Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Inkesta: zein itxaropen dituzte euskal enpresek 2015. urterako?

Inkesta: zein itxaropen dituzte euskal enpresek 2015. urterako?

2015. urtea nahiko urte pozgarria izango da ikuspegi ekonomikotik, aurrekoekin alderatuta batez ere. Izan ere, aurreko urteetan ezohiko egoera txarra bizi dugu, atzerapen ekonomikoa eta langabezia-tasa altua direla eta. Azken finean, berreskuratze-fase irrikagarriaren hasieran gaudela dirudi, oraindik ere krisiari aurre egiteko oztopo dezente izan arren.

Enpresak dira, hain zuzen, ekonomiaren egoera neurtzeko termometro gisa erabil daitekeen agente ekonomikoetako bat. Duela bi hiruhilekotik inkesta bat egiten diegu Euskadiko Autonomia Erkidegoko enpresei. Azaroaren erdialdera aldera egindako azken inkestan, enpresek 2015. urteko lehen hiruhilekorako beren itxaropenen inguruan erantzun ziguten. Jarraian, lortutako emaitzen laburpen bat aurkezten dizuegu.

Hurrengo taulan, indizea osatzen duten adierazle partzialen balioak agertzen dira. Horiek oso erraz interpreta daitezke: 50etik gorako balioek aurreko hiruhilekoko portaera baino portaera hobea adierazten dute, eta 50etik beherakoek, aldiz, alderantzizkoa.

Osagaiak 2015eko 1. hiruhilekoa
Fakturazioa 61,3
Jarduera 55
Eskaerak 58,1
Prezioak 43,9
Errentagarritasuna 44
Langileak 51,9
Inbertsioa 49,1
Guztira 53,4

Ikus daitekeen moduan, hiruhileko honetako itxaropenak hobeak dira –enpresak aurreko urteko azken hiruhilekoan bizitzen ari zirenarekin alderatuta– fakturazioari, jarduerari, eskaerei eta langileen kontratazioari dagokienez. Aitzitik, prezioekin, errentagarritasunarekin eta inbertsioarekin lotutako itxaropenak ez dira horren baikorrak 2014. urte amaierako hiruhilekoarekin alderatuta. Azken ilaran, osagai guztien agregazio-indizearen balioa 53,4 dela ikus dezakegu, eta beraz, hedapen-gunean gaudela esan genezake.

Hurrengo taulan, inguruko beste herrialde batzuetako emaitzekin aldera ditzakegu gure emaitzak:

Herrialdea Indizea
Irlanda 56,9
Espainia 53,8
Herbehereak 53,5
Alemania 51,2
Grezia 49,4
Austria 49,2
Italia 48,4
Frantzia 47,5

Taulan islatzen den moduan, gure balioa Estatu osoko balioaren nahiko antzekoa da eta aurkeztutako sailkapeneko lehenengoetarikoa da.

Nolanahi ere, eta azken bi hiruhilekoetako inkestan lortutako emaitzak kontuan hartuta, Euskadin itxaropenek okerrera egin dutela esan behar dugu, 2014. urte amaierako hiruhilekoan indizearen balioa 58,2 baitzen. Izan ere, eta hasieran genion bezala, berreskuratze-fasearen hastapenetan gaude oraindik ere, eta aldakortasun horrekin bizitzen ikasi beharko dugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.