Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ingurumenaren kudeaketa LABORAL Kutxan

Ingurumenaren kudeaketa LABORAL Kutxan

Erakunde aitzindaria gara ingurumenaren zaintzan. Duela ia 20 urtez geroztik, AENORek ziurtatutako ingurumena kudeatzeko sistema bat dugu, gure egoitza nagusiak energia-kalifikaziorik handiena du, eta konpromiso garbia eta irmoa dugu klimaren krisiari aurre egiteko Nazio Batuek sustatutako Garapen Iraunkorrerako Helburuekin.

Bultzatzen ditugun ekimenen bidez gure egoitza nagusian eta bulegoetan finantza-kudeaketaren eremuan (hau da, gure hornitzaileekin eta bezeroekin eta gizarteari begira) zer egiten dugun kontatuko dizugu.

Gure printzipioak

Gure ingurumen-portaera etengabe hobetzea, kutsadurari aurrea hartzea eta ingurumena babestea. Horiek dira gure ingurumen-politikaren hiru helburuak. Horretarako, hainbat jardun-lerro ditugu. Alde batetik, plantillaren kontzientziazioa; LABORAL Kutxan lan egiten duten pertsona guztiak prestatzen ditugu ingurumen-kontzientzia izan dezaten. Gainera, gasen emisioa murrizteko lan egiten dugu, eta, horretarako, gure hondakinak gutxiagotzen ditugu eta berrerabili eta birziklatu egiten dugu. Halaber, politika orokorrari lotutako irizpideak gure bulego eta zentro guztietara helarazteko konpromisoa dugu, eta interes-taldeekin, enpresa hornitzaileekin eta kontratistekin lankidetzan dihardugu, ingurumenaren hobekuntzan ahal dugun guztia egiteko.

Iraunkortasuna gure estrategian

2019an, datozen urteetan (2022. urtera arte) gidatuko gaituen gogoeta estrategiko bat egin genuen. Lehen aldiz, eta esplizituki, LABORAL Kutxaren elementu estrategikotzat hartu zen iraunkortasuna planaren bost blokeetako batean. Bloke hori zeharkako elementua izango da, eta gainerako programei nola ekingo zaien zehaztuko du, iraunkortasunarekiko konpromisoaren ikuspegitik abiatuta. Iraunkortasunari lotutako 10 helburu neurgarri lortzeko konpromisoa hartu dugu, eta negozioari eta kudeaketari lotutako helburuei erantsiko zaizkie. Helburu horiek gizarte gisa aurrean ditugun gizarte- eta ingurumen-erronka nagusiekin zerikusia dute: berdintasuna, ingurumena, enpresa hornitzaileen kudeaketa eta gure inguruneko aurrerapen ekonomiko eta sozialerako ekarpena.

Aitzindariak ingurumen-ziurtagirietan

Ingurumenarekin dugun konpromiso publikoak ia bi hamarkada ditu: 2001. urtean, AENORek ziurtatutako ingurumena kudeatzeko sistema bat garatu genuen, eta aitzindariak izan ginen Espainiako finantza-sektorean.

Egoitza nagusiaren eraberritzea ingurumen-mugarri bat lortzeko

2018an, Arrasateko egoitzaren eraberritzea amaitu genuen, hainbat urteren ondoren. Iraunkortasunaren eta ingurumenaren zaintzaren inguruko irizpide zorrotzei jarraitu genien, eta emaitza bankaren arloko ingurumen-mugarri paregabe bat izan zen: gure egoitza nagusiaren A kalifikazioa. Jardun mota oro egin ziren, hala nola isolamendu termikoa hobetzea eta argi fluoreszenteak dagoen argi naturalaren arabera automatikoki doitzen diren LED luminariekin ordeztea.

Nolanahi ere, garrantzitsuena gasolio-galdara zaharra klimatizaziorako geotermia-sistema batekin ordeztea izan zen. Sistema horrek eraikineko hotz- eta bero-premiei erantzuten die, oso kontsumo elektriko txikiarekin. Bero-eskaririk handieneko uneetan (hau da, neguko hilabeteetan) geotermia osatzeko, tokiko zurezko ezpala erabiltzen duen biomasa-galdara bat instalatu zen. Gure energia-kontsumoak murrizteko funtsezkoa den inbertsio horrek Europar Batasunaren finantza-babesa jaso zuen Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bitartez.

Emisioen murrizketa eta energiaren aurrezpena

Gure egoitza nagusirako sistema berri horri eta gure bulego-sarean egin ditugun inbertsio eta planei esker, gure ingurumen-portaera era esanguratsuan hobetu ahal izan dugu. 2016. urtean, 144 tona gasolio eta propano emititzen genituen, eta 2018an, berriz, horren seirena: 25 tona. Elektrizitate-emisioak 4.997tik 4.529ra jaitsi ziren, eta zeharkako beste emisio batzuk, berriz, 794tik 740ra. Guztira, azken bi urteetan % 10,8ko jaitsiera izan dute gure emisioek.

Halaber, askoz ur kantitate txikiagoa erabiltzen dugu

Era berean, gure egoitza nagusiko instalazioen eraberritzeari esker, ur-kontsumoa nabarmen murriztu ahal izan dugu. 2016. urtean, 11.239 m3 ur kontsumitu genituen, eta 2018an, berriz, 7.447m3. Beraz, 3.700 m3-tik gorako aldea dago. Era berean, pertsonako kontsumoa 26,02 m3-tik 17,12 m3-ra jaitsi da.

Gure lehentasuna datozen urteetarako: Garapen Iraunkorrerako Helburuak

2016an, Nazio Batuek Garapen Iraunkorrerako 17 helburu ezarri zituzten. Helburu horiek pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta munduko bakea eta oparotasuna lortzeko erronkari heldu nahi dion enpresa eta erakunde mota orori zuzenduta daude. Erronka horri ekiteko, LABORAL Kutxan NBEren helburuak aztertu genituen, bakoitzak erakundearen barruan duen garrantzi-maila ezartzeko kalifikatu genituen, eta helburuak lortzeko abian jarri beharreko ekintza-lerroak erabaki genituen. Hona hemen garrantzitsuenak:

Egungo ekintza zehatzak: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea

Postamail zerbitzuaren bidez murriztea: gaur egun, LABORAL Kutxako 217.000 bezerok ez dituzte postontzi fisikoan jasotzen beren jakinarazpenak, helbide elektronikoan baizik. Era horretan, paperezko milaka gutunen inprimaketa eta bidalketa aurrezten dugu urtean. Neurri horren bidez, iaz erabili genuen paper kantitatea duela bost urte behar izan genuena baino % 38 txikiagoa izan zen. Ingurumenari dagokionez arduratsua den zerbitzu bat hobea ez ezik hartzailearentzat erosoagoa eta eraginkorragoa ere izan daitekeela erakusten duen adibide paradigmatikoa da. Horregatik, sistema honi gero eta bezero gehiago atxikitzea lortu nahi dugu.

Ekipamendu informatikoak berrerabiltzea: ekipamendu informatiko batzuk zaharkituta geratzen dira gure bulegoetan egiten diren zereginetarako, baina erabat operatibo daude. Kasu horietan, GKE-en esku uzten ditugu, zerbitzua ematen jarrai dezaten.

Papera eta hornigaiak birziklatzea: berrerabili ezin denean, bereizi eta birziklatu egiten dugu, paperezko hondakinak, ekipo informatikoak, plastikoak, fluoreszenteak, pilak eta tonerra egokiro bazter daitezen.

