Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Hiri barruan egiteko 6 ibilbide gehitu dizkiogu gure ia 100 bizikleta-ibilbideren zerrendari

Hiri barruan egiteko 6 ibilbide gehitu dizkiogu gure ia 100 bizikleta-ibilbideren zerrendari

Hilabetero egiten dugun lehiaketari esker, LABORAL Kutxan gero eta ibilbide gehiago ditugu gure Wikiloc profilean, era guztietako aukera ditugu, 90etik gora, hasiberrientzako, izerdia botatzeko edo familia osoarentzako. Gure zerrenda osatzen azkenak Arga ibaiaren ondotik egiteko paseoa eta hiri barruko beste bost ibilbide dira

Urteari ahalik eta hasierarik onena emateko, urtarrileko txirrindularitza lehiaketan hirian egiteko ibilbideak proposatu genizkizuen, gure herriek eta hiriek eskaintzeko duten edertasunaz disfrutatzeko pentsatuak. Ezaugarri egokiak dituzten sei ibilbide jaso ditugu eta Iruñeara joan da hilabetero zozketatzen dugun ekipazioa: maillota, ur-botila eta txapela. Handik jaso dugu gure Wikiloc profila osatzera datorren azken ibilbidea, 97 dira dagoeneko baina hazten hasi baino ez gara egin!

Disfrutatu zuretzako prestatu ditugun ibilbideekin, 100 dira ia-ia!

Zuen laguntzari esker bizikleta maite duen jendearentzako komunitatea osatzen ari gara. Ibilbideak eskaini nahi ditugu, bakoitzaren gaitasunari eta borondateari egokitzeko modukoak. Dagoeneko ia 100 ditugu, esan dizuegu, eta profilean sartzen bazarete ikusiko duzue kategorietan ordenatu ditugula: “Hasiberrientzako ibilbidea”, “Familiarentzako ibilbideak”, “Paseorako ibilbideak”, “Ibilbide gogorrak” eta orain “Hirian egitekoak”

Egin nahi duzu paseo bat Alde Zaharretik Begoñaldera? Ibili zara inoiz Zumaiako kostaldetik bizikletarekin? Egin nahi duzu paseo bat Ustaritzetik Baionara? Iruñeatik bazabiltza, ezagutu nahi dituzu hirian egiteko moduko hiru paseo eder? Guzti hori topatuko duzu gure Wikiloc profilean. Hilabetero osatzen dugu, gure lehiaketaren edizio berri bakoitzari esker jasotzen ditugun ibilbideekin. Hurrengo edizioan parte hartu nahiko zenuke? Ba, jarraitu gure Twitter y Facebook profilak, laster egingo baitugu deialdi berria. Badakizu zer dagoen jokoan: LABORAL Kutxaren ekipazio osoa, maillota, ur-botila eta txanoa. 

Urtarrileko lehiaketa: Iruñetik Irotzera, Arga ibaiaren ibilbideari jarraituz

Bosgarren lehiaketa eta hiri-ibilbideen zozketa Aritz Ibañezek irabazi ditu, Iruñean hasi eta Arga ibaiaren ondotik Irotzeraino iristen den ibilbide bat proposatuta. Ibilbideak 15 km-ko luzera du, eta ez du ia desnibel metaturik; beraz, ibilbide erraza da, eta paisaia-balio handikoa. Ibilbidea hiri historiko batean haten da, Iruñean, eta, Arga ibaiaren bideari jarraituz, landa-eremu batean amaitzen da. Handik, mendiaz goza dezakegu. Esteka honetan klik eginez, ibilbidea ikus dezakezue: Iruñea-Irotz Argaren ibai-parketik. Zorionak, Aritz, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei. Zuen laguntzarik gabe, komunitate hau ez litzateke existituko!

Hurrengo zozketan parte hartu nahi al duzu?

Lehenago aurreratu dizuegunez, datorren hilean beste zozketa bat izango dugu. Otsailaren hasieran emango dizuegu haren berri. Parte hartzeko prozedura ezagutzen duzue dagoeneko. Ibilbidea .gpx formatuan bidali behar diguzue laboralkutxa@gmail.com helbide elektronikora edo whatsapp bidez 677 662 867 zenbakira. Animatu parte hartzera!

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.