logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ingurumenaren Mundu Eguna: Zer egin dezakegu jasangarritasunaren alde?

Ingurumenaren Mundu Eguna: Zer egin dezakegu jasangarritasunaren alde?

Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzen da ekainaren 5ean. 1974tik aurrera ospatzen den data sinbolikoa dugu, doi-doi bi urte lehenago izan baitzen Stockholmeko Konferentzia, NBEk antolatutakoa, giza ingurumena gai nagusitzat hartuta. Bost hamarkada geroago egoera ez da asko hobetu. Klima-aldaketa eta berotze globala bi arazo handi dira, eta etorkizuneko belaunaldiek pairatuko dituzte bereziki bi arazo handi horien ondorioak. Pertsona, erakunde, gobernu eta enpresa guztien egitekoa da planeta salbatzea. Eta hainbat modutan dago LABORAL Kutxa konprometituta ezinbesteko eguneroko lan horretan. Lehenik, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak babesten ditugu, eta borroka ekologikoa nabarmentzen da helburu horien artean. NBEren Banka Arduratsuaren printzipioekin ere bat egin dugu konpainia jasangarri bat izateko.

Erantzukizunean eta ingurumenaren zaintzan oinarritzen da gure ingurumen-politika. Gure ingurunea zaindu nahi dugu eta edozein kutsadura mota prebenitzeko lan egiten dugu. Erakundearen politika orokorrak aplikatzen dituzte gure lantoki guztiek, eta gure plantilla ingurumen-gaietan prestatua eta motibatua egon dadin ahalegintzen gara. Hondakinak minimizatzeko politika bat dugu, eta lankidetzan aritzen gara interes-talde, enpresa hornitzaile eta kontratistekin ingurumenaren zaintzan laguntzeko eta zaintza bera bultzatzeko.

Baina gure gizartean, Zer egin dezakegu ingurumenaren alde?

Modu jasangarrian bidaiatu

Uda datorkigu, eta bi urte korapilatsuren ondoren, pertsona guztiek dugu bidaiatzeko gogo handia, baina turismo jasangarri baten aldeko apustua egin behar dugu, hiru zutabetan oinarritzen dena:

Kausa ekologikoaren alde egiteko modu aipagarri bat hegazkinez bidaiatu beharrean trenez bidaiatzea da. Leku gutxiago bisitatzen ditugu garraio mantsoarekin, baina leku bakoitzean denbora gehiago ematen dugu esperientzia sakonagoa izan dadin. Horrela, gainera, karbono-aztarna murriztuko dugu. Garrantzitsua da, halaber, bidaiak behe-denboraldietan programatzea eta jende gutxi ibiltzen den helmugak aukeratzea. Hotel eko-lagunetara joatea komeni da, hau da, eguzki-energiarekin funtzionatu, ozeanoa babestu eta naturari berari kalterik eragin gabe naturara hurbiltzen zaituzten jarduerak programatzen dituztenetara. Zure helmugan saiatu zaitez betiere garraio publikoa eta bizikleta erabiltzen.

Gauzen Internet energia aurrezteko

Aspaldi samarretik bihurtu de Gauzen Internet (IoT) etxe modernoetako errealitate, erosotasuna eta segurtasuna bultzatzen baititu. Eguneroko gailuekiko konexioak bizitza sinpleagoa egiten digu, eguneroko zereginetan denbora aurreztea ahalbidetzen baitigu, baita energia-kontsumoa aurreztea ere. Teknologia honi esker etxebizitza automatizatzea ahalbidetzen duten domotika-sistemak erabiltzen dira alderdi jakin batzuk kontrolatzeko, hala nola klimatizazioa, argiztapena edo etxetresna elektrikoak beren efizientzia indartzeko energia aurrezten duzun bitartean. Hori egiteko hainbat modu daude:

Balioak haurtzarotik irakatsi

Haurrek txikitatik ikasi behar dute natura balioesten handitzen direnean utziko diegun planetaren ingurumena zaintzeko. Aita-amek beren ingurunea zaintzen irakatsi behar diete, zaborra lurrera ez botatzen eta animaliak ongi tratatzen. Horretarako garrantzitsua da helduek etsenplua eman diezaiegula –birziklatzeko garaian, esaterako–, gure seme-alabek ohitura hori hartu dezaten. Hezteko garaian, gure azalpenak argumentatzea komeni da, eta egiten dizkiguten galderei emandako erantzunak arrazoitzea, ekologia sustatzeko ditugun arrazoiak hobeto ulertu daitezen.

Hori guztia errazagoa izan dadin, elkarrekin gozatu behar dugu naturaz. Nahikoa da horretarako mendira familiarekin joatea, edo basora lagunekin. Hurbileko edozein txango izan daiteke baliagarria haurren ingurumenarekiko jakin-mina eta interesa sustatzeko, loreei erreparatuz, zuhaitzetan arreta jarriz edo hegaztiak behatuz. Hori baliagarria izango da, halaber, haurrei ohitura osasungarriak irakasteko, aire librean arnasa hartuz eta ariketa eginez.

Horiek dira ingurumenari laguntzeko funtsezko aholku batzuk, baina hona hemen beste zenbait:

LABORAL Kutxan aplikatzen ditugu jada zenbait neurri jasangarri. 2018an zenbait urtetako zaharberritze-lanak burutu genituen Arrasateko gure egoitzan ingurumen-premietara egokitzeko. Emisioak eta ur-kontsumoa murriztu ditugu, energia-aurrezpena sustatzen dugun bitartean. Gainera, lagundu egiten dugu Planetaren Orduarekin, Izaite sareko eta Stop CO2 Euskadi proiektuko kide gara, eta EKIAN parke fotovoltaikoan parte hartzen dugu. LABORAL Kutxa Team gure txirrindulari talde propioa ere badugu, txirrindularitza eta mugikortasun jasangarria sustatzeko gure apustua areagotzeko. Bat egingo duzu ingurumenaren aldeko gure borrokarekin?

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean