gero, elikadurarekin lotutako gastua 1.000 eurotik gorakoa izan daiteke, lehenengo urtean, haur bakoitzeko. Jakina, gastua asko murrizten da amagandiko edoskitzea aukeratzen bada. Bularra emateko aukera duten eta osasun-arazorik ez duten emakumeen kasuan, lehen 6 hilabeteetan zehar bularra ematea gomendatzen du, oro har, Osasunaren Mundu Erakundeak. Izan ere, eta zientziak berak frogatu duen moduan, denboraldi horretan zehar bularra hartzeak onura nabarmenak eragiten ditu haurraren osasunean. Halere, gaur egun Espainiako emakume langileek diruz lagundutako 4 hilabete dituzte bularra emateko.

Jantziak: oso denbora-tarte laburrean jantziko dituzte, eta maiz erosi behar dira

Lagunek eta senitartekoek opari eta dohaintzekin gehien laguntzen duten alderdietako bat izan arren, arropa erostea ezinbestekoa izaten da, eta lehenengo hilabeteetan zehar asko errepikatzen den gastua da, haurtxoak oso azkar hazi eta hartzen baitute pisua. Lehenengo 6 hilabeteetara arte, haurtxo bat 2 hilez behin aldatzen da neurriz gutxi gorabehera, eta sei hilabeteetatik urtebetera bitartean, 3 hilez behin. Kalkulu gehienen arabera, gastu horrek 100 euro inguru eragiten ditu hilean.Hemen, irakurgai interesgarri bat duzu denboraldi bakoitzeko jantzi garestienen inguruan eta oinez hasten direnean gehitu beharreko zapatei buruz gehiago jakiteko, besteak beste.

Pixoihalak: 600 euro inguru lehenengo urtean

Practicopediako adituek egindako kalkuluen arabera, pixoihalak egunean 6-8 aldiz aldatuz gero, haurtxo batek 600 euro inguruko gastua eragiten du lehenengo urtean. Markak eta prezioak alderatuz gero asko aurreztu daiteke, jakina, eta gauza bera gertatzen da beste aukera batzuekin ere, telazko pixoihalekin, esaterako. Batzuen ustez, hura da aukerarik iraunkorrena, askoz neketsuagoa izan arren.

Paseorako aulkitxoa edo antzekoa

Produktu honetan asko aldatzen dira prezioak, hura izango baita haurtxo bat hazteko orduan erosi beharko dugun produktu garestienetako bat. Gastuak ahalik eta gehien murriztu nahi duten baina inguruan aulkitxoa utz diezaiokeen inor ez dutenek bigarren eskuko merkatuetara jo dezakete, Internetez. Aulkitxoa erosi nahi dutenek produktu aukera zabala aurkituko dute, 300 eta 2.000 euro arteko aulkitxoak baitaude, gutxi gorabehera. Modelo gehienak pack-etan saltzen dira, zakua, paseorako aulkitxoa eta kotxerako aulkia barne hartzen dituzten pack-etan.

Gastu txikiagoen artean, botikina eta garbiketa ditugu

Haur batek behar dituen sendagai gehienak doakoak dira; beraz, farmaziako gastu orokorrak −serumak, sukarrarentzako sendagaiak eta abar− txikia izan beharko luke. Gastu horretan, azala zaintzeko kremak edo xaboi bereziak bakarrik gehitu beharko lirateke.

Etxean beste kide batentzako lekua egin behar da.

Eta horrek altzarietan gastatu beharko dela esan nahi du, eta ahal izanez gero, baita dekorazioan ere. Funtsezko altzarien artean, sehaska, komoda eta bainuontzia ditugu. Ekonomiak estutuz gero, leku batean baino gehiagotan aldatu dezakegu haurtxoa, baina aldatzeko lekua duen komoda batek asko erraztuko dizkigu gauzak. Beste altzari osagarri batzuk ere asko eskertuko ditugu, jateko aulkiak edo lau oinetan ibili eta jolasteko parketxoak, adibidez. ConsumidoreX aldizkariko azterlan honen arabera, komodak eta sehaskak 675 euro balio dute, batez beste; bainuontziak eta aldatzeko lekuak 70 euro; eta haur-aulkiak eta sehaska-parkeak 145 euro.

Haurtzaindegia behar izanez gero…

Lehen genioen moduan, amatasun-bajak haurtxoaren lehen 4 hilabeteak bakarrik estaltzen ditu gaur egun. Egoera horretan, ez da batere erraza familia eta lana bateratzea, eta askotan, haurtzaindegi-zerbitzua behar izaten da. Kostua? 1.200 euro edo gehiago, adituen arabera. Zaila da prezioak kalkulatzea, asko aldatzen baitira zentro publikoen eta pribatuen artean, eta eskualde batetik bestera. 2009ko EROSKI Consumer aldizkariaren konparazio-azterlanak 310 euroko batez besteko prezioa eman, hileko eta jardunaldi osoko.

Etxeko eta kotxeko segurtasun-elementuak

Horren handia ez izan arren, kontuan hartu beharreko beste gastu garrantzitsu bat da. Bederatzi kilo inguru pisatu arte, haurtxoak kapazu batean edo antzeko beste leku batean bidaiatuko du kotxean, eta arestian genioen moduan, hura paseorako aulkitxoarekin batera saltzen da askotan; kasu horretan, ez litzateke beste gasturik gehitu beharko. Baina momentu horretatik aurrera, kotxean ainguratu daitekeen aulki berezi bat behar izaten dute. Lehen aipatu dugun azterlanaren arabera, gastu hori 120 euro ingurukoa izan daiteke, eta horri etxerako segurtasun-elementuak gehitu beharko litzaizkioke −izkinetarako estalkiak, entxufeetarako estalkiak, tiraderetarako blokeoa−, hau da, 105 euro inguru.

Guztira…

…Azterlan berrienek berresten duten moduan, bizitzako lehen urtean pertsona batek 7.000 euroko batez besteko gastua eragin diezaioke bere familiari; kalkulu gehienek 6.000 eta 8.000 euro arteko gastuak adierazten dituzte.

Jaiotzen denetik aurreztu nahi duzu berarentzat?

Produktu ezin hobea dugu horretarako, Super Bat kontua. 0 eta 16 urte arteko pertsonentzat pentsatuta dago, aurrezten erakutsi eta gerorako dirua izan dezaten, kanpoan ikasi, bidaiatu, gidabaimena atera… edo erabakitzen duten beste edozertarako! Kontuan sartu beharreko zenbatekoa eta ekarpenen periodikotasuna guztiz malguak dira, eta edozein unetan egin daitezke aparteko ekarpenak.

Gainera, aurrezteak badu bere saria: urtero, LABORAL Kutxak ikastaroak, udako kanpamentuak eta promozioak eskaintzen ditu kontu bat duten pertsonentzat. Gainera, saldoak Super Bat katalogoko puntuak ematen ditu. Lehenengo 100 puntuak kontua irekitzeagatik bakarrik.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.