logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ilusioz betetako urtea Euskadi Fundazioarentzat

Ilusioz betetako urtea Euskadi Fundazioarentzat

Aurten laugarrengoz ikusiko ditugu LABORAL Kutxaren maillotak gure errepideetan. 2018ko azaroan hasi ginen Euskadi Fundazioarekin harremanetan, oinarrizko txirrindularitza eta emakumeen txirrindularitza sustatzeko konpromiso argiarekin. Ordudanik, eragindako alderdi guztien lanarekin, proiektu hori sendotzeko urrats txikiak ematen ari gara, harekin balio asko partekatzen ditugulako eta harro sentiarazten gaituelako. Emakumezkoen kasuan, egunez egun egin dugu lan neskek talde handi bateko kide izateko aukera izan dezaten: UCI Women’s Continental Team, munduko txirrindulari onenekin lasterketak egiten dituen eta nazioarteko txirrindularitzako bigarren kategoriarik altuenean parte hartzen duen taldea. Bestalde, mutilek Euskaltel-Euskadi talde filiala osatzen dute; bertan, Laboral Kutxa Teametik zuzenean igarotako 5 txirrindulari daude dagoeneko (horietatik hiru 2021ean).

2022ko taldearen aurkezpena

Otsailaren 22an, Euskadi Fundazioaren ohiko aurkezpena egin zen, eta bertan, Euskadi Fundazioaren egitura osatzen duten 3 taldeak ikusi ahal izan genituen. Ilusio handia helarazten diguten txirrindulari gazteez osaturiko taldea da, eta horrek laguntzen jarraitzera animatzen gaitu, txirrindulari horiek beren ametsak bete ditzaten. 13 neska eta 19 mutil dira; dagoeneko egin dituzte denboraldiko lehen lasterketak eta ilusioz beteriko denboraldia dute aurrez aurre. Laboral Kutxa Team taldeetako kide berri guztien ilusio-aurpegiak ikustea besterik ez zegoen, edo mutil gazteenek Euskaltel-Euskadiko «zaharrenei» nola begiratzen zieten edo taldeko neskek beraien artean zer nolako sintonia duten. Hori ikusita nabarmena da, bizikletaz ibiltzeaz haratago, egunez egun beren ametsak betetzeko gogoa duten pertsonen talde baten aurrean gaudela.

Ibilbide horretarako, aurten ere txirrindularitzaren munduan ospe gehien duten enpresetako bi izango ditugu pelotoiko kide:  ORBEA eta Etxeondo. Izan ere, LABORAL Kutxak horien balio berberak partekatzen ditu proiektu honen hasieratik.

Aurten ere, lankidetza horri esker, LABORAL Kutxak Txirrindularitzako Euskadi Fundazioaren proiektuak babestu ahal izango ditu, kadete, gazte eta 23 urte azpikoen eliteko kategorietako kirolari gazteek prestakuntza jaso eta beren gaitasunak hobetu ditzaten, berdintasunaren eta aukera-bilaketaren ikuspuntutik.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Harpidetu