Bizilagunen erkidegoei etxebizitzak birgaitzen laguntzeko zerbitzua

Energia-kontsumoa murrizteko bereziki landu daitekeen eremuetako bat etxebizitzen behar bezalako egokitzapena da. Etxebizitza isolatu bat erosoagoa da, eta energia eta dirua aurrezteko aukera ematen du. Horregatik, ingeniaritzan eta eraikuntzan puntakoak diren MONDRAGON korporazioko enpresa batzuekin bat egin dugu, iraunkortasuna, energia-efizientzia eta inbertsioen errentagarritasuna lehenesten dituen Etxebizitzen Berriztapen Eraginkorreko zerbitzua eskaintzeko. Bizilagunen erkidegoei ematen zaien zerbitzua integrala da, aldez aurreko azterlana egiten denetik proiektua amaitzen den artekoa.

Lehen sektorerako laguntza jarraitua

Urtero, LORRA elkarte-mugimenduarekin lankidetzan jarduten dugu. Mugimendu horrek Bizkaiko 4.000 abeltzaintza-produktore eta nekazaritzako elikagaien produktore baino gehiago biltzen ditu. Harekin, besteak beste, Nekazaritza Ustiategien Lehiaketa bat antolatzen dugu. Horren bidez, Bizkaiko lehen sektoreko nekazaritza-ustiategiak eta profesionalak saritu nahi dira, eta gure baserrietan egiten den enpresa-lan espezialista baliotsua ezagutarazi nahi zaio gizarteari.

Planetaren Ordua ekimenean parte hartzen dugu

Planetaren Ordua World Wide Fund for Nature (WWF) funtsak sortutako eta bultzatutako munduko jarduera bat da. Martxoko azken larunbatean egiten da urtero, eta borondatezko itzalaldi elektriko batean datza. Horretarako, argiak ordubete itzalita edukitzeko eskatzen zaie herritarrei eta enpresei. LABORAL Kutxak, ingurumenarekin sentsibilizatzeko konpromisoaren barruan, urtero egiten du bat ekimen horrekin; gure sareen eta komunikatzeko baliabideen bidez iragartzen dugu, eta plantilla eta bezeroak animatzen ditugu ekimen horrekin bat egitera.

Izaite sarearen eta Stop CO2 Euskadi proiektuaren parte gara

Seguros Lagun Aro Innovabideren parte den bezala (Innovabide Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Bide Segurtasunerako Enpresen Sarea da), LABORAL Kutxa Iraunkortasunaren aldeko Euskal Enpresen Elkartearen (Izaite) parte da. Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta garapen iraunkorrarekin eta gizarte-erantzukizun korporatiboarekin konprometitutako enpresa pribatuen talde batez osatuta dago. Oso era aktiboan parte hartzen dugu ekimen eta jardunbide arduratsuei lotutako esperientziak elkartrukatzeko antolatutako elkarrizketa-foroetan.

Halaber, Stop CO2 Euskadi proiektuaren parte gara. Eusko Jaurlaritzaren proiektua da, eta herritarrek, enpresek eta administrazio publikoek klima-aldaketa eragiten duten emisioak murrizteko egiten dituzten jardunak sustatzen ditu.

EKIAN parke fotovoltaikoan parte hartzen dugu

LABORAL Kutxa EKIAN eguzki-parkean parte hartzen duen enpresa multzoaren parte da. Parkea Arabako hegoaldean dago, 55 hektareako azalera, 24 MW-ko potentzia instalatua eta urteko 40.000 MWh inguruko produkzioa du, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako instalazio fotovoltaikorik handiena da. Bertan dugun parte-hartzea eredu iraunkorrago baterako energia-trantsizioan laguntzeko dugun borondatearekin lotuta dago.

Izan ere, iraunkortasuna gure politikaren ardatz nagusi bat da eta, urtez urte, gizarteari egiten diogun ekarpena handiagoa eta gure ingurumen-inpaktua txikiagoa izateko lan egiten dugu. Gure aurrerapenei buruz gehiago jakin nahi baduzu, gure webgune korporatiboan urtero argitaratzen dugun Gizarte Erantzukizunaren Memoria irakur dezakezu.

 

 

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.